Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
ACTS
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 15
Acts BasHauti 15:1  Eta Iudeatic iautsi içan ciraden batzuc, iracasten cituztén anayeac, cioitela, Baldin circoncidi ezpaçaiteztez Moysesen maneraren araura, ecin salua çaitezquete.
Acts BasHauti 15:2  Eta gudu eta disputa handi Pauli eta Barnabasi helduric hayén contra, ordena ceçaten igan litecen Paul eta Barnabas eta cembeit berceric Apostoluetara eta Ancianoetara Ierusalemera questione hunegatic.
Acts BasHauti 15:3  Hec bada igorriric Eliçáz, iragan citzaten Pheniça eta Samaria, Gentilén conuersionea contatzen çutela: eta eman ciecén bozcario handi anaye guciey.
Acts BasHauti 15:4  Guero Ierusalemera arriuaturic, recebitu içan ciraden Eliçáz eta Apostoluéz eta Ancianoéz, eta conta citzaten Iaincoac heçaz eguin vkan cituen gauça guciac.
Acts BasHauti 15:5  Baina (cioiten) altchatu içan dirade Phariseuén sectaco sinhetsi çuten batzu, cioitela, ecen circonciditu behar çutela, eta manatu Moysesen Leguearen beguiratzera.
Acts BasHauti 15:6  Orduan bil citecen Apostoluac eta Ancianoac eguiteco hunez consideratzera.
Acts BasHauti 15:7  Eta disputa handiren ondoan, Pierrisec iaiquiric erran ciecén, Guiçon anayeác, çuec badaquiçue ecen haraitzinadanic Iaincoac gure artean elegitu vkan nauela, ene ahoz ençun leçaten Gentiléc Euangelioco hitza, eta sinhets leçaten.
Acts BasHauti 15:8  Eta Iaincoac eçagutzen baititu bihotzac, testificatu draue, hæy Spiritu saindua emanez guriere beçala.
Acts BasHauti 15:9  Eta eztu differentiaric batre eguin gure eta hayén artean, fedez purificaturic hayén bihotzac
Acts BasHauti 15:10  Orain bada cergatic tentatzen duçue Iaincoa, discipuluén leppo gainean vztarriaren eçartera, cein ez gure aitéc ez guc ecin ekarri vkan baitugu?
Acts BasHauti 15:11  Baina Iesus Christ Iaunaren gratiaz sinheften dugu saluaturen garela, hec-ere beçala.
Acts BasHauti 15:12  Orduan ichil cedin compainia gucia, eta beha çaizten Barnabasi eta Pauli, ceinéc contatzen baitzuten cer signo eta miraculu eguin çuen Iaincoac heçaz Gentilén artean.
Acts BasHauti 15:13  Eta ichildu ciradenean, ihardets ceçan Iacquesec, cioela, Guiçon anayeác, ençun neçaçue ni,
Acts BasHauti 15:14  Simonec declaratu vkan du nola lehenic Iaincoac visitatu dituen Gentilac hetaric populubat bere iceneco har leçançat.
Acts BasHauti 15:15  Eta hunequin accordatzen dirade Prophetén hitzac: scribatua den beçala.
Acts BasHauti 15:16  Guero itzuliren naiz, eta berriz edificaturen dut Dauid-en tabernacle eroria, eta haren ruinác berriz edificaturen ditut, eta berriz altchaturen dut hura.
Acts BasHauti 15:17  Requeri deçatençát goitico guiçonéc Iauna, eta Gentil guciéc, ceinén gainean inuocatu içan baita ene icena: dio gauça hauc guciac eguin dituen Iaunac.
Acts BasHauti 15:18  Bethidanic Iaincoac badaçaguzqui bere obra guciac.
Acts BasHauti 15:19  Harren nic dut estimatzen eztituela nehorc faschatzeco Gentiletaric Iaincoagana conuertitzen diradenac:
Acts BasHauti 15:20  Baina scribatzeco çayela beguira ditecen idolén satsutassunetaric, eta paillardiçataric, eta gauça ithotic, eta odoletic.
Acts BasHauti 15:21  Ecen Moysesec haraitzinadanic baditu hirietaric batbederatan hura predicatzen dutenac, synagoguetan Sabbath guciaz iracurtzen denaz gueroz.
Acts BasHauti 15:22  Orduan nahi vkan dute Apostoluéc eta Ancianoéc Eliça guciarequin, beren artetic guiçon elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, guiçon principalac anayén artean.
Acts BasHauti 15:23  Hayén escuz scribatzen çutela seguitzen dena, Apostoluéc eta Ancianoéc eta anayéc Antiochen eta Syrian eta Cilician Gentiletaric diraden anayey, salutatione.
Acts BasHauti 15:24  Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman:
Acts BasHauti 15:25  Gure irudia içan da consentimendu batez bildu garenona, elegitu ditugun guiçonén çuetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitequin,
Acts BasHauti 15:26  Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituztén guiçonac,
Acts BasHauti 15:27  Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gauça berac ahoz contaturen drauzquiçue.
Acts BasHauti 15:28  Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen:
Acts BasHauti 15:29  Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela.
Acts BasHauti 15:30  Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác.
Acts BasHauti 15:31  Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen.
Acts BasHauti 15:32  Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.
Acts BasHauti 15:33  Eta han cerbait dembora eguin çutenean, igorri ican ciraden anayéz baquerequin Apostoluetarát,
Acts BasHauti 15:34  Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera.
Acts BasHauti 15:35  Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen çutela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza.
Acts BasHauti 15:36  Eta cembeit egunen buruän erran cieçón Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden.
Acts BasHauti 15:37  Eta Barnabasec conseillatzen çuen berequin har leçaten Ioannes, Marc deitzen cena:
Acts BasHauti 15:38  Baina Pauli etzayón bidezco iruditzen hetaric ia Pamphiliatic bereci cena, eta obra hartara lagundu etzituena berequin har leçaten
Acts BasHauti 15:39  Hala iharduqui ceçaten bada, non bata berceaganic separa baitzitecen: eta Barnabas Marc harturic embarca baitzedin Cyprerat.
Acts BasHauti 15:40  Baina Paul Silas elegituric parti cedin, anayéz Iaincoaren gratiari gommendaturic.
Acts BasHauti 15:41  Eta iragan citzan Syria eta Cilicia, confirmatzen cituela Eliçác.