Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
LUKE
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 10
Luke BasHauti 10:1  Gauça hauen ondoan ordena citzan Iaunac berce hiruroguey eta hamar-ere, eta igor citzan hec birá bere beguitharte aitzinean, bera ethorteco cen hiri eta leku gucietara.
Luke BasHauti 10:2  Eta erraiten cerauen, Vztá handi da, baina languile guti: othoitz eguioçue bada vzta Iabeari, irion ditzan languileac bere vztara.
Luke BasHauti 10:3  Çoazte, huná nic igorten çaituztet çuec bildotsac otsoén artera beçala.
Luke BasHauti 10:4  Eztramaçuela ez mulsaric, ez maletaric, ez çapataric: eta nehor bidean ezteçaçuela saluta.
Luke BasHauti 10:5  Cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, lehenic erraçue, Baquea dela etche hunetan.
Luke BasHauti 10:6  Eta baldin han baquezco semeric batre bada, paussaturen da çuen baquea haren gainean: ezpere çuetara itzuliren da.
Luke BasHauti 10:7  Eta etche hartan berean çaudete, iaten eta edaten duçuela aitzinera emanen çaiçuenetic: ecen languilea bere sariaren digne da. Etzaiteztela iragan etchetic etchera.
Luke BasHauti 10:8  Baina are cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta recebituren baitzaituzte, ian eçaçue aitzinera eçarten çaizquiçuenetaric:
Luke BasHauti 10:9  Eta sendaitzaçue hartan diraten eriac, eta erreçue, Hurbildu da çuetara Iaincoaren resumá.
Luke BasHauti 10:10  Baina cein-ere hiritan sarthuren baitzarete, eta ezpaitzaituzte recebituren, ilkiric hango carriquetara, erraçue,
Luke BasHauti 10:11  Çuen hiritic lothu çaicun errhautsa-ere iharrosten dugu çuen contra: guciagatic-ere haur iaquiçue, ecen hurbildu dela çuetara Iaincoaren resumá.
Luke BasHauti 10:12  Baina badiotsuet ecen Sodomacoac egun hartan hiri hura baino emequiago tractatuac içanen diradela.
Luke BasHauti 10:13  Maledictione hiri Chorazin, maledictione hiri Bethsaida, ecen baldin Tyren eta Sidonen eguin içan balirade çuec baithan eguin içan diraden verthuteac, aspaldi çacurequin eta hautsequin iarriric emendatu ciratequeen.
Luke BasHauti 10:14  Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec.
Luke BasHauti 10:15  Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz.
Luke BasHauti 10:16  Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.
Luke BasHauti 10:17  Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean:
Luke BasHauti 10:18  Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten.
Luke BasHauti 10:19  Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.
Luke BasHauti 10:20  Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte, ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan.
Luke BasHauti 10:21  Ordu hartan berean aleguera cedin Iesus spirituz, eta erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiat, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey: bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona.
Luke BasHauti 10:22  Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
Luke BasHauti 10:23  Eta discipuluetarat itzuliric, appart erran ciecén, Dohatsu dirade çuec dacusquiçuen gauçac dacusquiten beguiac.
Luke BasHauti 10:24  Ecen erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta reguec desiratu vkan dutela çuec ikusten dituçuen gaucén ikustera, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençuten dituçuen gaucén ençutera, eta ezpaitituzte ençun.
Luke BasHauti 10:25  Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut?
Luke BasHauti 10:26  Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc?
Luke BasHauti 10:27  Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala.
Luke BasHauti 10:28  Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.
Luke BasHauti 10:29  Baina harc bere buruä iustificatu nahiz, erran cieçón Iesusi, Eta nor da ene hurcoa?
Luke BasHauti 10:30  Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Guiçombat iausten cen Ierusalemetic Iericora, eta eror cedin gaichtaguinén artera, eta hec hura billuciric, eta çaurthuric ioan citecen, hura erdi hilic vtziric.
Luke BasHauti 10:31  Eta encontruz Sacrificadorebat iauts cedin bide harçaz beraz: eta hura ikussiric berce aldetic iragan cedin.
Luke BasHauti 10:32  Halaber Leuitabat-ere leku hartara helduric eta hura ikussiric, berce aldetic iragan cedin.
Luke BasHauti 10:33  Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten çuela, ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ceçan.
Luke BasHauti 10:34  Eta hurbilduric lot citzan haren çauriac, emanic olio eta mahatsarno, eta hura eçarriric bere abrearen gainean, eraman ceçan ostaleriara, eta pensa ceçan.
Luke BasHauti 10:35  Biharamunean partitzean idoquiric bi dinero eman cietzón ostatuari, eta erran cieçón, Errequeitu emóc huni, eta cer-ere guehiago despendaturen baituc, nic itzul nadinean rendaturen drauat.
Luke BasHauti 10:36  Cein bada hirur hautaric irudi çaic gaichtaguinetara erori içan denaren hurco içan dela?
Luke BasHauti 10:37  Eta harc erran cieçón, Hari misericordia eguin vkan draucana. Diotsa bada Iesusec, Oha, hic-ere eguic halaber.
Luke BasHauti 10:38  Eta guertha cedin hec ioaiten ciradela, hura sar baitzedin burgu batetan: eta emazte, Martha deitzen cen batec recebi ceçan hura bere etchera.
Luke BasHauti 10:39  Eta hunec çuen ahizpabat Maria deitzen cenic, harc-ere Iesusen oinetara iarriric cegoela, haren hitza ençuten çuen.
Luke BasHauti 10:40  Baina Martha eguitecotan cen anhitz cerbitzuren eguiten: eta gueldituric erran ceçan, Iauna, eztuc hic ansiaric ceren neure ahizpác neuror cerbitzatzera vtziten nauen? erroc bada ni aldiz aiuta neçan.
Luke BasHauti 10:41  Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Martha, Martha, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauçaren ondoan:
Luke BasHauti 10:42  Ordea gauçabat dun necessarió. Baina Mariac parte ona hautatu din, cein ezpaitzayo edequiren.