MARK
Chapter 1
Mark | BasHauti | 1:2 | Scribatua den beçala Prophetetan, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean | |
Mark | BasHauti | 1:3 | Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác. | |
Mark | BasHauti | 1:4 | Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan. | |
Mark | BasHauti | 1:5 | Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela. | |
Mark | BasHauti | 1:6 | Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen. | |
Mark | BasHauti | 1:7 | Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne. | |
Mark | BasHauti | 1:8 | Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz. | |
Mark | BasHauti | 1:9 | Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean. | |
Mark | BasHauti | 1:10 | Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceruäc erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat beçala haren gainera iausten. | |
Mark | BasHauti | 1:11 | Eta voz-bat eguin cedin ceruètaric, cioela, Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona. | |
Mark | BasHauti | 1:13 | Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen çuten. | |
Mark | BasHauti | 1:14 | Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa: | |
Mark | BasHauti | 1:15 | Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue Euangelioa. | |
Mark | BasHauti | 1:16 | Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden) | |
Mark | BasHauti | 1:17 | Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore. | |
Mark | BasHauti | 1:19 | Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela. | |
Mark | BasHauti | 1:20 | Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan. | |
Mark | BasHauti | 1:21 | Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen. | |
Mark | BasHauti | 1:22 | Eta spantaturic ceuden haren doctrináz, ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala. | |
Mark | BasHauti | 1:24 | Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua. | |
Mark | BasHauti | 1:26 | Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic. | |
Mark | BasHauti | 1:27 | Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ? | |
Mark | BasHauti | 1:29 | Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin. | |
Mark | BasHauti | 1:30 | Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz. | |
Mark | BasHauti | 1:31 | Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza citzan. | |
Mark | BasHauti | 1:32 | Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac. | |
Mark | BasHauti | 1:34 | Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén. | |
Mark | BasHauti | 1:35 | Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen. | |
Mark | BasHauti | 1:38 | Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara: han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan naiz. | |
Mark | BasHauti | 1:39 | Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen. | |
Mark | BasHauti | 1:40 | Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec. | |
Mark | BasHauti | 1:41 | Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi diat, aicén chahu, | |
Mark | BasHauti | 1:42 | Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin. | |
Mark | BasHauti | 1:44 | Eta erran cieçón, Beguirauc nehori deus ezterroan: baina ohá, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gauçác hæy testimoniagetan. | |