ACTS
Chapter 7
Acts | BasHauti | 7:2 | Eta harc erran ceçan, Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue, Gloriazco Iaincoa aguer cequión gure aita Abrahami Mesopotamian cenean , Charranen habita cedin baino lehen: | |
Acts | BasHauti | 7:3 | Eta erran cieçón, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic eracutsiren drauädan lurrera. | |
Acts | BasHauti | 7:4 | Orduan ilkiric Chaldeoén herritic habita cedin Charranen. Eta handic, haren aita hil cenean Iaincoac eraman ceçan hura çuec habitatzen çareten lur hunetara. | |
Acts | BasHauti | 7:5 | Eta etzieçón heretageric eman hartan, ez are oinaren bethea-ere: possessionetan hura emanen ceraucala promettatu baceraucan-ere, eta haren haciari haren ondoan, haourric ezpaçuen-ere. | |
Acts | BasHauti | 7:6 | Baina hunela erran ceçan Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen dié, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez. | |
Acts | BasHauti | 7:7 | Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen nié leku hunetan. | |
Acts | BasHauti | 7:8 | Eta eman cieçón Circoncisionezco alliançá: eta hunela Abrahamec engendra ceçan Isaac, eta circoncidi ceçan hura çortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarchác. | |
Acts | BasHauti | 7:9 | Eta Patriarchéc inuidiaz mouituric, sal ceçaten Ioseph Egypterát eraman ledinçat: baina Iaincoa cen harequin: | |
Acts | BasHauti | 7:10 | Eta idoqui ceçan hura bere tribulatione gucietaric, eta eman cieçón gratia eta sapientia Egypteco regue Pharaoren aitzinean, ceinec ordena baitzeçan hura Egypteco eta bere etche gucico gobernadore. | |
Acts | BasHauti | 7:11 | Eta ethor cedin gossetebat Egypteco herri gucira, eta Chanaan-era, eta herstura handia: eta etzutén erideiten iatecoric gure Aitéc. | |
Acts | BasHauti | 7:12 | Baina ençun ceçanean Iacob-ec bacela ogui Egypten, igor citzan gure Aitác lehenic. | |
Acts | BasHauti | 7:13 | Eta bigarren aldian eçagut cedin Ioseph bere anayéz, eta declara cequion Pharaori Iosephen leinua. | |
Acts | BasHauti | 7:14 | Orduan mandatariac igorriric Iosephec erekar ceçan bere aita Iacob, eta bere ahacoa gucia, baitziraden hiruroguey eta hamaborz persona. | |
Acts | BasHauti | 7:16 | Eta eraman içan ciraden Sichemera, eta eçarri içan ciraden sepulchrean, cein erossi baitzuen Abrahamec diruren preciotan Emor Sichemeco semearen semetaric. | |
Acts | BasHauti | 7:17 | Baina Iaincoac Abrahami iuratu ceraucan promessaren dembora hurbiltzen cela, augmenta cedin populua eta multiplica Egypten: | |
Acts | BasHauti | 7:19 | Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen çuela, gaizqui tracta citzan gure aitác, bere haourrén heriotara abandonna eraciterano, arraçá falta ledinçát. | |
Acts | BasHauti | 7:20 | Dembora hartan sor cedin Moyses, eta cen Iaincoaren gogaraco: cein hirur hilebethez haci içan baitzén bere aitaren etchean. | |
Acts | BasHauti | 7:21 | Guero hura abandonnatu içan cenean, era-man ceçan Pharaoren alabác, eta haz ceçan beretaco semetan. | |
Acts | BasHauti | 7:22 | Eta instruitu içan cen Moyses Egyptecoen sapientia gucian, eta cen botheretsu erranetan eta eguinetan. | |
Acts | BasHauti | 7:23 | Baina bethe çayonean berroguey vrtheren demborá, igan cequión bihotzera bere anayén Israeleco semén, visitatzera ioan ledin: | |
Acts | BasHauti | 7:24 | Eta ikussiric iniuria hartzen çuembat, defenda ceçan eta mendeca bidegabe hartzen çuena, Egyptianoa ioric. | |
Acts | BasHauti | 7:25 | Eta vste çuen aditzen çutela haren anayéc ecen Iaincoac haren escuz deliurança eman behar cerauela: baina hec etzeçaten adi. | |
Acts | BasHauti | 7:26 | Eta biharamunean hec guducatzen ciradela, eriden cedin hayén artean, eta enseya cedin hayén baquetzen, cioela, Guiçonác, anaye çarete çuec: cergatic batac berceari gaizqui eguiten draucaçue? | |
Acts | BasHauti | 7:27 | Baina hurcoari gaizqui eguiten ceraucanac bulka ceçan hura, cioela, Norc ordenatu au gure gaineco prince eta iuge? | |
Acts | BasHauti | 7:29 | Orduan ihes eguin ceçan Moysesec hitz hunegatic, eta arrotz eguin cedin Madiango lurrean, non engendra baitzitzan bi seme. | |
Acts | BasHauti | 7:30 | Eta berroguey vrthe complitu cituenean aguer cequión Sinaco mendico desertuan Iaunaren Aingueruä, berro batetaco su-garrean. | |
Acts | BasHauti | 7:31 | Eta Moyses hori ikussiric miraz iar cedin visioneaz: eta consideratzera hurbiltzen cela eguin cedin harengana Iaunaren voza, | |
Acts | BasHauti | 7:32 | Cioela, Ni nauc hire aitén Iaincoa, Abrahamen Iaincoa., eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa. Eta Moyses ikara çabilala etzén consideratzera venturatzen. | |
Acts | BasHauti | 7:33 | Orduan erran cieçon Iaunac, Eraunzquic eure oinetaco çapatác: ecen hi aicen lekua lur saindua duc. | |
Acts | BasHauti | 7:34 | Ikussi diat, ikussi diat neure populu Egypten denaren afflictionea, eta hayén suspirioa ençun diat, eta iautsi içan nauc hayén idoquitera, orain bada athor, igorriren aut Egyptera. | |
Acts | BasHauti | 7:35 | Moyses arnegatu çutén haur, cioitela, Norc hi ordenatu au prince eta iuge? haur bada Iaincoac prince eta liberaçale igor çeçan, Aingueru berroan aguertu içan çayonaren escuz. | |
Acts | BasHauti | 7:36 | Hunec campora idoqui citzan hec, miraculuac eta signoac eguinez Egypten, eta itsasso gorrian, eta desertuan, berroguey vrthez. | |
Acts | BasHauti | 7:37 | Moyses haur da erran cerauena Israeleco haourrey, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: hari beha çaquizquiote. | |
Acts | BasHauti | 7:38 | Haur da congregationean desertuan içan cena, Aingueruärequin, cein minçatzen baitzayón Sinaco mendian, eta gure Aitequin içana, ceinec recebitu baititu hitz viciac guri emaiteco. | |
Acts | BasHauti | 7:39 | Ceini ezpaitzaizca behatu nahi içan gure Aitác, baina refusatu vkan duté, eta itzuli içan dirade bere bihotzez Egypterát: | |
Acts | BasHauti | 7:40 | Ciotsatela Aaroni, Eguin ietzaguc gure aitzinean dohazquen Iaincoac: ecen Moysesi, ceinec Egypteco lurretic campora eraman baiquaitu, etzeaquiagu cer heldu içan çayón. | |
Acts | BasHauti | 7:41 | Eta aretzebat eguin ceçaten egun hetan, eta offrenda cieçoten sacrificio idolari: eta delectatzen ciraden bere escuezco obra eguinetan. | |
Acts | BasHauti | 7:42 | Orduan guibelaz itzul cequién Iaincoa, eta abandonna citzan ceruco gendarmeriaren cerbitzatzera: Prophetén liburuän scribatua den beçala, Israeleco etcheá, ala offrendatu drauzquidaçue niri oblationeac eta sacrificioac berroguey vrthez desertuan? | |
Acts | BasHauti | 7:43 | Aitzitic hartu vkan duçue Moloch-en tabernaclea, eta çuen Iainco Remphamen içarra, eta figura hec adoratzeco eguin dituçue: hunegatic irionen çaituztet Babylonez alde hartara. | |
Acts | BasHauti | 7:44 | Testimoniageco tabernaclea gure aitequin içan da desertuan, nola ordenatu baitzuen Moysesi erran ceraucanac, hura eguin leçan ikussi çuen formaren ançora. | |
Acts | BasHauti | 7:45 | Tabernacle hura-ere gure Aitéc recebituric eraman ceçaten Iosuerequin Gentilén possessionera, cein iraitzi vkan baititu Iaincoac gure Aitén aitzinetic Dauid-en egunetarano. | |
Acts | BasHauti | 7:46 | Ceinec eriden baitzeçan gratia Iaincoaren aitzinean, eta esca cedin eriden leçan tabernaclebat Iacob-en Iaincoarendaco. | |
Acts | BasHauti | 7:48 | Baina Subiranoa ezta escuz eguin templetan habitatzen nola Prophetác erraiten baitu, | |
Acts | BasHauti | 7:49 | Ceruä da ene thronoa, eta lurra ene oinén scabellá. Cer etche edificaturen drautaçue niri? dio Iaunac: edo cein da ene repausatzeco lekua? | |
Acts | BasHauti | 7:51 | Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere. | |
Acts | BasHauti | 7:52 | Prophetetaric cein eztute persecutatu çuen aitéc? hil-ere badituzte Iustoaren aduenimendua aitzinetic erran dutenac, ceinen tradiçale eta erhaile orain çuec içan baitzarete. | |
Acts | BasHauti | 7:53 | Ceinéc recebitu baituçue Leguea Aingueruén ministerioz, eta ezpaituçue beguiratu. | |
Acts | BasHauti | 7:54 | Eta gauça hauén ençutean, leher eguiten çuten bere bihotzetan eta hortz garrascotsez ceuden haren contra. | |
Acts | BasHauti | 7:55 | Baina nola baitzén Spiritu sainduaz bethea, cerurát beguiac altchaturic ikus ceçan Iaincoaren gloria, eta Iesus Iaincoaren escuinean cegoela. | |
Acts | BasHauti | 7:56 | Eta dio, Huná, ikusten ditut ceruäc irequiac. eta guiçonaren Semea Iaincoaren escuinean dagoela. | |
Acts | BasHauti | 7:57 | Orduan hec oihu handiz iarriric bere beharriac boça citzaten, eta gogo batez oldar citecen haren contra. | |
Acts | BasHauti | 7:58 | Eta hiritic campora iraitziric lapidatzen çuten: eta testimonioec eçar citzaten bere abillamenduac Saul deitzen cen guiçon gazte baten oinetara. | |
Acts | BasHauti | 7:59 | Eta lapidatzen çutén Esteben, inuocatzen eta erraiten çuela, Iesus Iauná, recebi eçac ene spiritua. | |