Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
ROMANS
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 2
Roma BasHauti 2:1  Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.
Roma BasHauti 2:2  Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gauçác eguiten dituztenén gainean.
Roma BasHauti 2:3  Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari?
Roma BasHauti 2:4  Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ?
Roma BasHauti 2:5  Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat.
Roma BasHauti 2:6  Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura:
Roma BasHauti 2:7  Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:
Roma BasHauti 2:8  Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira.
Roma BasHauti 2:9  Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere.
Roma BasHauti 2:10  Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere.
Roma BasHauti 2:11  Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.
Roma BasHauti 2:12  Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade.
Roma BasHauti 2:13  (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade.
Roma BasHauti 2:14  Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue:
Roma BasHauti 2:15  Ceinéc eracusten baituté Leguearen obrá scribatua bere bihotzetan, berén conscientiác halaber testimoniage rendatzen drauelaric, eta hayén pensamenduéc elkar accusatzen dutelaric, edo excusatzen-ere.)
Roma BasHauti 2:16  Iaincoac guiçonén secretuac iugeaturen dituen egunean, ene Euangelioaren araura, Iesus Christez.
Roma BasHauti 2:17  Huná, hi icen goiticoz deitzen aiz Iudu, eta reposatzen aiz Leguean, eta gloriatzen aiz Iainco Iaunean.
Roma BasHauti 2:18  Eta eçagutzen duc haren vorondatea, eta badaquic contrario denaren beretzen, Legueaz instruitu içanic.
Roma BasHauti 2:19  Eta fida aiz itsuén guidari aicela, ilhumbean diradenén argui,
Roma BasHauti 2:20  Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean.
Roma BasHauti 2:21  Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc:
Roma BasHauti 2:22  Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc.
Roma BasHauti 2:23  Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc.
Roma BasHauti 2:24  Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala.
Roma BasHauti 2:25  Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc.
Roma BasHauti 2:26  Bada baldin preputioac Leguearen ordenançác beguira baditza, haren preputioa ezta circoncisionetan estimaturen?
Roma BasHauti 2:27  Eta naturaz den preputioac baldin Leguea beguira badeça, ezau iugeaturen hi, letraz eta circoncisionez Leguearen hautsle aicenor?
Roma BasHauti 2:28  Ecen ezta hura Iudu, gainetic dena: ezeta gainetic haraguian eguiten dena circoncisione.
Roma BasHauti 2:29  Baina hura da Iudu, barnetic dena: eta circoncisionea da, bihotzetic dena, spirituan ez letrán: cein Iuduren laudorioa ezpaitatorque guiçonetaric baina Iaincoaganic.