Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
PHILIPPIANS
1 2 3 4
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 2
Phil BasHauti 2:1  Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada,
Phil BasHauti 2:2  Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.
Phil BasHauti 2:3  Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.
Phil BasHauti 2:4  Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.
Phil BasHauti 2:5  Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.
Phil BasHauti 2:6  Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:
Phil BasHauti 2:8  Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.
Phil BasHauti 2:9  Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic:
Phil BasHauti 2:10  Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát:
Phil BasHauti 2:11  Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.
Phil BasHauti 2:12  Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan.
Phil BasHauti 2:13  Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.
Phil BasHauti 2:14  Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe:
Phil BasHauti 2:15  Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora:
Phil BasHauti 2:16  Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:
Phil BasHauti 2:17  Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz.
Phil BasHauti 2:18  Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz.
Phil BasHauti 2:19  Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic.
Phil BasHauti 2:20  Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic.
Phil BasHauti 2:21  Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney.
Phil BasHauti 2:22  Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan.
Phil BasHauti 2:23  Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz.
Phil BasHauti 2:24  Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara.
Phil BasHauti 2:25  Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea.
Phil BasHauti 2:26  Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten.
Phil BasHauti 2:27  Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát.
Phil BasHauti 2:28  Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát.
Phil BasHauti 2:29  Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue.
Phil BasHauti 2:30  Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua.