JOHN
Chapter 12
John | BasHauti | 12:1 | Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric. | |
John | BasHauti | 12:2 | Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat. | |
John | BasHauti | 12:3 | Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez. | |
John | BasHauti | 12:4 | Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac. | |
John | BasHauti | 12:6 | Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen. | |
John | BasHauti | 12:8 | Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethiere vkanen. | |
John | BasHauti | 12:9 | Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen. | |
John | BasHauti | 12:11 | Ecen Iuduetaric anhitz haren causaz ioaiten ciraden, eta sinhesten çuten Iesus baithan. | |
John | BasHauti | 12:12 | Biharamunean bestara ethorri içan cen gendetze handic, ençunic ecen Iesus ethorten cela Ierusalemera, | |
John | BasHauti | 12:13 | Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera, eta oihu eguiten çutén, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Israeleco reguea. | |
John | BasHauti | 12:14 | Eta eriden ceçan Iesusec asto-vme arbat, eta iar cedin haren gainean, scribatua den beçala, | |
John | BasHauti | 12:15 | Ezaicela beldur Siongo alabá: huná, hire Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean. | |
John | BasHauti | 12:16 | Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean, orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela, eta hari gauça hauc eguin cerautzatela. | |
John | BasHauti | 12:17 | Eta testificatzen çuen harequin cen gendetzeac, ecen Lazaro deithu çuela monumentetic, eta hura resuscitatu çuela hiletaric. | |
John | BasHauti | 12:18 | Halacotz atzinera ethorri-ere içan çayón gendetzea, ecen ençun çuten, harc miraculu haur eguin çuela. | |
John | BasHauti | 12:19 | Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean, Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua haren ondoan ioan da. | |
John | BasHauti | 12:21 | Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi. | |
John | BasHauti | 12:22 | Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi. | |
John | BasHauti | 12:23 | Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita. | |
John | BasHauti | 12:24 | Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ogui bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fructu anhitz ekarten du. | |
John | BasHauti | 12:25 | Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura. | |
John | BasHauti | 12:26 | Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac. | |
John | BasHauti | 12:27 | Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara. | |
John | BasHauti | 12:28 | Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen. | |
John | BasHauti | 12:29 | Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac, cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä minçatu içan çayo. | |
John | BasHauti | 12:30 | Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic. | |
John | BasHauti | 12:31 | Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora. | |
John | BasHauti | 12:34 | Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori? | |
John | BasHauti | 12:35 | Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den. | |
John | BasHauti | 12:36 | Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric. | |
John | BasHauti | 12:37 | Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan: | |
John | BasHauti | 12:38 | Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo? | |
John | BasHauti | 12:40 | Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan. | |
John | BasHauti | 12:41 | Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz. | |
John | BasHauti | 12:42 | Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez. | |
John | BasHauti | 12:44 | Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan. | |
John | BasHauti | 12:46 | Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát | |
John | BasHauti | 12:47 | Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat. | |
John | BasHauti | 12:48 | Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean, | |
John | BasHauti | 12:49 | Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten. | |