LUKE
Chapter 11
Luke | BasHauti | 11:1 | Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela, cessatu cenean, erran baitzieçón bere discipuluetaric batec, Iauna, iracats ieçaguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey iracatsi drauen beçala. | |
Luke | BasHauti | 11:2 | Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere. | |
Luke | BasHauti | 11:4 | Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. | |
Luke | BasHauti | 11:5 | Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui: | |
Luke | BasHauti | 11:6 | Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan . | |
Luke | BasHauti | 11:7 | Eta harc barnetic ihardesten duela erran deçan, Ezneçála fascha: ia borthá ertsia duc, eta ene haourtchoac enequila dituc ohean: ecin iaiqui niaitec hiri emaitera. | |
Luke | BasHauti | 11:8 | Erraiten drauçuet, baldin iaiquiric eman ezpadieço-ere, ceren haren adisquide den: halere haren muthiritassunagatic iaiquiric emanén drauca cembat-ere behar baitu. | |
Luke | BasHauti | 11:9 | Eta nic erraiten drauçuet, Esca çaitezte, eta emanen çaiçue: bilhaeçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue eta irequiren çaiçue. | |
Luke | BasHauti | 11:10 | Ecen escatzen den guciac recebitzen du: eta bilhatzen duenac erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayo. | |
Luke | BasHauti | 11:11 | Eta cein da çuetaric aitá, semea ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca? | |
Luke | BasHauti | 11:13 | Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey. | |
Luke | BasHauti | 11:14 | Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc. | |
Luke | BasHauti | 11:15 | Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac. | |
Luke | BasHauti | 11:17 | Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da. | |
Luke | BasHauti | 11:18 | Eta baldin Satan-ere bere contra partitua bada, nolatan haren resumá egonen da? ecen badioçue Beelzebub-en partez campora egoizten ditudala nic deabruac. | |
Luke | BasHauti | 11:19 | Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? halacotz hec içanen dirade çuen iuge. | |
Luke | BasHauti | 11:20 | Baina baldin Iaincoaren erhiaz campora egoizten baditut deabruac, segur heldu içan da çuetara Iaincoaren resumá. | |
Luke | BasHauti | 11:21 | Guiçon borthiz harmatu batec beguiratzen duenean bere iaureguia, baquean dirade harc dituen gauçác. | |
Luke | BasHauti | 11:22 | Baina bera baino borhitzago batec acomettaturic garait badeça, haren harmadura gucia, ceinetan fida baitzén, edequiten du, eta haren ostillamendua distribuitzen. | |
Luke | BasHauti | 11:23 | Enequin eztena ene contra da: eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da, | |
Luke | BasHauti | 11:24 | Spiritu satsua ilki denean cembeit guiçonaganic leku leihorréz dabila, paussu bilha: eta erideiten eztuenean, dio, Itzuliren naiz neure etchera nondic ilki içan bainaiz. | |
Luke | BasHauti | 11:26 | Eta orduan ioaiten da, eta hartzen ditu berceric çazpi spiritu bera baino gaichtoagoac: eta sarthuric habitatzen dirade han: eta eguiten da guiçon haren azquen conditionea lehena baino gaichtoago. | |
Luke | BasHauti | 11:27 | Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac. | |
Luke | BasHauti | 11:28 | Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac. | |
Luke | BasHauti | 11:29 | Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó emanen Ionas prophetaren signoa baicen. | |
Luke | BasHauti | 11:30 | Ecen nola Ionas Niniuacoey signo içan baitzayen, hala içanen çayó guiçonaren Semea-ere generatione huni. | |
Luke | BasHauti | 11:31 | Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan generatione hunetaco guiçonequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera: eta huná, Salomon bainoagoa leku hunetan: | |
Luke | BasHauti | 11:32 | Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan generatione hunequin, eta condemnaturen duté: ceren Ionasen predicationera emenda baitzitecen: eta huná, Ionas bainoagoa leku hunetan. | |
Luke | BasHauti | 11:33 | Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençat. | |
Luke | BasHauti | 11:34 | Gorputzaren candelá, beguia da: beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto bada, hire gorputza-ere ilhun duquec. | |
Luke | BasHauti | 11:36 | Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric batre ilhunic eztuela: argui içanen duc gucia, candelác bere claretateaz arguitzen auènean beçala. | |
Luke | BasHauti | 11:37 | Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean. | |
Luke | BasHauti | 11:38 | Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean. | |
Luke | BasHauti | 11:39 | Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz. | |
Luke | BasHauti | 11:41 | Aitzitic duçuenetic emaçue elemosynatan: eta huna, gauça guciac chahu dituqueçue. | |
Luke | BasHauti | 11:42 | Baina maledictione çuen gainean Phariseuác: ecen detchematzen dituçue menthá eta rutá, eta baratze belhar gucia, baina vtziten dituçue guibelera Iaincoaren iugemendua eta charitatea: hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi. | |
Luke | BasHauti | 11:44 | Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen monument agueri eztiradenac beçala çarete, eta hayén gainean dabiltzan guiçonéc ezpaitaquizquite. | |
Luke | BasHauti | 11:45 | Orduan ihardesten duela Legueco doctoretaric batec diotsa, Magistrua, gauça horién erraitean gu-ere iniuriatzen gaituc. | |
Luke | BasHauti | 11:46 | Eta harc dio, Maledictione çuen gainean-ere Legueco doctorác, ecen cargatzen dituçue guiçonac carga iassaiteco nequezcoez: baina ceuroc çuen erhietaric batez eztituçue cargác hunquitzen. | |
Luke | BasHauti | 11:47 | Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc hil vkan dituzte hec. | |
Luke | BasHauti | 11:48 | Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác. | |
Luke | BasHauti | 11:49 | Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen. | |
Luke | BasHauti | 11:50 | Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola: | |
Luke | BasHauti | 11:51 | Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen çayola natione huni. | |
Luke | BasHauti | 11:52 | Maledictione çuen gainean Legueco doctorác: ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue. | |
Luke | BasHauti | 11:53 | Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz. | |