ACTS
Chapter 11
Acts | BasHauti | 11:1 | Ençun ceçaten bada Apostoluéc eta Iudean ciraden anayéc ecen Gentilec-ere recebitu çutela Iaincoaren hitza. | |
Acts | BasHauti | 11:2 | Eta igan cenean Pierris Ierusalemera iharduqui ceçaten haren contra circoncisionecoéc, | |
Acts | BasHauti | 11:3 | Cioitela Circonciditu eztiraden guiçonetara sarthu içan aiz, eta hequin ian vkan duc. | |
Acts | BasHauti | 11:4 | Orduan hassiric Pierrisec declara cietzen gauça guciac bata bercearen ondoan, cioela, | |
Acts | BasHauti | 11:5 | Ni nincén Ioppeco ciuitatean othoitz eguiten nengoela: eta adimenduz transportaturic ikus neçan visionebat, baitzen, iausten cen vncibat mihisse handibat beçalacoric, laur cantoinetan lothua, beheititzen, cela cerutic, eta ethor cedin eneganano. | |
Acts | BasHauti | 11:6 | Hartara beguiac eçarriric gogoa eta ikus neçan lurreco animal laur oindunetaric, eta bassa bestietaric, eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric: | |
Acts | BasHauti | 11:7 | Eta ençun neçan vozbat niri erraiten cerautala, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac. | |
Acts | BasHauti | 11:8 | Eta erran neçan, Ez Iauna: ecen gauça communic edo satsuric eztuc egundano sarthu ene ahoan. | |
Acts | BasHauti | 11:9 | Eta ihardets cieçadan vozac berriz cerutic, Iaincoac purificatu duena, hic ezteçála satsu. | |
Acts | BasHauti | 11:10 | Eta haur eguin cedin hiruretan: eta harçara retira citecen gauça hauc guciac cerurát. | |
Acts | BasHauti | 11:11 | Guero huná, moment berean hirur guiçon presenta citecen ni nincen etchera, Cesareatic enegana igorriac. | |
Acts | BasHauti | 11:12 | Eta erran cieçadan Spirituac hequin ioan nendin, dudaric eguin gabe. Eta ethor citecen enequin sey anaye hauc-ere, eta sar guentecen guiçonaren etchean: | |
Acts | BasHauti | 11:13 | Eta conta cieçagun nola ikussi çuen Ainguerubat bere etchean, presentatzen çayola eta ciotsala, Igorrac cembaterebeit gende Ioppera, eta erekarrac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena. | |
Acts | BasHauti | 11:14 | Harc erranen drauzquic hitzac, ceinéz saluaturen baitaiz, eta hi eta hire etche gucia. | |
Acts | BasHauti | 11:15 | Eta minçatzen has nendinean, iauts cedin Spiritu saindua hayén gainera, hatsean gure gainera-ere iautsi cen beçala. | |
Acts | BasHauti | 11:16 | Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz. | |
Acts | BasHauti | 11:17 | Bada guri bay dohain bera Iaincoac eman drauenaz gueroz, guc Iesus Christ Iauna baithan sinhetsi vkan baitugu: ni nor nincén empatcha neçan Iaincoa? | |
Acts | BasHauti | 11:18 | Orduan gauça hauc ençunic amatiga citecen, eta glorifica ceçaten Iaincoa, erraiten çutela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco. | |
Acts | BasHauti | 11:19 | Bada Estebenen causaz ethorri içan cen tribulationeagatic barreyatu ciradenac-ere ioan citecen Phenicerano eta Cyprerano eta Antiocherano, nehori declaratzen etzeraucatelaric Iaincoaren hitza, Iuduey berey baicen. | |
Acts | BasHauti | 11:20 | Baina hetaric batzu ciraden Cypriano, eta Cyreniano, cein Antiochen sarthuric Grecoey minço baitzaizten denuntiatzen çutela Iesus Iauna. | |
Acts | BasHauti | 11:21 | Eta Iaunaren escua cen hequin: eta gende aralde handibat sinhetsiric conuerti cedin Iaunagana. | |
Acts | BasHauti | 11:22 | Eta hel cedin famá Ierusalemen cen Eliçaren beharrietara: eta igor ceçaten Barnabas ioan ledin Antiocherano: | |
Acts | BasHauti | 11:23 | Eta arriuatu cenean, eta ikussi çuenean Iaincoaren gratiá aleguera cedin, eta exhortatzen cituen guciac, bihotzeco fermutassun batez perseueratzera Iaunarequin. | |
Acts | BasHauti | 11:24 | Ecen guiçon ona cen eta Spiritu sainduaz eta fedez bethea: eta gendetze handia augmenta cequion Iaunari. | |
Acts | BasHauti | 11:26 | Eta hura eridenic eraman ceçan Antiochera: eta guertha cedin vrthe gucian Eliçarequin conuersa baitzeçaten, eta populu handi iracats baitzeçaten, eta discipuluac lehenic Antiochen Christino dei baitzitecen. | |
Acts | BasHauti | 11:28 | Eta hetaric Agabus deitzen cen batec iaiquiric declara ceçan Spirituaz, gossete handia içanen cela mundu orotan: eta haur hala guertha cedin Claudio Cesaren demborán. | |
Acts | BasHauti | 11:29 | Eta discipuluetaric batbederac bere ahalaren arauez, delibera ceçaten aiutatan cerbaiten igortera Iudean habitatzen ciraden anayey. | |