LUKE
Chapter 4
Luke | BasHauti | 4:1 | Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic, eta eraman cedin Spiritu beraz desertura, | |
Luke | BasHauti | 4:2 | Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez: eta etzeçan deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero gosse cedin. | |
Luke | BasHauti | 4:3 | Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin. | |
Luke | BasHauti | 4:4 | Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz guciaz. | |
Luke | BasHauti | 4:5 | Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez. | |
Luke | BasHauti | 4:6 | Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat. | |
Luke | BasHauti | 4:8 | Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc. | |
Luke | BasHauti | 4:9 | Orduan eraman ceçan Ierusalemera, eta eçar ceçan templeco pinacle gainean: eta erran cieçón, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä hemendic beherera. | |
Luke | BasHauti | 4:10 | Ecen scribatua duc, bere Ainguèruey cargu emanen drauela hiçaz, hire beguiratzeco: | |
Luke | BasHauti | 4:12 | Baina ihardesten duela Iesusec diotsa, Errana duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna. | |
Luke | BasHauti | 4:13 | Guero tentatione gucia acabatu eta, deabrua parti cedin harenganic dembora batetaranocotz. | |
Luke | BasHauti | 4:14 | Eta itzul cedin Iesus Spirituaren verthutez Galileara: eta haren famá ioan cedin inguruco comarca orotara. | |
Luke | BasHauti | 4:16 | Ethor cedin bada Nazarethera non haci içan baitzén: eta sar cedin bere costumaren araura Sabbath egunean synagogán: eta iaiqui cedin iracurtzera. | |
Luke | BasHauti | 4:17 | Eta eman cequión Esaias prophetaren liburuä: eta desplegatu çuenean liburuä, eriden ceçan lekua, non scribatua baitzén, | |
Luke | BasHauti | 4:18 | Iaunaren Spiritua da ene gainean, ceren vnctatu bainau: paubrey euangelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera, | |
Luke | BasHauti | 4:19 | Captiuoey largançaren, eta itsuey ikustearen recubramenduaren predicatzera, eta çaurthuén deliurançatan eçartera, eta Iaunaren vrthe bozcariotacoaren predicatzera. | |
Luke | BasHauti | 4:20 | Eta plegaturic liburuä rendatu ceraucanean ministreari, iar cedin: eta synagogaco gucién beguiac haren gainera fincatuac ciraden. | |
Luke | BasHauti | 4:21 | Orduan has cequién erraiten, egungo egunean complitu da Scriptura haur çuen beharrietan. | |
Luke | BasHauti | 4:22 | Eta guciéc testimoniage emaiten ceraucaten, eta miraz ceuden haren ahotic ilkiten ciraden hitz gratiazcoéz, eta erraiten çuten, Ezta haur Iosephen semea? | |
Luke | BasHauti | 4:23 | Eta erran ciecén, Frangoqui erranen drautaçue comparatione haur, Medicuá, senda eçac eure buruä: cerere gauça ençun baitugu eguin içan diradela Capernaum-en, eguin itzac hemen-ere eure hirian. | |
Luke | BasHauti | 4:24 | Eta dioste, Eguiaz diotsuet, ecen Prophetaric batre eztela gogaracoric bere herrian. | |
Luke | BasHauti | 4:25 | Baina eguiaz erraiten drauçuet, anhitz ema alhargun cen Eliasen egunetan Israelen, ceruä ertsi içan cenean hirur vrthe eta sey hilebethetacotz, hala non eguin baitzedin gossete handia lur guciaren gainean. | |
Luke | BasHauti | 4:26 | Baina hetaric batetara-ere etzén igorri içan Elias, Sarepta Sidoniaco hirira baicen, emazte alhargun batgana. | |
Luke | BasHauti | 4:27 | Eta anhitz sorhayo cen Israelen Eliseo prophetaren demborán, baina hetaric batre etzén chahutu içan Naaman Syriacoa baicen. | |
Luke | BasHauti | 4:28 | Orduan bethe citecen guciac asserretassunez synagogán, gauça hauc ençuten cituztenean. | |
Luke | BasHauti | 4:29 | Eta iaiquiric egotz ceçaten hura hiritic campora, eta eraman ceçaten mendi gainera (ceinen gainean hayen hiria edificatua baitzen) gainetic behera egotz leçatençat. | |
Luke | BasHauti | 4:31 | Eta iauts cedin Capernaum Galileaco hirira, eta han iracasten cituen Sabbathoetan. | |
Luke | BasHauti | 4:32 | Eta spantatuac ceuden haren doctrinaren gainean: ecen authoritaterequin cen haren hitza. | |
Luke | BasHauti | 4:33 | Eta cen synagogán guiçombat deabru satsuaren spiritua çuenic, eta iar cedin oihuz ocengui, | |
Luke | BasHauti | 4:34 | Cioela, Ah, cer da hire eta gure artean, Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? baceaquiat nor aicen: hi aiz Iaincoaren saindua. | |
Luke | BasHauti | 4:35 | Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic. Eta deabrua, hura artera egotziric, ilki cedin harenganic, eta calteric batre etzieçon eguin. | |
Luke | BasHauti | 4:36 | Eta spantamendu iar cedin gucietan, eta minço ciraden elkarren artean, cioitela, Cer hitz da haur, authoritaterequin eta bothererequin manatzen baititu spiritu satsuac, eta ilkiten baitirade ? | |
Luke | BasHauti | 4:38 | Eta iaiquiric Iesus synagogatic, sar cedin Simonen etchean: eta Simonen ama-guinharreba eduquiten cen helgaitz handi batez: eta othoitz ceguioten harengatic. | |
Luke | BasHauti | 4:39 | Eta haren garaitic cegoela mehatcha ceçan helgaitza: eta vtzi ceçan hura helgaitzac: eta harc bertan iaiquiric cerbitza citzan. | |
Luke | BasHauti | 4:40 | Eta iguzqui sartzean, anhitz eritassun motaz eriric çuten guciéc ekar citzaten harengana: eta harc escuac hetaric batbederari gainera eçarriric senda citzan. | |
Luke | BasHauti | 4:41 | Deabruac-ere ilkiten ciraden anhitzenganic, oihuz ceudela, eta cioitela, Hi aiz Christ Iaincoaren Semea. Baina harc mehatchatzen cituela, etzituen vtziten erraitera, ecen baceaquitela hura cela Christ. | |
Luke | BasHauti | 4:42 | Eta arguitu cenean ilkiric ioan cedin leku desertu batetara, eta gendetzeac haren bilha çabitzan, eta ethor citecen hura baitharano: eta baçaducaten hura hetaric parti ezledinçát. | |
Luke | BasHauti | 4:43 | Baina harc erran ciecén, Berce hiriey-ere euangelizatu behar drauet Iaincoaren resumá: ecen hartacotzat igorri içan naiz. | |