Toggle notes
Chapter 1
Jame | BasHauti | 1:1 | IACQVES Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren cerbitzariac, hamabi leinu barreyatuey, salutatione. | |
Jame | BasHauti | 1:2 | Ene anayeác, bozcario perfectotan educaçue tentatione diuersetara eror çaiteztenean: | |
Jame | BasHauti | 1:4 | Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric. | |
Jame | BasHauti | 1:5 | Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó. | |
Jame | BasHauti | 1:6 | Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da. | |
Jame | BasHauti | 1:10 | Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da. | |
Jame | BasHauti | 1:11 | Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da. | |
Jame | BasHauti | 1:12 | Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá. | |
Jame | BasHauti | 1:13 | Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen. | |
Jame | BasHauti | 1:14 | Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean. | |
Jame | BasHauti | 1:15 | Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du. | |
Jame | BasHauti | 1:17 | Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic. | |
Jame | BasHauti | 1:18 | Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát. | |
Jame | BasHauti | 1:19 | Halacotz, ene anaye maiteác, biz guiçon gucia ençutera lehiati, berantcor minçatzera, eta berantcor asserretzera. | |
Jame | BasHauti | 1:21 | Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi eçaçue, çuetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque çuen arimác. | |
Jame | BasHauti | 1:22 | Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela. | |
Jame | BasHauti | 1:23 | Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da. | |
Jame | BasHauti | 1:24 | Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen. | |
Jame | BasHauti | 1:25 | Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean. | |
Jame | BasHauti | 1:26 | Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da. | |
Chapter 2
Jame | BasHauti | 2:1 | Ene anayeác, eztuçuela Iesus Christ gure Iaun gloriazcoaren fedea, personén acceptionerequin. | |
Jame | BasHauti | 2:2 | Ecen baldin sar badadi çuen congregationera guiçon-bat vrrhezco erhaztun-bat duela, preciosqui veztituric: eta sar dadin halaber edocein paubre charqui veztituric, | |
Jame | BasHauti | 2:3 | Eta ikartze duçuen preciosqui veztitua denagana, eta erran dieçoçuen hari, Hi iar adi hemen honestqui: eta paubreari derroçuen, Hi ago çutic han, edo iar adi hemen ene scabella azpian: | |
Jame | BasHauti | 2:4 | Eztuçue differentia eguin vkan ceuroc baithan, eta eguin içan baitzarete pensamendu gaichtoezco iuge? | |
Jame | BasHauti | 2:5 | Ençuçue, ene anaye maiteác, eztitu Iaincoac elegitu mundu hunetaco paubreac fedez abrats içateco, eta hura maite duteney promettatu drauen resumaco heredero? | |
Jame | BasHauti | 2:6 | Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten? | |
Jame | BasHauti | 2:8 | Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue: | |
Jame | BasHauti | 2:9 | Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala. | |
Jame | BasHauti | 2:10 | Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da. | |
Jame | BasHauti | 2:11 | Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz. | |
Jame | BasHauti | 2:12 | Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc. | |
Jame | BasHauti | 2:13 | Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra. | |
Jame | BasHauti | 2:14 | Ene anayeác, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obrác eztituén? ala fede harc hura salua ahal deçaque? | |
Jame | BasHauti | 2:16 | Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite? | |
Jame | BasHauti | 2:18 | Baina are erranén du edoceinec, Hic fedea duc, eta nic obrác citiat, eracuts ieçadac eure fedea eure obrác gabe, eta nic eracutsiren drauat hiri neure obretaric neure fedea. | |
Jame | BasHauti | 2:19 | Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten dié, eta ikara diabiltzac. | |
Jame | BasHauti | 2:21 | Gure aita Abraham ezta obretaric iustificatu içan, Isaac bere semea aldare gainean offrendatu çuenean? | |
Jame | BasHauti | 2:22 | Badacussac nola fedeac obratzen çuen haren obretan, eta obretaric fedea acabatu içan dela? | |
Jame | BasHauti | 2:23 | Eta complitu içan dela Scripturá dioela, Sinhetsi vkan du Abrahamec Iaincoa, eta imputatu içan çayó iustitiatara, eta Iaincoaren adisquide deithu içan da. | |
Jame | BasHauti | 2:24 | Badacussaçue bada ecen obretaric iustificatzen dela guiçona, eta ez fedetic solament? | |
Jame | BasHauti | 2:25 | Halaber Rahab paillarda-ere ala ezta obretaric iustificatu içan, recebitu cituenean mandatariac, eta berce bidez idoqui cituenean? | |
Chapter 3
Jame | BasHauti | 3:1 | Ene anayeác, etzaretela magistru anhitz: daquigularic ecen condemnatione handiagoa recebituren dugula. | |
Jame | BasHauti | 3:2 | Ecen anhitz gauçatan huts eguiten dugu guciéc Baldin cembeitec hitzean huts eguiten ezpadu, hura guiçon perfectoa da, eta bridatan eduqui ahal deçaque gorputz gucia-ere. | |
Jame | BasHauti | 3:3 | Huná, çamariey bridác ahoetara emaiten drauztegu obedi gaitzatençát, eta hayén gorputz gucia hara huna drabilagu: | |
Jame | BasHauti | 3:4 | Huná, barcác-ere, hain handi diradelaric, eta haice borthitzéz erabilten diradelaric, hara huna erabilten dirade gobernail chipito batez, norat-ere gobernaçalearen placerac nahi baituque. | |
Jame | BasHauti | 3:5 | Hala mihia-ere membro tipitobat da, eta gauça handiz vantatzen da: huná, su chipito batec cein egurtze handia irachequiten duen. | |
Jame | BasHauti | 3:6 | Mihia-ere subat da, eta iniquitatezco mundubat: hala diot mihia eçarria dela gure membroén artean, ceinec maculatzen baitu gorputz gucia, eta irachequiten gure naturaren cursua, eta irachequia da gehennáz. | |
Jame | BasHauti | 3:7 | Ecen bestién, eta chorién, eta suguén, eta itsassoco arrainén natura gucia hetzen da, eta heci içan da natura humanoaz: | |
Jame | BasHauti | 3:8 | Baina mihia eceinere guiçonec ecin hez deçaque: ceba ecin daiten gaitzbat da poçoin mortalez bethea. | |
Jame | BasHauti | 3:9 | Harçaz benedicatzen dugu gure Iainco eta Aita: eta harçaz maradicatzen ditugu Iaincoaren irudira eguinico guiçonac. | |
Jame | BasHauti | 3:10 | Aho ber-batetaric ilkiten da benedictione eta maledictione: Ezta behar, ene anayeác, hauc hunela eguin ditecen. | |
Jame | BasHauti | 3:12 | Ala ficotze batec oliuaric ekar ahal deçaque, edo aihenac ficoric? hala ecin ekar deçaque ithurribatec-ere vr gaci eta gueça. | |
Jame | BasHauti | 3:13 | Nor da çuhur eta iaquinsu çuen artean? eracuts bitza conuersatione onez bere obrác, çuhurtziazco emetassunequin. | |
Jame | BasHauti | 3:14 | Eta baldin inuidia saminic baduçue, eta tharritamenduric çuen bihotzetan, etzaiteztela gloria, eta gueçurric ezterraçuela eguiaren contra. | |
Jame | BasHauti | 3:15 | Ecen çuhurtzia haur ezta garaitic iausten dena, baina da lurrecoa, sensuala eta deabruezcoa. | |
Jame | BasHauti | 3:16 | Ecen non baita inuidiaric eta tharritamenduric, han nahastecamendu eta obra gaichto gucia. | |
Jame | BasHauti | 3:17 | Baina garaitico çuhurtziá, lehenic da pur, guero baquezco, moderatu, maneioso, misericordiaz eta fructu onez bethea, distinctioneric gabea, hypocrisia gabea. | |
Chapter 4
Jame | BasHauti | 4:1 | Nondic guerlác eta guduac çuen artean? eza hemendic, diot, çuen voluptate çuen membroetan guerla eguiten dutenetaric? | |
Jame | BasHauti | 4:2 | Desiratzen duçue eta eztuçue vkaiten, inuidioso çarete eta bekaitz, eta ecin ardiets deçaqueçue: combatitzen çarete eta guerla eguiten duçue, baina eztuçue desiratzen duçuena, ceren ezpaitzarete escatzen. | |
Jame | BasHauti | 4:3 | Escatzen çarete eta eztuçue recebitzen: ceren gaizqui escatzon baitzarete, çuen voluptatetan despenda deçaçuençát. | |
Jame | BasHauti | 4:4 | Adulteroác eta adulterác, eztaquiçue ecen munduaren adisquidetassuna, Iaincoaren etsaytassun dela? nor-ere bada nahi içanen baita munduarequin adisquide, Iaincoaren etsay iartenda. | |
Jame | BasHauti | 4:5 | Ala vste duçue ecen Scripturác alferretan erraiten duela, Inuidiatara aurthiten du çuetan habitatzen den spirituac? | |
Jame | BasHauti | 4:6 | Aitzitic du gratia handiagoa emaiten, halacotz dio, Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia emaiten. | |
Jame | BasHauti | 4:7 | Çareten bada suiet Iaincoaren, resisti ieçoçue deabruari, eta ihes eguinen du çuetaric. | |
Jame | BasHauti | 4:8 | Hurbil çaquitzate Iaincoari, eta hurbilduren çaiçue: garbitzaçue escuac, o bekatoreác, eta purificaitzaçue bihotzac, o gogo doblatacoác. | |
Jame | BasHauti | 4:9 | Affligi çaitezte eta eguiçue lamentatione eta nigar: çuen irria nigarretara conuerti bedi, eta çuen alegrançá tristitiatara. | |
Jame | BasHauti | 4:11 | Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge. | |
Jame | BasHauti | 4:12 | Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana? | |
Jame | BasHauti | 4:13 | Eya orain erraiten duçuenác, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu: | |
Jame | BasHauti | 4:14 | Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da. | |
Jame | BasHauti | 4:15 | Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura. | |
Jame | BasHauti | 4:16 | Baina orain gloriatzen çarete çuen vanterietan: horlaco gloriatze gucia gaichto da. | |
Chapter 5
Jame | BasHauti | 5:1 | Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic. | |
Jame | BasHauti | 5:3 | Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco. | |
Jame | BasHauti | 5:4 | Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade. | |
Jame | BasHauti | 5:5 | Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala. | |
Jame | BasHauti | 5:7 | Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno. | |
Jame | BasHauti | 5:8 | Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da. | |
Jame | BasHauti | 5:9 | Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago. | |
Jame | BasHauti | 5:10 | Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean. | |
Jame | BasHauti | 5:11 | Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera. | |
Jame | BasHauti | 5:12 | Bada gauça ororen aitzinetic, ene anayeác, iura ezteçaçuela ez ceruäz, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz çuen baya, Bay: eta çuen eza, Ez: condemnationetara eror etzaiteztençát. | |
Jame | BasHauti | 5:13 | Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça. | |
Jame | BasHauti | 5:14 | Eri da cembeit çuen artean? erekar bitza Eliçaco ancianoac, eta othoitz beguité harengatic, vnctatzen dutela hura olioz Iaunaren icenean. | |
Jame | BasHauti | 5:15 | Eta fedezco orationeac saluaturen du eria, eta eraiquiren du hura Iaunac: eta baldin bekaturic eguin badu barkaturen çaizquió. | |
Jame | BasHauti | 5:16 | Confessa ietzoçue batac berceari çuen faltác, eta othoitz eguiçue batac berceagatic, senda çaiteztençát: ecen anhitz balio du iustoaren efficaciorequin den orationeac. | |
Jame | BasHauti | 5:17 | Elias cen gu bay passionén suiectionetaco guiçona, eta othoiztez othoitz eguin ceçan, ezlaguian vriric, eta etzeçan eguin vriric lurraren gainean hirur vrthez eta sey hilebethez. | |
Jame | BasHauti | 5:18 | Eta berriz othoitz eguin ceçan, eta ceruäc vri eman ceçan, eta lurrac bere fructua ekar ceçan. | |
Jame | BasHauti | 5:19 | Anayeác, baldin çuetaric cembeit eguiatic errebela badadi, eta hura conuerti badeça cembeitec, | |