Toggle notes
Chapter 1
I Ti | BasHauti | 1:1 | PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac, | |
I Ti | BasHauti | 1:2 | Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic. | |
I Ti | BasHauti | 1:3 | Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats. | |
I Ti | BasHauti | 1:4 | Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena. | |
I Ti | BasHauti | 1:5 | Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic. | |
I Ti | BasHauti | 1:7 | Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác. | |
I Ti | BasHauti | 1:9 | Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic: | |
I Ti | BasHauti | 1:10 | Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada. | |
I Ti | BasHauti | 1:11 | Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura. | |
I Ti | BasHauti | 1:12 | Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric: | |
I Ti | BasHauti | 1:13 | Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric. | |
I Ti | BasHauti | 1:14 | Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean. | |
I Ti | BasHauti | 1:15 | Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni. | |
I Ti | BasHauti | 1:16 | Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén. | |
I Ti | BasHauti | 1:17 | Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen. | |
I Ti | BasHauti | 1:18 | Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát: | |
I Ti | BasHauti | 1:19 | Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié. | |
Chapter 2
I Ti | BasHauti | 2:1 | Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic: | |
I Ti | BasHauti | 2:2 | Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin. | |
I Ti | BasHauti | 2:4 | Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen. | |
I Ti | BasHauti | 2:5 | Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic: | |
I Ti | BasHauti | 2:6 | Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán: | |
I Ti | BasHauti | 2:7 | Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin. | |
I Ti | BasHauti | 2:8 | Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic. | |
I Ti | BasHauti | 2:9 | Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz: | |
I Ti | BasHauti | 2:10 | Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez. | |
I Ti | BasHauti | 2:12 | Ecen emazteari iracastea, eztiarocat permetitzen, ezeta guiçonaren gainean authoritatez vsatzea, baina den silentiotan. | |
I Ti | BasHauti | 2:14 | Eta Adam eztuc seducitu içan, baina emaztea reducitu içanic, transgressionearen causa içan duc. | |
Chapter 3
I Ti | BasHauti | 3:1 | Hitz segura duc haur, Baldin nehorc, Ipizpicu içatera desiratzen badu, obra excellentbat desiratzen dic: | |
I Ti | BasHauti | 3:2 | Baina behar dic Ipizpicuac içan irreprehensible, emazte bakoitz baten senhar, vigilant, sobre, modest, estrangerén ostatuz gogotic recebiçale, iracasteco carazco: | |
I Ti | BasHauti | 3:3 | Ez mahatsarnoari emana, ez vkaldicari, ez irabaizte deshonestaren guthicioso, baina benigno, ez reuoltari, ez auaritioso: | |
I Ti | BasHauti | 3:4 | Bere familia honestqui gobernatzen duelaric, bere haourrac suiectionetan eduquiten dituelaric honestate gucirequin: | |
I Ti | BasHauti | 3:5 | (Ecen baldin edoceinec bere etchearen gobernatzen ezpadaqui, nolatan Iaincoaren Eliçari gogoa emanen drauca?) | |
I Ti | BasHauti | 3:7 | Behar dic are harc duen testimoniage ona campocoetaric-ere: reprotchutara eta deabruen laçora eror eztadinçát. | |
I Ti | BasHauti | 3:8 | Diacréc halaber behar die içan honest, ez bi hitzetaco, ez mahatsarno anhitzari emanac, ez irabaizte deshonestaren guthicioso: | |
I Ti | BasHauti | 3:10 | Eta hec-ere phoroga ditecen lehen, guero cerbitza deçaten, baldin reprotchu gabetaco badirade. | |
I Ti | BasHauti | 3:11 | Halaber hayén emazteac diraden honest, ez gaitzerraile, baina sobre, leyal gauça gucietan. | |
I Ti | BasHauti | 3:12 | Diacreac diraden emazte bederaren senhar, gobernatzen dituztelaric honestqui bere haourrac eta bere etcheac. | |
I Ti | BasHauti | 3:13 | Ecen vngui cerbitzatu duqueitenéc grado ona acquisitzen dié beretzat, eta libertate handia Iesus Christ baithango fedean. | |
I Ti | BasHauti | 3:14 | Gauça hauc scribatzen drauzquiat, sperança dudalaric ecen sarri hiregana ethorriren naicela: | |
I Ti | BasHauti | 3:15 | Eta baldin berancen badut, daquiançát nola behar den Iaincoaren etchean conuersatu, cein baita Iainco viciaren Eliçá, eguiaren habea eta sustenguä. | |
Chapter 4
I Ti | BasHauti | 4:1 | Bada Spirituac claroqui erraiten dic ecen azqueneco demboretan reuoltaturen diradela batzu fedetic spiritu abusariey behatzen çaiztela, eta deabruén doctriney, | |
I Ti | BasHauti | 4:2 | Hypocrisiaz gueçurrac iracasten dituztenén doctriney, ceinén conscientiá cauterizatua baita, | |
I Ti | BasHauti | 4:3 | Defendatzen dutelaric ezconcea eta viandetaric iatea, cein Iaincoac creatu baitrauzte vsatzeco remerciamendurequin fideley, eta eguiá eçagutu vkan duteney. | |
I Ti | BasHauti | 4:4 | Ecen Iaincoaren creatura gucia duc on, eta deus ez iraizteco, baldin remerciamendurequin recebitzen bada. | |
I Ti | BasHauti | 4:6 | Gauça hauc baldin proposa badietzéc anayey Iesus Christen ministre on aiçate, haci içanic fedearen, eta diligentqui iarreiqui atzayón doctrina onaren hitzetan. | |
I Ti | BasHauti | 4:7 | Baina iraizquic fable profanoac eta atsoenac irudiac: eta exerci eçac eure buruä pietatean. | |
I Ti | BasHauti | 4:8 | Ecen exercitatione corporala probetchu gutitaco duc: baina pietatea gauça gucietara probetchutaco duc, presenteco vicitzearen eta ethortecoaren promessa duelaric. | |
I Ti | BasHauti | 4:10 | Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén. | |
I Ti | BasHauti | 4:12 | Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean. | |
I Ti | BasHauti | 4:14 | Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin. | |
I Ti | BasHauti | 4:15 | Gauça hauc praticaitzac, eta aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean. | |
Chapter 5
I Ti | BasHauti | 5:1 | Guiçon ancianoa ezteçala dorpequi reprehendi, baina ezhorta eçac aita beçala: gazteac, anayeac beçala: | |
I Ti | BasHauti | 5:4 | Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean. | |
I Ti | BasHauti | 5:5 | Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun. | |
I Ti | BasHauti | 5:6 | Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc. 7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát. | |
I Ti | BasHauti | 5:8 | Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago. | |
I Ti | BasHauti | 5:9 | Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana: | |
I Ti | BasHauti | 5:10 | Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez. | |
I Ti | BasHauti | 5:11 | Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc: | |
I Ti | BasHauti | 5:13 | Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric. | |
I Ti | BasHauti | 5:14 | Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco. | |
I Ti | BasHauti | 5:16 | Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát. | |
I Ti | BasHauti | 5:17 | Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac. | |
I Ti | BasHauti | 5:18 | Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da. | |
I Ti | BasHauti | 5:19 | Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen. | |
I Ti | BasHauti | 5:20 | Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát. | |
I Ti | BasHauti | 5:21 | Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz. | |
I Ti | BasHauti | 5:22 | Escuac eztietzoala nehori bertan eçar, eta ezteçála communica berceren bekatuetan, eure buruä pur beguireçac. | |
I Ti | BasHauti | 5:23 | Hemendic harát ezteçála vric edan, baina mahatsarno gutibatez vsat eçac, eure estomacagatic, eta eure eritassun vssuacgatic. | |
I Ti | BasHauti | 5:24 | Guiçon batzuén bekatuac aitzinean agueri dituc, eta aitzinean dihoaçac condemnationetan: eta batzuey ondoan-ere iarreiquiten ciaiztec. | |
Chapter 6
I Ti | BasHauti | 6:1 | Vztarriren azpian diraden cerbitzari guciéc, bere nabussiac ohore ororen digne estima bitzate: Iaincoaren icena eta doctriná blasphema eztitecençát. | |
I Ti | BasHauti | 6:2 | Eta nabussi fidelac dituztenéc, eztitzatela menosprecia ceren anaye diraden: baina aitzitic cerbitza bitzate, ceren fidelac eta onhetsiac diraden, ontassunean participant diradelaric. Gauça hauc iracats itzac eta exhorta. | |
I Ti | BasHauti | 6:3 | Baldin nehorc berce doctrinaric iracasten badu, eta consentitzen ezpadu Iesus Christ gure Iaunaren hitz sanoetan, eta pietatearen arauèzco doctrinán, | |
I Ti | BasHauti | 6:4 | Hura hantua duc, deus eztaquialaric, baina erhotzen delaric questionén eta hitzezco contentionén ondoan, hetaric sortzen dituc inuidiá, gudua, iniuriác, suspicione gaichtoac, | |
I Ti | BasHauti | 6:5 | Guiçon adimenduz corrumpituén eta eguiatic priuatu diradenén disputatione vanoac, estimatzen dutelaric pietatea irabazte dela: retiradi halacoetaric. | |
I Ti | BasHauti | 6:8 | Baina vitançá dugularic eta cerçaz estal ahal gaitecen, heçaz content içanen gaituc. | |
I Ti | BasHauti | 6:9 | Ecen abrastu nahi diradenac, erorten dituc tentationetara eta laçora, eta anhitz desir erhotara eta caltetacotara, ceinéc hundatzen baitituzte guiçonac destructionetara eta perditionetara. | |
I Ti | BasHauti | 6:10 | Ecen gaitz gucién erroa auaritiá duc, cein desiratzen dutelaric batzu erauci içan baitirade fedetic, eta bere buruäc anhitz doloretan nahaspilatu vkan baitituzté. | |
I Ti | BasHauti | 6:11 | Baina hic, Iaincoaren guiçoná, gauça hæy ihes eguiéc, eta iarreiqui aquié iustitiari, pietateari, fedeari, charitateari, patientiari, emetassunari. | |
I Ti | BasHauti | 6:12 | Fedearen combat ona combati eçac, lot aquio vicitze eternalari, ceinetera deithu-ere baitaiz, eta confessione ona anhitz testimonioren aitzinean eguin vkan duc. | |
I Ti | BasHauti | 6:13 | Denuntiatzen drauat gauça guciac viuificatzen dituen Iaincoaren, eta Iesus Christen aitzinean, ceinec testificatu vkan baitu Pontio Pilateren azpian confessione ona: | |
I Ti | BasHauti | 6:14 | Manamendu haur beguira deçán macula eta reprotchu gabe, Iesus Christ gure Iaunaren aduenimendurano: | |
I Ti | BasHauti | 6:15 | Cein eracutsiren baitu bere demborán Prince benedicatuac eta bakoitzac, reguén Regueac eta iaunén Iaunac: | |
I Ti | BasHauti | 6:16 | Ceinec berac baitu immortalitate, nehor hurbil ecin daiten arguian habitatzen delaric, cein ezpaitu guiçonec batec-ere ikussi, ez ecin ikus baiteçaque: ceini ohore eta indar seculacotz. Amen. | |
I Ti | BasHauti | 6:17 | Mundu hunetan abrats diradeney denuntia iecéc, eztiraden arrogant, eta ezteçaten bere sperançá eçar fermutate gabeco abrastassunetan, baina Iainco vician, ceinec emaiten baitrauzquigu abundosqui gauça guciac, vsatzeco: | |
I Ti | BasHauti | 6:18 | Vngui eguin deçaten, obra onez abrats diraden, emaile on eta compuntquide onetaco diraden. | |
I Ti | BasHauti | 6:19 | Thesaurizatzen dutelaric beretaco fundament on-bat ethorquiçunera, ardiets deçatençat vicitze eternala. | |
I Ti | BasHauti | 6:20 | O Timotheo, deposita beguireçac, ihes eguiten drauealaric oihu vanoéy eta profanoey, eta falsuqui hala deitzen den scientiaco contradictioney: | |