Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
ACTS
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 9
Acts BasHauti 9:1  Eta Saul enflambaturic oraino mehatchuz eta hiltzecaz Iaunaren discipuluén contra, ethor cedin Sacrificadore subiranoagana.
Acts BasHauti 9:2  Eta letra esca cequión Damascera synagoguetara ioaiteco: baldin nehor erideiten balu secta hunetacoric, guiçonac eta emazteac estecaturic eraman litzançat Ierusalemera.
Acts BasHauti 9:3  Eta ioaiten cela, guertha cedin hurbil baitzedin Damascera: eta subitoqui haren inguruän argui cedin chistmist baten ançora cerutic.
Acts BasHauti 9:4  Eta lurrera eroriric ençun ceçan vozbat ciotsala, Saul, Saul cergatic ni persecutatzen nauc?
Acts BasHauti 9:5  Eta erran ceçan, Nor aiz Iauna? Eta Iaunac erran ceçan, Ni nauc Iesus hic persecutatzen duana: gogor duc hiretaco akuloén contra ostico eguitea.
Acts BasHauti 9:6  Eta harc ikaraturic eta icituric erran ceçan, Iauna, cer nahi duc daguidan? Orduan Iaunac hari, Iaiqui adi eta sar adi hirian, eta erranen çaic cer eguin behar duán.
Acts BasHauti 9:7  Eta harequin ioaiten ciraden guiçonac, gueldi citecen icituric, haren voza bay ençuten, baina nehor ikusten etzutela.
Acts BasHauti 9:8  Eta iaiqui cedin Saul lurretic, eta bere beguiac irequiric nehor etzuen ikusten: eta escutic guidatzen çutela, eraman ceçaten Damascera.
Acts BasHauti 9:9  Non egon baitzedin hirur egun ikusten etzuela: eta etzeçan ian ez edan.
Acts BasHauti 9:10  Eta cen Damascen Ananias deitzen cen discipulubat, eta erran cieçon hari Iaunac visionez, Ananias. Eta dio harc, Huná ni, Iauna.
Acts BasHauti 9:11  Orduan Iaunac hari erran cieçon, Iaiquiric oha Çucena deitzen den karricara, eta bilha eçac Iudaren etchean Saul deitzen den Tharsianobat: ecen hará, othoitzetan diagoc.
Acts BasHauti 9:12  (Eta ikus ceçan visionez Ananias deitzen cen guiçon-bat sartzen cela eta haren gainean escua eçarten çuela, ikustea recebi leçançat)
Acts BasHauti 9:13  Eta ihardets ceçan Ananiasec, Iauna, ençun diat anhitzetaric guiçon hunez, cembat gaitz eguin drauen hire sainduey Ierusalemen.
Acts BasHauti 9:14  Etare hemen badic authoritate Sacrificadore principaletaric, hire icena inuocatzen duten gucién estecatzeco.
Acts BasHauti 9:15  Eta erran cieçon Iaunac, Habil: ecen ene vnci electionezcobat duc hura ekar deçançát ene icena Gentilen, eta reguén, eta Israeleco haourrén aitzinera.
Acts BasHauti 9:16  Ecen nic eracutsiren diarocat cembat behar duen ene icenagatic suffritu.
Acts BasHauti 9:17  Ioan cedin bada Ananias eta sar cedin etche hartan: eta escuac haren gainean eçarriric, erran ceçan, Saul anayé, Iaunac igorri niauc (cein baita Iesus hiri ethorten aincen bidean aguertu çayana) ikustea recebi deçançat, eta Spiritu sainduaz bethe adinçat.
Acts BasHauti 9:18  Eta bertan eror citecen haren beguietaric quasi ezcatác beçalacoac, eta ikustea recebi ceçan bertan : guero iaiquiric batheya cedin.
Acts BasHauti 9:19  Eta ian çuenean indar har ceçan. Eta egon cedin Saul Damascen ciraden discipuluequin cembeit egun.
Acts BasHauti 9:20  Eta bertan synagoguetan predica ceçan Christ ecen hura cela Iaincoaren Semea.
Acts BasHauti 9:21  Eta icitzen ciraden hura ençuten çutén guciac, eta erraiten çutén, Ezta haur deseguin dituena Ierusalemen icen haur inuocatzen çutenac, eta hartara huna ethorri baita, hec estecaturic eraman litzançat Sacrificadore principaletara?
Acts BasHauti 9:22  Baina Saul gueroago fortificatzenago cen, eta confunditzen cituen Damascen habitatzen ciraden Iuduac, confirmatuz ecen haur cela Christ.
Acts BasHauti 9:23  Eta dembora luceren buruän eduqui ceçaten Iuduéc elkarren artean conseillu haren hiltzeco,
Acts BasHauti 9:24  Baina Saulen eçagutzera ethor citecen hayen celatác: eta beguiratzen cituzten borthác egun eta gau, hura hil leçatençát.
Acts BasHauti 9:25  Baina harturic hura discipuluec gauaz murraillatic erauts ceçaten cordaz sasquian eçarriric.
Acts BasHauti 9:26  Eta Saul ethorri cenean Ierusalemera, discipuluequin lagundu nahiz çabilan: baina guciac haren beldur ciraden, ez sinhetsiz hura discipulu cela.
Acts BasHauti 9:27  Baina Barnabasec harturic hura eraman ceçan Apostoluetara, eta conta ciecén nola bidean ikussi çuen Iauna, eta hari minçatu içan çayón, eta nola Damascen frangoqui minçatu içan cen Iesusen icenean.
Acts BasHauti 9:28  Eta cen hequin ioaiten eta ethorten cela Ierusalemen.
Acts BasHauti 9:29  Eta frangoqui Iesus Iaunaren icenean minçatzen eta disputatzen cen Grecoén contra: baina hec hura hil nahiz çabiltzan.
Acts BasHauti 9:30  Hori eçaguturic anayéc eraman ceçaten hura Cesareara, eta igor ceçaten Tarsera.
Acts BasHauti 9:31  Elicéc bada Iudea gucian eta Galilean eta Samarian baque çutén, eta edificatzen ciraden, Iaincoaren beldurréan ebiliz, eta Spiritu sainduaren consolationez multiplicatzen ciraden.
Acts BasHauti 9:32  Guertha cedin, Pierris gucietarat iragaiten cela, ethor baitzedin Lyddan habitatzen ciraden sainduetara-ere.
Acts BasHauti 9:33  Eta eriden ceçan han Eneás deitzen cen guiçon-bat ia çortzi vrthez ohean cetzanic, cein baitzén paralytico:
Acts BasHauti 9:34  Eta diotsa Pierrisec, Eneás, sendatzen au Iesus Christec: iaiqui adi, eta eure ohea accotra eçac eurorren. Eta bertan iaiqui cedin.
Acts BasHauti 9:35  Eta ikus ceçaten hura Lyddan eta Saronan habitatzen ciraden guciéc, eta conuerti citecen Iaunagana.
Acts BasHauti 9:36  Ioppen-ere bacén discipulussa Tabitha deitzen cembat, erran nahi baita Dorcas: haur cen bethea obra onez eta elemosyna eguiten cituenéz.
Acts BasHauti 9:37  Eta guertha cedin egun hetan erituric hil baitzedin: eta ikuci çutenean, eçar ceçaten gambera gora batetan.
Acts BasHauti 9:38  Eta ceren Lydda baitzen Iopperen aldean, discipuluec ençunic ecen Pierris han cela, igor citzaten bi guiçon harengana, othoizten çutela ez leçan beránt hetarano ethortera.
Acts BasHauti 9:39  Eta iaiquiric Pierris ethor cedin hequin: eta arribatu cenean, eraman ceçaten gambera gorara: eta presenta cequizquión emazte alhargun guciac nigarrez ceudela, eta eracusten cerautzatela Dorcasec hequin cenean eguiten cituen arropác, eta veztidurac.
Acts BasHauti 9:40  Baina guciac campora idoquiric Pierrisec eta belhaurico iarriric othoitz eguin ceçan, eta itzuliric gorputzerát, erran ceçan, Tabitha iaiqui adi, eta harc irequi citzan bere beguiac, eta Pierris ikussiric iarri cedin.
Acts BasHauti 9:41  Orduan Pierrisec escua hari emanic. eraiqui ceçan: guero deithuric sainduac eta emazte alhargunac presenta ciecén hura viciric.
Acts BasHauti 9:42  Eta haur eçagut cedin Ioppe gucian eta sinhets ceçaten anhitzec Iauna baithan.
Acts BasHauti 9:43  Eta guertha cedin, egon baitzedin anhitz egun Ioppen Simon deitzen cen larru appainçale batenean.