ACTS
Chapter 10
Acts | BasHauti | 10:1 | Eta guiçon-bat cen Cesarean, Cornelio deitzen cenic, Italiano deitzen cen bandaco centener, | |
Acts | BasHauti | 10:2 | Deuota, eta Iaincoaren beldurra çuena bere etche guciarequin. eta elemosyna anhitz eguiten ceraucana populuari, eta Iaincoari othoitz eguiten ceraucana ordinarioqui. | |
Acts | BasHauti | 10:3 | Harc ikus ceçan visionez claroqui egunaren bedratzi orenén inguruän, Iaincoaren Ainguerubat harengana ethorten cela, eta ciotsala. Cornelio | |
Acts | BasHauti | 10:4 | Eta harc beguiac harenganat chuchenduric eta icituric erran ceçan, Cer da Iauna? Eta erran cieçón, Hire orationeac eta elemosynác igan dituc memoriotan Iaincoaren aitzinera. | |
Acts | BasHauti | 10:5 | Orain bada igor itzac batzu Ioppera, eta erekar eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena. | |
Acts | BasHauti | 10:6 | Hura duc ostatuz Simon larru appainçalebat baithan, ceinec baitu etchea itsas aldean: haic erranen drauc cer hic eguin behar duán. | |
Acts | BasHauti | 10:7 | Eta partitu cenean Corneliori minço çayón Aingueruä, dei citzan bere cerbitzarietaric biga, eta harequin ardura ciradenetaric hommedarmes deuotbat. | |
Acts | BasHauti | 10:9 | Biharamunean hec bidean cioacela, eta hirira hurbiltzen ciradela, igan cedin Pierris etche gainera othoitz eguitera sey orenén inguruän. | |
Acts | BasHauti | 10:10 | Eta guertha cedin, gossetu cenean, refectionea hartu nahi vkan baitzuen, eta appaincen ceraucatela eror cedin haren gainera spirituzco transportamendubat. | |
Acts | BasHauti | 10:11 | Eta ikus ceçan ceruä irequia, eta iausten çayola beregana vncibat, mihisse handibat beçala, laur cantoinetan lothua, lurrera iausten cela. | |
Acts | BasHauti | 10:12 | Ceinetan baitzén lurreco animal laur oindun gucietaric, eta bassa bestietaric eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric. | |
Acts | BasHauti | 10:14 | Orduan dio Pierrisec, Ez Iauna: ecen egundano eztiát ian gauça communic edo satsuric. | |
Acts | BasHauti | 10:15 | Eta vozac berriz hari bigarren aldian erran cieçon, Iaincoac purificatu duena hic ezteçála communetan eduqui. | |
Acts | BasHauti | 10:17 | Eta Pierrisec bere baithan dudatzen çuen beçala ceric licén ikussi çuen visionea, huná, Cornelioz igorri içan ciraden guiçonac, Simonen etchea galde eguinic ethor citecen borthara. | |
Acts | BasHauti | 10:18 | Eta cembeit deithuric, galde eguin ceçaten eya Simon icen goiticoz Pierris deitzen cena han cenez ostatuz, | |
Acts | BasHauti | 10:19 | Eta Pierris gogueta cegoela visioneaz, erran cieçón Spirituac,Huná, hirur guiçon hire galdez diaudec. | |
Acts | BasHauti | 10:20 | Iaiquiric bada iautsi adi eta habil hequin deus dudatu gabe: ecen nic igorri citiát. | |
Acts | BasHauti | 10:21 | Pierrisec bada iautsiric Cornelioz harengana igorri içan ciraden guiçonetara, erran ceçan, Huná, ni naiz çuec galdez çaudetena: cer da causá ceinagatic hemen baitzarete? | |
Acts | BasHauti | 10:22 | Eta hec erran ceçaten, Cornelio centenera, guiçon iustoa eta Iaincoaren beldurra duena, eta Iuduén natione guciaz testimoniage duena, diuinoqui Aingueru saindu batez aduertitu içan duc erekar ençan hi bere etchera, eta minçatzen ençun ençan. | |
Acts | BasHauti | 10:23 | Barnera deithuric bada recebi citzan hec ostatuz eta biharamunean Pierris ioan cedin hequin, eta Ioppeco anayetaric batzuc compainia eguin cieçoten. | |
Acts | BasHauti | 10:24 | Eta biharamunean sar citecen Cesarean. Eta Cornelio hayén beguira cegoen, bere ahideac eta adisquide familiarac deithuric. | |
Acts | BasHauti | 10:25 | Eta guertha cedin Pierris sartzen cen beçala, Cornelio aitzinera ilki baitzequión, eta bere buruä haren oinetara egotziric, adora ceçan. | |
Acts | BasHauti | 10:28 | Eta erran ciecén, Çuec badaquiçue eztela permettitzen guiçon Iudubat iuncta edo hurbil daquión estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac guiçonic batre commun edo satsu ezteçadan erran. | |
Acts | BasHauti | 10:29 | Eta halacotz duda gabe ethorri içan naiz deithuric. Galdez nauçue bada cer causaz ni erekarri nauçuen. | |
Acts | BasHauti | 10:30 | Orduan Cornelioc dio, Laur egun dic ordu hunetarano bainincen barur, eta bedratzi orenetan niangoán, othoizte eguiten neure etchean: eta huná, guiçombat presenta ciedián ene aitzinean, arguitzen çuen veztiduratan: | |
Acts | BasHauti | 10:31 | Eta erran cieçán, Cornelio, ençun içan duc hire orationea, eta hire elemosynác memoriotan dituc Iaincoaren aitzinean. | |
Acts | BasHauti | 10:32 | Igorrac bada Ioppera, eta dei eraci eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena: hura duc ostatuz Simon larru appainçalearen etchean itsas aldean: hura dathorrenean minçaturen çaic hiri | |
Acts | BasHauti | 10:33 | Halacotz bertan hiregana igorri diat, eta hic vngui eguin duc ceren ethorri aicén. Orain bada gu gucioc gaituc hemen Iaincoaren aitzinean Iaincoaz manatu içan çaizquián gauça guciac ençun ditzagunçát. | |
Acts | BasHauti | 10:34 | Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha. | |
Acts | BasHauti | 10:35 | Baina natione gucietan hari beldur çayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco. | |
Acts | BasHauti | 10:36 | Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna. | |
Acts | BasHauti | 10:37 | Çuec badaquiçue cer eguin içan den Iudea gucian, hassiric Galilean, Ioannesec predicatu vkan duen Baptismoaren ondoan: | |
Acts | BasHauti | 10:38 | Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili içan baita vngui eguiten çuela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin | |
Acts | BasHauti | 10:39 | Eta gu gara testimonio Iuduén eta Ierusalemeren comarcán eguin dituen gauça guciéz. | |
Acts | BasHauti | 10:40 | Cein hil vkan baitute çurean vrkaturic, eta hura Iaincoac resuscitatu vkan du hereneco egunean, eta eman manifestatu içateco, | |
Acts | BasHauti | 10:41 | Ez populu guciari, baina lehendanic Iaincoaz ordenatu ciraden testimonioey, guri diot ceinéc ian eta edan baitugu harequin hura hiletaric resuscitatu içan den ondoan. | |
Acts | BasHauti | 10:42 | Eta manatu gaitu predicatzera populuari eta testificatzera ecen hura dela vicién eta hilén iuge içateco Iaincoaz ordenatua. | |
Acts | BasHauti | 10:43 | Huni Propheta guciec-ere testimoniage ekarten draucate, ecen haren icenean bekatuén barkamendua recebituren dutela hura baithan sinhetsiren duten guciéc. | |
Acts | BasHauti | 10:44 | Oraino Pierrisec propos hauc eduquiten cituela, iauts cedin Spiritu saindua hitz haur ençuten çuten gucién gainera. | |
Acts | BasHauti | 10:45 | Eta mirets ceçaten Circoncisioneco fidel Pierrisequin ethorriéc, ceren Gentilén gainera-ere Spiritu sainduaren dohaina erautsi içan baitzen. | |
Acts | BasHauti | 10:47 | Orduan ihardets ceçan Pierrisec, Ala nehorc vra empatcha ahal deçaque batheya eztitecen guc beçala spiritu saindua recebitu duten hauc? | |