Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
ACTS
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 28
Acts BasHauti 28:1  Eta salburic emparatu ciradenean, eçagut ceçaten orduan ecen islá Malte deitzen cela.
Acts BasHauti 28:2  Eta Barbaroéc humanitate handi eguin cieçagutén: ecen sua vizturic recebi guençaten gu guciac, gaineancen çaicun vriagatic, eta hotzagatic.
Acts BasHauti 28:3  Bildu çuenean bada Paulec cembeit sirmendu appur, eta eçarri cituenean sura, viperabat beroaren causaz ilkiric lot cequión escutic.
Acts BasHauti 28:4  Eta ikussi vkan çutenean Barbaroéc dilindoca bestiá haren escutic, elkarri ciotsaten, Falta gabe guiçon haur guicerhaile da, cein itsassotic, emparaturic mendequioac ezpaitu permettitzen vici den.
Acts BasHauti 28:5  Baina harc bestiá sura iharrossiric etzeçan minic har.
Acts BasHauti 28:6  Eta hec beha ceuden noiz hant leiten, edo subitoqui hilic eror leiten: baina luçaqui beha egon içan ciradenean, eta çacussatenean calteric batre etzayola ethorten, proposa cambiaturic erraiten çutén, Iainco cela hura.
Acts BasHauti 28:7  Eta ciraden leku hartan islaco principal Publio deitzen cenaren possessioneac, ceinec gu recebituric, hirur egunez benignoqui logea baiquençan.
Acts BasHauti 28:8  Eta guertha cedin Publioren aita baitzatzan helgaitzéc eta sabeldarçunac çaducatela: hura baithara Paul sar cedin, eta othoitz eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric senda ceçan.
Acts BasHauti 28:9  Bada haur eguin eta, islaco berce eritassunic çutenac-ere ethorten ciraden eta sendatzen.
Acts BasHauti 28:10  Hec-ere ohore handi eguin cieçagutén, eta embarcatzeracoan behar cenaz forni guençaten.
Acts BasHauti 28:11  Eta hirur hilebetheren buruän embarca guentecen Alexandriaco vnci islán neguä iragan çuen batetan, ceinec baitzituen enseignatzat Castor eta Pollux.
Acts BasHauti 28:12  Eta Syracusara arriuaturic, han egon guentecen hirur egun.
Acts BasHauti 28:13  Handic inguru eguinic arriua guentecen Rhegera: eta egun-baten buruän egu-erdi haicea iaiquiric, bigarren egunean ethor guentecen Puzolera:
Acts BasHauti 28:14  Han anayeac eridenic, othoiztu içan guenén egoitera hequin çazpi egun: eta hala ethor guentecen Romara.
Acts BasHauti 28:15  Handic anayeac gure berriac ençunic bidera ilki cequizquigun Appioren merkaturano, eta Hirur botiguetarano: hec ikussi cituenean Paulec, Iaincoari esquerrac rendaturic courage har ceçan.
Acts BasHauti 28:16  Eta ethorri içan guenenean Romara, Centenerac eman cietzón capitain generalari presonerac: baina permetti cequión Pauli bere gain egoitera, hura beguiratzen çuen gendarmesarequin.
Acts BasHauti 28:17  Hirur egunen buruän dei citzan Paulec Iudu principalac: eta bildu ciradenean erran ciecén, Guiçon anayeác, nic deus eguin ezpadut-ere populuaren contra edo aitén costumén contra, Ierusalemen presonér eguin içanic liuratu içan naiz Romanoén escuetara:
Acts BasHauti 28:18  Ceinéc examinatu nendutenean largatu nahi vkan bainendutén, ceren heriotaco hoguenic batre nitan etzén.
Acts BasHauti 28:19  Baina Iuduac contrastatzen ciradenaren gainean, ecin bercez Cesargana appellatu içan naiz: ez neure nationea cerçaz accusa deçadan dudalacotz.
Acts BasHauti 28:20  Causa hunegatic bada deithu çaituztet, ikus cinçatedan eta minça nenguiçuençát: ecen Israeleco sperançaren causaz cadena hunez inguratua nago.
Acts BasHauti 28:21  Eta hec erran cieçoten, Guc ez letraric recebitu diagu hiçaz Iudeatic: ez ethorriric anayetaric nehorc denuntiatu dic edo erran deus hiçaz gaizquiric.
Acts BasHauti 28:22  Baina nahi diagu hireganic ençun cer irudi ceyán: ecen secta horrez den becembatean, baceaquiagu ecen leku gucietan nehor contrastatzen çayola.
Acts BasHauti 28:23  Eta assignatu vkan ceraucatenean eguna, ethor citecen harengana ostatura anhitz: eta testificationerequin declaratzen cerauen Iaincoaren resumá, eta eracusten cerauztén Iesusez diraden gauçác, hambat Moysesen Leguetic nola Prophetetaric goicetic arratserano.
Acts BasHauti 28:24  Eta batzuc sinhesten cituztén erraiten ciraden gauçác, baina bercéc etzituzten sinhesten.
Acts BasHauti 28:25  Eta elkarren artean accord etziradenaren gainean, parti citecen, Paulec hitz haur erran eta, Segurqui vngui Spiritu saindua minçatu içan çaye Esaias prophetáz gure Aitey,
Acts BasHauti 28:26  Cioela, Habil populu horrengana, eta errac, Ençutez ençunen duçue eta eztuçue adituren: eta dacussaçuela ikussiren duçue eta etzaizquiote oharturen.
Acts BasHauti 28:27  Ecen guicendu da populu hunen bihotza, eta beharriez gothorqui ençun vkan duté, eta bere beguiac ertsi vkan dituzté: beguiéz ikus, eta beharriez ençun, eta bihotzez adi ezteçatençát, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.
Acts BasHauti 28:28  Iaquiçue bada çuec ecen Gentiley igorri içan çayela saluagarri haur, eta hec ençunen dutela.
Acts BasHauti 28:29  Eta gauça hauc erran cituenean, ilki citecen Iuduac, bere artean disputa handi çutela.
Acts BasHauti 28:30  Baina egon cedin Paul bi vrthe complituric bere ostatu alocatuan: eta recebitzen cituen harengana ethorten ciraden guciac:
Acts BasHauti 28:31  Predicatzen çuela Iaincoaren resumá, eta iracasten cituela Iesus Christ Iaunaz diraden gauçác, minçatzeco hardieça gucirequin, nehorc empatchuric eguin gabe.