Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
II TIMOTHY
Up
1 2 3 4
Toggle notes
Chapter 1
II T BasHauti 1:1  PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, Iesus Christ baithan den vicitzearen promessaren araura,
II T BasHauti 1:2  Timotheo neure seme maiteari: gratia, misericordia eta baquea Iainco Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.
II T BasHauti 1:3  Esquer diarocat Iaincoari, cein cerbitzatzen baitut neure aitzinecoacdanic conscientia purequin, nola paussu gabe baitut memorio hiçaz neure orationetan gau eta egun:
II T BasHauti 1:4  Hire ikusteco desir dudalaric, hire nigar chortez orhoitic, bozcarioz bethe nadinçát:
II T BasHauti 1:5  Orhoitzen naicela hitan den fictione gabeco fedeaz, cein lehenic habitatu içan baita hire amasso Loida baithan, eta hire ama Eunica baithan: eta segur nauc ecen hi baithan-ere habitatzen dela.
II T BasHauti 1:6  Causa hunegatic auisatzen aut vitz deçán ene escuén impositionez hitan den Iaincoaren dohaina.
II T BasHauti 1:7  Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.
II T BasHauti 1:8  Ezaicela bada ahalque gure Iaunaren testimoniageaz, ezeta niçaz, bainaiz haren presonér: baina aicén participant Euangelioco afflictionetan, Iaincoaren puissançaren araura:
II T BasHauti 1:9  Ceinec saluatu vkan baiquaitu, eta bere vocatione sainduaz deithu: ez gure obrén causaz, baina bere ordenançaren eta dembora eternalac baino lehen Iesus Christ baithan eman içan çaicun gratiaren causaz.
II T BasHauti 1:10  Eta manifestatu içan duc orain Iesus Christ gure Saluadorearen ethorteaz, ceinec herioa-ere deseguin vkan baitu, eta arguira eman vicitzea eta immortalitatea Euangelioaz:
II T BasHauti 1:11  Ceinen publicaçale ni ordenatu içan bainaiz, eta Apostolu eta Gentilén doctor.
II T BasHauti 1:12  Halacotz gauça hauc-ere suffritzen citiat: guciagatic-ere eznauc ahalque: ecen baceaquiat nor sinhetsi dudan: eta segur nauc ecen hura botheretsu dela ene depositaren beguiratzeco egun hartarano.
II T BasHauti 1:13  Educac eneganic ençun vkan dituan hitz sanoén eguiazco formá, federequin eta Iesus Christ baithan den charitaterequin.
II T BasHauti 1:14  Deposit ona beguireçac Spiritu sainduaz, cein habitatzen baita gutan.
II T BasHauti 1:15  Badaquic haur, ecen aldaratu içan diradela eneganic Asian diraden guciac: ceinetaric baitirade Phygello eta Hermogenes.
II T BasHauti 1:16  Iaunac misericordia daguiola Onesiphoren etcheari: ecen anhitzetan recreatu vkan nic, eta ene cadenáz eztuc ahalquetu içan:
II T BasHauti 1:17  Aitzitic Roman içan denean guciz affectionatuqui bilhatu vkan niauc eta eriden:
II T BasHauti 1:18  Demola hari othoi Iaunac eriden deçan misericordia Iauna baithan egun hartan: eta cembat anhitz cerbitzu Ephesen-ere eguin drautan, hic guciz vngui daquic.
Chapter 2
II T BasHauti 2:1  Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:
II T BasHauti 2:2  Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.
II T BasHauti 2:3  Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.
II T BasHauti 2:4  Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.
II T BasHauti 2:5  Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.
II T BasHauti 2:6  Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.
II T BasHauti 2:7  Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.
II T BasHauti 2:8  Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:
II T BasHauti 2:9  Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.
II T BasHauti 2:10  Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.
II T BasHauti 2:11  Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.
II T BasHauti 2:12  Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:
II T BasHauti 2:13  Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.
II T BasHauti 2:14  Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena.
II T BasHauti 2:15  Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.
II T BasHauti 2:16  Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade.
II T BasHauti 2:17  Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:
II T BasHauti 2:18  Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.
II T BasHauti 2:19  Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.
II T BasHauti 2:20  Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.
II T BasHauti 2:21  Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.
II T BasHauti 2:22  Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.
II T BasHauti 2:23  Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.
II T BasHauti 2:24  Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:
II T BasHauti 2:25  Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco,
II T BasHauti 2:26  Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.
Chapter 3
II T BasHauti 3:1  Haur bada iaquic, ecen azquen egunetan içanen dela dembora perilosic.
II T BasHauti 3:2  Ecen içanen dituc guiçonac bere buruentár, auaritioso, vantari, vrgulutsu, disfamaçale, aita-ametara desobedient, ingrat, Iaincoaren menospreciaçale,
II T BasHauti 3:3  Affectione natural gabe, leyaltate gabe, calumniaçale, moderamendu gabe, crudel, on diradenén gaitzetsle,
II T BasHauti 3:4  Traidore, temerario, hantuac, Iaincoari baino voluptatey hobe erizle.
II T BasHauti 3:5  Pietatearen irudia dutelaric, baina haren verthutea vkatzen dutelaric: apparta adi bada hetaric.
II T BasHauti 3:6  Ecen hautaric dituc etchetara forratzen diradenac, eta gathibu dadutzatenac emazteto bekatuz cargatuac, guthicia diuersez erabiliac,
II T BasHauti 3:7  Bethiere ikasten dutelaric, eta behinere eguiaren eçagutzera hel ecin daitezquelaric.
II T BasHauti 3:8  Eta hala nola Iannesec eta Iambresec resistitu baitraucate Moysesi: halaber hauc-ere eguiari resistitzen diraucoé: guiçon adimenduz corrumpituac, fedeaz den becembatean reproboac.
II T BasHauti 3:9  Baina eztié guehiagoric auançaturen: ecen hauén erhogoá claro içanen duc gucietara, hayena-ere içan den beçala.
II T BasHauti 3:10  Baina hic complituqui eçagutu vkan duc ene doctriná, gobernua, intentionea, fedea, emetassuna, charitatea, patientiá:
II T BasHauti 3:11  Persecutioneac, afflictioneac, cein niri heldu içan baitzaizquit Antiochian, Iconian, Lystrian: nolaco persecutioneac suffritu vkan ditudan cioat, eta gucietaric idoqui vkan niauc Iaunac.
II T BasHauti 3:12  Eta Iaincoaren beldurrean Iesus Christean vici nahi diraden guciec-ere persecutione suffrituren dié.
II T BasHauti 3:13  Baina guiçon gaichtoac eta abusariac auançaturen ditut gaizquiagora seducitzen dutelaric eta seducituac diradelaric.
II T BasHauti 3:14  Bada hi egon adi ikassi dituán eta eman içan çaizquián gaucetan, daquialaric norenganic ikassi vkan dituán:
II T BasHauti 3:15  Eta nola haourra-danic letra sainduac eçagutu vkan dituán, ceinéc çuhur ahal baiheçaquete saluamendutacotz Iesus Christ baithan den fedeaz.
II T BasHauti 3:16  Scriptura gucia duc diuinoqui inspiratua, eta probetchable doctrinatzeco, redarguitzeco, corregitzeco eta instruitzeco iustitiatan:
II T BasHauti 3:17  Compli dadinçát Iaincoaren guiçona, obra on orotara complituqui instruituric.
Chapter 4
II T BasHauti 4:1  Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:
II T BasHauti 4:2  Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:
II T BasHauti 4:3  Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:
II T BasHauti 4:4  Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.
II T BasHauti 4:5  Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.
II T BasHauti 4:6  Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc.
II T BasHauti 4:7  Combat ona combatitu diát, neure cursua acabatu diát, fedea beguiratu diát.
II T BasHauti 4:8  Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.
II T BasHauti 4:10  Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát.
II T BasHauti 4:11  Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz.
II T BasHauti 4:13  Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.
II T BasHauti 4:14  Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.
II T BasHauti 4:15  Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.
II T BasHauti 4:16  Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela.
II T BasHauti 4:17  Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.
II T BasHauti 4:18  Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.
II T BasHauti 4:19  Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá.
II T BasHauti 4:20  Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria.
II T BasHauti 4:21  Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc.
II T BasHauti 4:22  Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.