ACTS
Chapter 5
Acts | BasHauti | 5:1 | Baina Ananias deitzen cen guiçon batec, Sapphira bere emaztearequin sal ceçan possessionebat: | |
Acts | BasHauti | 5:2 | Eta apparta ceçan preciotic partebat, haren emazteac-ere çaquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostoluén oinetara eçar ceçan. | |
Acts | BasHauti | 5:3 | Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera? | |
Acts | BasHauti | 5:4 | Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gauça hori gogoan eçarri behar auen? eztrauec guiçoney gueçur erran, baina Iaincoari. | |
Acts | BasHauti | 5:5 | Eta Ananias hitz hauc ençunic, eror cedin, eta renda ceçan spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean. | |
Acts | BasHauti | 5:6 | Eta iaiquiric lagun gazte batzuc har ceçaten hura, eta camporat eramanic ohortz ceçaten. | |
Acts | BasHauti | 5:7 | Eta guertha cedin quasi hirur orenen buruän, haren emaztea-ere, cer eguin cen etzaquialaric, sar baitzedin: | |
Acts | BasHauti | 5:8 | Eta erran cieçón Pierrisec, Erran ieçadan hambatetan landá saldu duçue? Eta harc erran ceçan, Bay, hambatetan. | |
Acts | BasHauti | 5:9 | Orduan Pierrisec diotsa, Cer da iunctatu içan baitzarete çuen artean Iaunaren spirituaren tentatzera? horrá, hire senharra ohortze dutenén oinac borthán, eta eramanen aute hi. | |
Acts | BasHauti | 5:10 | Eta bertan eror cedin haren oinetara eta renda ceçan spiritua. Eta sarthuric lagun gaztéc eriden ceçaten hura hila, eta camporat eramanic ohortz ceçaten bere senharraren aldean. | |
Acts | BasHauti | 5:11 | Eta beldurtassun handia eguin cedin Eliça guciaren gainean, eta gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean. | |
Acts | BasHauti | 5:12 | Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián. | |
Acts | BasHauti | 5:13 | Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac. | |
Acts | BasHauti | 5:14 | Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez) | |
Acts | BasHauti | 5:15 | Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát. | |
Acts | BasHauti | 5:16 | Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden. | |
Acts | BasHauti | 5:17 | Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen. | |
Acts | BasHauti | 5:18 | Eta egotz citzaten escuac Apostoluén gainera, eta eçar citzaten presoindegui publicoan. | |
Acts | BasHauti | 5:19 | Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan, | |
Acts | BasHauti | 5:20 | Çoazte, eta templean çaudetela declaira ietzoçue populuari vicitze hunetaco hitz guciac. | |
Acts | BasHauti | 5:21 | Eta hec haur ençunic far citecen arthatsean templean, eta iracasten ari ciraden. Eta ethorriric Sacrificadore subiranoac, eta harequin ciradenéc bil ceçaten conseillua eta Israeleco haourrén Anciano guciac: eta igor ceçaten presoindeguira erekar litecençát. | |
Acts | BasHauti | 5:22 | Baina ethorriric officieréc etzitzaten eriden presoindeguian, eta itzuliric conta ceçaten, | |
Acts | BasHauti | 5:23 | Cioitela, Presoindeguia behinçát eriden dugu ertsia diligentia gucirequin, eta goardác campotic borthén aitzinean ceudela: baina irequi dugunean, nehor eztugu barnean eriden. | |
Acts | BasHauti | 5:24 | Hitz hauc ençun eta, Sacrificadore subiranoa eta templeco Capitaina, eta Sacrificadore principalac, dudán ceuden heçaz cer içanen cen. | |
Acts | BasHauti | 5:25 | Baina ethorriric cembeitec erran ciecén, Hará, presoindeguian eçarri cintuzten giçonac templean dirade, eta iracasten dute populua. | |
Acts | BasHauti | 5:26 | Orduan templeco Capitainac ioanic officierequin ekar citzan bortcha gabe: (ecen po-puluaren beldur ciraden lapida ezlitecen) | |
Acts | BasHauti | 5:27 | Eta ekarriric hec presenta citzaten conseilluan: eta interroga citzan Sacrificadore subiranoac, | |
Acts | BasHauti | 5:28 | Cioela, Eztrauçuegu manamendu expressez defendatu etzineçaten iracats icen horretan? eta huná, bethe duçue Ierusaleme çuen doctrináz, eta nahi duçue gure gainera erekarri guiçon horren odola. | |
Acts | BasHauti | 5:29 | Orduan ihardesten çuela Pierrisec eta berce Apostoluéc erran ceçaten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez guiçonac. | |
Acts | BasHauti | 5:30 | Gure Aitén Iaincoac resuscitatu vkan du Iesus, cein çuec çurean vrkaturic hil vkan baituçue. | |
Acts | BasHauti | 5:31 | Haur Iaincoac prince eta saluadore goratu vkan du bere escuinaz, eman lieçonçat emendamendua Israeli eta bekatuén barkamendua. | |
Acts | BasHauti | 5:32 | Eta guc ekarten draucagu testimoniage erraiten ditugun gauça hauçaz: bay eta Spiritu sainduac, cein eman baitraue Iaincoac hura obeditzen duteney. | |
Acts | BasHauti | 5:33 | Eta hec haur ençunic despitez leher eguiteco ceuden, eta consultatzen çuten hayén hiltzera. | |
Acts | BasHauti | 5:34 | Orduan iaiquiric conseilluan Phariseu Gamaliel deitzen cen Legueco doctor batec, cein populu guciac ohoratzen baitzuen, mana ceçan lekorerat appurbat retira litecen Apostoluac: | |
Acts | BasHauti | 5:35 | Guero erran ciecén, Israeltar guiçonác, gogoauçue ceurotara, guiçon hauçaz cer eguinen duçuen. | |
Acts | BasHauti | 5:36 | Ecen dembora hauc baino lehen altcha cedin Theudas, cioela tiere buruäz cerbait cela, ceini lagund baitzequión guiçon araldebat, laur ehunetarano: cein hil baitzeçaten, eta hari behatu, içan çaizcan guciac hautsi içan dirade eta ezdeus bilhatu. | |
Acts | BasHauti | 5:37 | Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ceçan populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu içan çaizcan guciac deseguin citecen. | |
Acts | BasHauti | 5:38 | Eta orain diotsuet, parti çaquiztez guiçon horiey, eta vtzitzaçue: ecen baldin guiçonetaric bada conseillu edo obra hori, deseguinen da: | |
Acts | BasHauti | 5:39 | Baina baldin Iaincoaganic bada, ezteçaqueçue deseguin, beguirauçue etzaitezten Iaincoagana contrariant eriden. Eta haren opinioneco içan ciraden. | |
Acts | BasHauti | 5:40 | Orduan deithuric Apostoluac, açotatu ondoan mana citzaten ezlitecen minça Iesusen icenean, eta vtzi citzaten ioaitera. | |
Acts | BasHauti | 5:41 | Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin içan baitzayen. | |