Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MATTHEW
Prev Up Next Toggle notes
Chapter 23
Matt BasHauti 23:1  Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey.
Matt BasHauti 23:2  Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac:
Matt BasHauti 23:3  Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten.
Matt BasHauti 23:4  Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté.
Matt BasHauti 23:5  Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac.
Matt BasHauti 23:6  Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan,
Matt BasHauti 23:7  Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.
Matt BasHauti 23:8  Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.
Matt BasHauti 23:9  Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.
Matt BasHauti 23:10  Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.
Matt BasHauti 23:11  Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.
Matt BasHauti 23:12  Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.
Matt BasHauti 23:13  Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera.
Matt BasHauti 23:14  Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren.
Matt BasHauti 23:15  Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago.
Matt BasHauti 23:16  Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da.
Matt BasHauti 23:17  Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea?
Matt BasHauti 23:18  Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da.
Matt BasHauti 23:19  Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea?
Matt BasHauti 23:20  Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz.
Matt BasHauti 23:21  Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz.
Matt BasHauti 23:22  Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz.
Matt BasHauti 23:23  Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen detchematzen dituçue menta eta anisa eta cuminoa, eta vtziten dituçue Legueco gauça piçuagoac, hala nola, iugemendua eta misericordia eta leyaltatea: gauça hauc eguin behar ciraden, eta hec ez vtzi.
Matt BasHauti 23:24  Guidari itsuác, eltzoa irazten duçue: eta camelua iresten.
Matt BasHauti 23:25  Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina barnetic dirade arrauberiaz, eta eccessez betheac.
Matt BasHauti 23:26  Phariseu itsuá, chahu eçac lehenic coparen eta plataren barnecoa, hayén campocoa-ere chahu dadinçát.
Matt BasHauti 23:27  Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen sepulchre churituac irudi duçue, hec campotic eder eracusten dirade: baina barnetic hilén heçurrez eta satsutassun oroz betheac dirade.
Matt BasHauti 23:28  Halaber çuec-ere campotic guiçoney eracusten çarete iusto, baina barnean hypocrisiaz eta iniquitatez betheac çarete.
Matt BasHauti 23:29  Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ecen Prophetén sepulchreac edificatzen dituçue, eta iustoén monumentac ornatzen.
Matt BasHauti 23:30  Eta dioçue, Baldin gure aitén egunetan içan baguina, ezquinén hayén lagun içanen Prophetén odolean.
Matt BasHauti 23:31  Halatan testificatzen duçue ceurón buruén contra, ecen Prophetác hil dituztenén seme çaretela.
Matt BasHauti 23:33  Sugueác, vipera castác, nola itzuriren çaizquiote gehennaco iugemenduari?
Matt BasHauti 23:34  Halacotz huná, nic igorten ditut çuetara Prophetác eta Çuhurrac eta Scribác eta hetaric batzu hilen dituçue eta crucificaturen: eta hetaric batzu açotaturen dituçue çuen synagoguetan, eta persecutaturen hiritic hirira:
Matt BasHauti 23:35  Dathorrençát çuén gainera lurraren gainean issuri içan den odol iusto guçia, Abel iustoaren odoletic, Zacharia Barachiaren semearen odoleranocoa, cein hil vkan baituçue templearen eta aldarearen artean.
Matt BasHauti 23:36  Eguiaz diotsuet, ethorrico dirade gauça hauc guciac natione hunen gainera.
Matt BasHauti 23:37  Ierusalem, Ierusalem, Prophetác hiltzen eta hiregana igorriac lapidatzen dituaná, cembatetan bildu nahi vkan ditut hire haourrac, oilloac bere chitoac hegalen azpira biltzen dituen beçala, eta ezpaituc nahi vkan?
Matt BasHauti 23:39  Ecen badiotsuet, eznauçue ikussiren hemendic harát derraqueçueno, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.