LUKE
Chapter 22
Luke | BasHauti | 22:2 | Eta çabiltzan Sacrificadore principalac eta Scribác nolatan hura hil ahal leçaqueten: ecen populuaren beldur ciraden. | |
Luke | BasHauti | 22:3 | Baina Satan sar cedin Iudas icen goiticoz Iscariot deitzen cenera cein baitzén hamabién contuco. | |
Luke | BasHauti | 22:4 | Eta hura ioanic minça cedin Sacrificadore principalequin eta capitainequin nola hura liura lieçaqueen. | |
Luke | BasHauti | 22:6 | Eta harc prometta ceçan: eta gendetzeric ezlicenean haren hæy liuratzeco dembora propiren bilha çabilan. | |
Luke | BasHauti | 22:7 | Ethor cedin bada altchagarri gaberico oguién eguna, ceinetan hil behar baitzen Bazcoa. | |
Luke | BasHauti | 22:8 | Eta igor citzan Pierris eta Ioannes, cioela, Ioanic appain ieçaguçue Bazcoa ian deçagunçat. | |
Luke | BasHauti | 22:10 | Harc erran ciecén, Huná, hirian sarthu eta, bathuren çaiçue guiçombat, pegarbat vr daramala: hari çarreitzate sarthuren den etchera: | |
Luke | BasHauti | 22:11 | Eta erroçue etcheco aitafamiliari, Magistruac erraiten drauc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua? | |
Luke | BasHauti | 22:12 | Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat apprestatua: han appain eçaçue Bazcoa. | |
Luke | BasHauti | 22:13 | Orduan ioanic eriden citzaten gauça guçiac erran cerauen beçala: eta appain ceçaten Bazcoa. | |
Luke | BasHauti | 22:14 | Bada ordu hura ethorri eta, iar cedin mahainean, eta hamabi Apostoluac harequin. | |
Luke | BasHauti | 22:15 | Eta erran ciecén, Desirez desiratu vkan dut Bazco hunen çuequin iatera, nic suffri deçadan baino lehen. | |
Luke | BasHauti | 22:16 | Ecen erraiten drauçuet, guehiagoric eztudala ianen hunetaric, compli daiteno Iaincoaren resumán. | |
Luke | BasHauti | 22:17 | Eta copa harturic gratiác rendatu cituenean erran ceçan, Har eçaçue haur, eta parti eçaçue çuen artean. 18 Ecen erraiten drauçuet eztudala edanen aihenaren fructutic, Iaincoaren resumá ethor daiteno. | |
Luke | BasHauti | 22:19 | Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan. | |
Luke | BasHauti | 22:20 | Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita. | |
Luke | BasHauti | 22:22 | Eta segur guiçonaren Semea, ordenatu içan den beçala badoa: guciagatic-ere maledictione guiçon hari, ceinez traditzen baita. | |
Luke | BasHauti | 22:23 | Orduan hec has cequizquión bata berceari galde eguiten elkarren artean, eya cein cen hetaric hura eguinen luena. | |
Luke | BasHauti | 22:24 | Eta guertha cedin contentionebat-ere hayén artean, cein hetaric estimaturen cen guehien. | |
Luke | BasHauti | 22:25 | Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade. | |
Luke | BasHauti | 22:26 | Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena beçala. | |
Luke | BasHauti | 22:27 | Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala. | |
Luke | BasHauti | 22:29 | Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala. | |
Luke | BasHauti | 22:30 | Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac. | |
Luke | BasHauti | 22:31 | Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic: | |
Luke | BasHauti | 22:32 | Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac. | |
Luke | BasHauti | 22:33 | Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera: | |
Luke | BasHauti | 22:34 | Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen. | |
Luke | BasHauti | 22:35 | Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere. | |
Luke | BasHauti | 22:36 | Erran ciecén bada, Baina orain mulsa duenac, har beça, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal beça bere arropá, eta eros beça ezpatabat. | |
Luke | BasHauti | 22:37 | Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté. | |
Luke | BasHauti | 22:38 | Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da. | |
Luke | BasHauti | 22:39 | Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere. | |
Luke | BasHauti | 22:40 | Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén, Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan. | |
Luke | BasHauti | 22:41 | Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen, | |
Luke | BasHauti | 22:42 | Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi. | |
Luke | BasHauti | 22:44 | Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac beçala. | |
Luke | BasHauti | 22:45 | Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceunçala. | |
Luke | BasHauti | 22:46 | Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan. | |
Luke | BasHauti | 22:47 | Eta hura oraino minço cela, huná, compainiabat, eta Iudas deitzen cena, hamabietaric bat, hayén aitzinean ethorten cen, eta hurbil cequion Iesusi pot leguionçát. | |
Luke | BasHauti | 22:49 | Orduan haren aldean ciradenéc ikussiric cer ethorteco cen, erran cieçoten, Iauna, ioren dugu ezpataz? | |
Luke | BasHauti | 22:50 | Eta io ceçan hetaric batec Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçon escuineco beharria. | |
Luke | BasHauti | 22:51 | Baina ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Vtzitzaçue eguitera hunadrano. Eta haren beharria hunquiric, senda ceçan hura. | |
Luke | BasHauti | 22:52 | Guero erran ciecén Iesusec harengana ethorri ciraden Sacrificadore principaley, eta templeco capitainey, eta Ancianoey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin? | |
Luke | BasHauti | 22:53 | Egun oroz çuequin nincela templean, eztituçue escuac hedatu ene gainera: baina haur da çuen oren hura, eta ilhumbearen botherea. | |
Luke | BasHauti | 22:54 | Orduan hatzamanic hura eraman ceçaten, eta sar eraci ceçaten Sacrificadore subiranoaren etchean. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic. | |
Luke | BasHauti | 22:55 | Eta sua viztu çutenean salaren erdian, eta elkarrequin iarri ciradenean, iar cedin Pierris-ere hayén artean. | |
Luke | BasHauti | 22:56 | Eta ikussi çuenean hura nescato batec su bazterrean iarria, hari begui eratchequiric erran ceçan, Haur-ere harequin cen: | |
Luke | BasHauti | 22:58 | Eta appur baten buruän bercebatec hura ikussiric erran ceçan, Hi-ere hetaric aiz. Baina Pierrisec diotsa, Guiçoná, ez nauc. | |
Luke | BasHauti | 22:59 | Eta quasi oren baten buruän, berce batec seguratzen çuen, cioela, Segurqui haur-ere harequin cen: ecen Galileano da. | |
Luke | BasHauti | 22:60 | Eta Pierrisec dio, Guiçoná, etzeaquiat cer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minço cela, io ceçan oillarrac. | |
Luke | BasHauti | 22:61 | Orduan itzuliric Iaunac Pierrisganat beha ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iaunaren hitzaz, nola erran vkan ceraucan, Oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauc. | |
Luke | BasHauti | 22:64 | Eta hura inguru estaliric haren beguitharteari ceraunsaten, eta interrogatzen çuten, cioitela, Prophetiza eçac nor den hi io auena. | |
Luke | BasHauti | 22:66 | Eta arguitu cenean bil citecen populuco Ancianoac, eta Sacrificadore principalac, eta Scribác, eta eraman ceçaten hura bere conseillu barnera | |
Luke | BasHauti | 22:67 | Cioitela, Hi aiz Christ? erran ieçaguc. Eta erran ciecén, Baldin erran badieçaçuet, eztuçue sinhetsiren: | |
Luke | BasHauti | 22:68 | Eta baldin interroga baçaitzatet-ere, eznauçue ihardetsiren, ezeta ioaitera vtziren. | |
Luke | BasHauti | 22:69 | Hemendic harát guiçonaren Semea iarria içanen da Iaincoaren verthutearen escuinean. | |
Luke | BasHauti | 22:70 | Orduan erran cieçoten guciéc, Hi aiz bada Iaincoaren Semea? Eta harc erran ciecén, Çuec dioçue ecen ni naicela. | |