LUKE
Chapter 18
Luke | BasHauti | 18:1 | Eta erran ciecen comparationebat-ere fin hunetaracotz ecen bethi othoitz eguin behar dela, enoyatu gabe: | |
Luke | BasHauti | 18:2 | Cioela, Iugebat cen hiri batetan Iaincoaren beldur etzenic, eta nehorçaz conturic eguiten etzuenic: | |
Luke | BasHauti | 18:3 | Eta cen hiri hartan emazte alhargumbat, eta ethor cedin harengana, cioela, Eguidac iustitia neure partida contrastaz. | |
Luke | BasHauti | 18:4 | Eta harc etzuen deus eguin nahi vkan dembora lucez: baina guero erran ceçan bere baithan, Iaincoaren beldur ezpanaiz-ere eta nehorçaz conturic ez eguitenagatic: | |
Luke | BasHauti | 18:5 | Badaric-ere ceren fascheria emaiten baitraut alhargun hunec, iustitia eguinen draucat, finean-ere ethorriz buruä hauts eztieçadan. | |
Luke | BasHauti | 18:7 | Bada Iaincoac eztraue iustitia eguinen bere elegitu gau eta egun hari oihuz dagozcaney, hayén alde asserretzera luçatzen badu-ere? | |
Luke | BasHauti | 18:8 | Erraiten drauçuet, ecen hayén mendequioa eguinen duela sarri. Baina guiçonaren Semea dathorrenean, eridenen othe du federic lurrean? | |
Luke | BasHauti | 18:9 | Eta erran ciecén bere buruètan iusto ciradela fida ciraden batzuey, eta berceac deus-ere estimatzen etzituzteney, comparatione haur: | |
Luke | BasHauti | 18:10 | Bi guiçon igan içan ciraden templera othoitz eguitera, bata Phariseu eta bercea publicano: | |
Luke | BasHauti | 18:11 | Phariseuac cegoela gauça hauçaz bere baithan othoitz eguiten çuen, Iaincoá, esquerrac emaiten drauzquiat ceren ezpainaiz berce guiçon harrapariac, iniustoac, adulteroac beçala: edo publicano haur beçala-ere. | |
Luke | BasHauti | 18:12 | Astean biguetan eguiten diat barur, posseditzen ditudan gauça guçietaric hamarrenac emaiten citiát. | |
Luke | BasHauti | 18:13 | Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni. | |
Luke | BasHauti | 18:14 | Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da. | |
Luke | BasHauti | 18:15 | Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec hunqui litzançat: eta hori ikus ceçatenean discipuluéc, mehatcha citzaten. | |
Luke | BasHauti | 18:16 | Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran ceçan, Vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da Iaincoaren resumá. | |
Luke | BasHauti | 18:17 | Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtchoac beçala, eztela sarthuren hartan. | |
Luke | BasHauti | 18:18 | Orduan interroga ceçan cembeit iaunec, cioela, Magistru oná, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut? | |
Luke | BasHauti | 18:19 | Eta erran cieçon Iesusec, Cergatic deitzen nauc ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa. | |
Luke | BasHauti | 18:20 | Manamenduac badaquizquic, Eztuc adulteraturen, Eztuc hilen, Eztuc ebatsiren, Eztuc testimoniage falsuric erranen, Ohoraitzac eure aita eta eure ama. | |
Luke | BasHauti | 18:22 | Eta Iesusec hori ençunic erran cieçón, Oraino gauçabat falta çaic: duán gucia sal eçac eta eman iecec paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri. | |
Luke | BasHauti | 18:24 | Eta ikussiric Iesusec hura haguitz tristetu cela, erran ceçan, Cein gaitz den onhassundunac Iaincoaren resumán sar ditecen! | |
Luke | BasHauti | 18:25 | Ecen errachago da cablebat sar dadin orratzaren çulhotic, ecen ez abratsa sar dadin Iaincoaren resumán. | |
Luke | BasHauti | 18:27 | Eta harc erran ceçan, Guiçonac baithan impossible diraden gauçác, possible dirade Iaincoa baithan. | |
Luke | BasHauti | 18:28 | Eta erran ceçan Pierrisec, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciác, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri. | |
Luke | BasHauti | 18:29 | Eta harc erran ciecén, Eguiaz erraiten drauçuet, nehor eztela vtzi duenic etchea, edo aitamác, edo anayeac, edo emaztea, edo haourrac Iaincoaren resumaren causaz, | |
Luke | BasHauti | 18:30 | Non vnguiz guehiago recebi ezteçan dembora hunetan, eta ethorteco den seculán vicitze eternala. | |
Luke | BasHauti | 18:31 | Eta harturic hamabiac erran ciecen, Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta complituren çaizquió, guiçonaren Semeari Prophetéz scribatu içan diraden gauça guciac. | |
Luke | BasHauti | 18:32 | Ecen Gentiley liuraturen çaye, eta escarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da. | |
Luke | BasHauti | 18:34 | Eta hec gauça hautaric etzeçaten deus adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten aditzen. | |
Luke | BasHauti | 18:35 | Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela. | |
Luke | BasHauti | 18:39 | Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz. | |
Luke | BasHauti | 18:40 | Eta Iesusec gueldituric mana ceçan ekar lequion beregana, eta hura hurbildu içan cenean, interroga ceçan, | |
Luke | BasHauti | 18:41 | Cioela, Cer nahi duc daguiadan? Eta harc erran ceçan, Iauna, vistá recebi deçadan. | |