Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
EPHESIANS
Up
1 2 3 4 5 6
Toggle notes
Chapter 1
Ephe BasHauti 1:1  Paul Iaincoaren vorondatez Iesus Christen Apostoluac Iesus Christ Iaunean Ephesen diraden sainduey eta fideley:
Ephe BasHauti 1:2  Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.
Ephe BasHauti 1:3  Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, ceinec benedicatu baiquaitu benediçoin spiritual gucian, ceruètan Christ baithan:
Ephe BasHauti 1:4  Nola elegitu vkan baiquaitu hartan mundua funda cedin baino lehen, saindu guinençat eta irreprehensible haren aitzinean charitatez:
Ephe BasHauti 1:5  Ceinec predestinatu vkan baiquaitu bere baithan adopta guençançát Iesus Christez, bere vorondatearen placer onaren araura,
Ephe BasHauti 1:6  Bere gratiazco gloriaren laudoriotan, ceinez bere gogaraco eguin baiquaitu bere maitean.
Ephe BasHauti 1:7  Ceinetan baitugu redemptionea haren odolaz, cein baita bekatuén barkamendua haren gratiazco abrastassunaren araura:
Ephe BasHauti 1:8  Ceinetaric gaindi eraguin baitu abundosqui gure gainera sapientia eta intelligentia gucitan:
Ephe BasHauti 1:9  Guri eçagut eraciric bere vorondatearen mysterioa, bere placer onaren araura, cein lehendanic ordenatu baitzuen bere baithan:
Ephe BasHauti 1:10  Demborén complimenduaren dispensationean gucién elkargana biltzera Christean, hambat ceruètan diradenén nola lurrean, hura bera baithan:
Ephe BasHauti 1:11  Ceinetan eguin-ere baicara haren heretage, predestinatu içanic, haren ordenançaren araura, ceinec gauça guciac eguiten baititu bere vorondateco conseilluaren araura.
Ephe BasHauti 1:12  Haren gloriaren laudoriotaco garençát, lehenetaric Christ baithan sperança vkan dugunoc.
Ephe BasHauti 1:13  Ceinetan çuec-ere sperança vkan baituçue eguiazco hitza ençun vkanic, cein baita, çuen saluamendutaco Euangelioa: ceinetan sinhetsi-ere vkanic, ciguilatu içan baitzarete promessaren Spiritu sainduaz:
Ephe BasHauti 1:14  Cein baita gure heretagearen errésa, haren possessione conquestatuaren redemptionerano haren gloriaren laudoriotan.
Ephe BasHauti 1:15  Halacotz ni-ere ençunic Iesus Iaunean duçuen fedea, eta saindu gucietaraco charitatea,
Ephe BasHauti 1:16  Eznaiz guelditzen çuengatic gratién rendatzetic, mentione çueçaz eguiten dudala neure othoitzetan.
Ephe BasHauti 1:17  Iesus Christ gure Iaunaren Iaincoac, Aita gloriazcoac diçuençát sapientiataco eta reuelationetaco Spiritua, haren eçagutzearen vkaiteco:
Ephe BasHauti 1:18  Çuen adimenduco beguiac illuminaturic: daquiçuençát ceric den haren vocationearen sperançá, eta ceric den haren heretageco gloriaren abrastassuna sainduetan:
Ephe BasHauti 1:19  Eta ceric den haren botherearen handitassun excellenta sinhesten dugunotara, haren bothere borthitzaren operationez,
Ephe BasHauti 1:20  Cein eracutsi vkan baitu Christ baithan, hura hiletaric resuscitaturic eta iar eraciric bere escuinean ceruètan,
Ephe BasHauti 1:21  Principaltassun, eta puissança, eta verthute, eta dominatione ororen garayan, eta ez solament secula hunetan baina ethortecoan-ere aippatzen den icen ororen garayan.
Ephe BasHauti 1:22  Eta gauça guciac haren oinén azpico suiet eguin vkan ditu, eta bera eçarri vkan du gauça ororen garayan Eliçaren buru içateco:
Ephe BasHauti 1:23  Cein baita haren gorputz, eta gauça guciac gucietan complitzen dituenaren complimendu.
Chapter 2
Ephe BasHauti 2:1  Eta çuec viuificatu çaituzte hilac cinetelaric faltetan eta bekatuetan:
Ephe BasHauti 2:2  Ceinétan noizpait ebili içan baitzarete mundu hunen cursuaren araura, airearen bothereco princearen araura, cein baita desobedientiazco haourretan orain obratzen duen spiritua:
Ephe BasHauti 2:3  Ceinén artean guc guciec-ere noizpait conuersatu vkan baitugu gure haraguiaren guthicietan eguiten guentuela, haraguiaren eta gure pensamenduén desirac: eta naturaz hiraren haour guinén berceac-ere beçala.
Ephe BasHauti 2:4  Baina Iainco misericordiaz abratsac bere charitate handi gu onhetsi gaituenagatic,
Ephe BasHauti 2:5  Eta bekatuz hilac guinelaric, elkarrequin, Christez viuificatu vkan gaitu, ceinen gratiaz saluatu içan baitzarete:
Ephe BasHauti 2:6  Eta resuscitatu vkan gaitu elkarrequin eta iar eraci ceruètan Iesus Christean.
Ephe BasHauti 2:7  Eracuts leçançát ethorteco diraden seculetan bere gratiaren abrastassun abundanta bere gureganaco benignitateaz Iesus Christean.
Ephe BasHauti 2:8  Ecen gratiaz saluatu içan çarete fedearen moienez: eta hori ez çuetaric: Iaincoaren dohaina da:
Ephe BasHauti 2:10  Ecen haren obrá gara Iesus Christean creatuac obra onetara, cein preparatu baititu Iaincoac hetan ebil guentecençát.
Ephe BasHauti 2:11  Halacotz, orhoit çaitezte nola çuec noizpait Gentilac haraguian, Preputio deitzen baitzineten, haraguian Circoncisione deitzen denaz eta escuz eguiten denaz,
Ephe BasHauti 2:12  Baitzineten dembora hartan Christ gabe, Israeleco republicarequin deus communic etzindutelaric, eta promessaren alliancetaric estranger, sperançaric etzindutelaric, eta Iainco gabe munduan cinetelaric:
Ephe BasHauti 2:13  Baina orain Iesus Christean, çuec noizpait baitzineten vrrun, hurbildu içan çarete Christen odolaz.
Ephe BasHauti 2:14  Ecen hura da gure baquea, biac bat eguin dituena, eta bién arteco paretaren cerraillua hautsi duena:
Ephe BasHauti 2:15  Bere haraguiaz abolituric etsaigoá, cein baita, manamenduetaco leguea, ordenancetan consistitzen dena, biéz bere baithan guiçon berribat eguin leçançát, baquea eguiten luela.
Ephe BasHauti 2:16  Eta biac gorputz batetan reconcilia lietzonçat, Iaincoari crutzeaz, hartan etsaigoá deseguinic.
Ephe BasHauti 2:17  Eta ethorriric euangelizatu vkan drauçue baquea, çuey vrrungoey, eta hæy hurbilecoey. 18 Ecen harçaz dugu biéc Spiritu batetan sartze Aitagana.
Ephe BasHauti 2:19  Etzarete beraz guehiagoric estrangér eta campoco, baina sainduén burgesquide, eta Iaincoaren domestico:
Ephe BasHauti 2:20  Apostoluén eta Prophetén fundament gainean edificatuac, ceinen har cantoin principala baita Iesus Christ bera:
Ephe BasHauti 2:21  Ceinetan edificio gucia elkarri eratchequiric, handitzen baita, temple saindu içateco Iaunean:
Ephe BasHauti 2:22  Ceinetan çuec-ere elkarrequin edificatzen baitzarete Iaincoaren tabernacle çaretençát, Spirituaz.
Chapter 3
Ephe BasHauti 3:1  Causa hunegatic ni Paul Iesus Christen presonér naiz çuengatic, baitzarete Gentil.
Ephe BasHauti 3:2  Baldin behinçat ençun vkan baduçue çuec baithara eman içan çaitadan Iaincoaren gratiaren dispensationea.
Ephe BasHauti 3:3  Nola Iaincoac reuelationez eçagut eraci drautan mysterioa (lehen hitz gutitan scribatu drauçuedan beçala:
Ephe BasHauti 3:4  Haren iracurtzetic eçagut ahal deçaqueçue ceric den ene eçagutzea Christen mysterioan.)
Ephe BasHauti 3:5  Cein ezpaita eçagutu içan guiçonén seméz iragan generationetan, orain reuelatu içan çayen beçala haren Apostolu eta Propheta sainduey Spirituaz:
Ephe BasHauti 3:6  Ecen Gentilac diradela herederoquide eta gorputz batetaco bereco eta haren promessean participant Christean Euangelioaz.
Ephe BasHauti 3:7  Ceinen ministre eguin içan bainaiz Iaincoaren gratiaren dohainaren arauez, cein eman içan baitzait haren botherearen operationearen arauez.
Ephe BasHauti 3:8  Niri bada saindu gucietaco chipienari eman içan çait gratia haur, Gentilén artean Christen abrastassun comprehendi ecin daitenaren euangelizatzeco,
Ephe BasHauti 3:9  Eta guciey manifestatzeco ceric den mysterio bethidanic Iaincoa baithan estalia cenaren communionea, ceinec gauça guciac creatu baithitu Iesus Christez:
Ephe BasHauti 3:10  Orain maniferta daquiençat Eliçáz ceruètaco principaltassuney eta botherey Iaincoaren sapientia anhitz maneraz diuersa:
Ephe BasHauti 3:11  Iesus Christ gure Iaunean eguin vkan duen ordenança eternalaren araura:
Ephe BasHauti 3:12  Ceinez baitugu libertate eta sartze confidançarequin, hura baithan dugun fedeaz.
Ephe BasHauti 3:13  Halacotz, nago requerimenduz etzaitezten enoya ene çuengatico afflictioneacgatic, cein baita çuen gloriá.
Ephe BasHauti 3:14  Causa hunegatic gurtzen ditut neure belhaunac Iesus Christ gure Iaunaren Aitagana,
Ephe BasHauti 3:15  Ceinaganic ahaidetassun gucia ceruètan eta lurrean deitzen baita,
Ephe BasHauti 3:16  Eman dieçaçuençát, bere gloriaren abrastassunaren arauez, indarrez fortifica çaitezten haren Spirituaz barneco guiçonean:
Ephe BasHauti 3:18  Charitatean erro eguinic eta fundaturic, comprehendi ahal deçaçuen saindu guciequin ceric den çabaltassuna eta lucetassuna, barnatassuna eta goratassuna:
Ephe BasHauti 3:19  Eta eçagut deçaçuen Christen amorio eçagutze gucia iragaiten duena: compli çaiteztençát Iaincoaren complimendu gucian.
Ephe BasHauti 3:20  Bada gutan obratzen duen bothereaz gauça gucién eguitera, escatzen garen edo pensatzen dugun baino abundantquiago botheretsu denari,
Ephe BasHauti 3:21  Dela gloria Eliçán Iesus Christez, generatione gucietan secula seculacotz. Amen.
Chapter 4
Ephe BasHauti 4:1  Othoitz eguiten drauçuet bada nic, bainaiz presoner gure Iaunean, ebil çaitezten deithu içan çareten vocationeari dagocan beçala,
Ephe BasHauti 4:2  Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:
Ephe BasHauti 4:3  Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.
Ephe BasHauti 4:4  Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara:
Ephe BasHauti 4:6  Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.
Ephe BasHauti 4:7  Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura.
Ephe BasHauti 4:8  Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.
Ephe BasHauti 4:9  Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?
Ephe BasHauti 4:10  Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.
Ephe BasHauti 4:11  Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,
Ephe BasHauti 4:12  Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.
Ephe BasHauti 4:13  Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:
Ephe BasHauti 4:14  Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.
Ephe BasHauti 4:15  Baina eguiari garreitzalaric charitaterequin, gucietan handi gaitecen hartan, cein baita buruä, Christ:
Ephe BasHauti 4:16  Ceinetaric gorputz guciac vngui iunctaturic, eta forniduraren iunctura guciéz elkarrequin iossiric, membroetaric batbederaren neurrico indarraren araura hartzen baitu gorputzeco hacitze, bere buruären edificationetan charitatez.
Ephe BasHauti 4:17  Haur bada erraiten dut, eta Iaunaz requeritzen çaituztet, guehiagoric etzaitezten ebil berce Gentilac dabiltzan beçala berén adimenduco vanitatean,
Ephe BasHauti 4:18  Adimenduz ilhunduac diradelaric eta Iaincoaren vicitzetic appartatuac, hetan berén bihotzeco gogortassunetic den ignorantiaren causaz:
Ephe BasHauti 4:19  Eta sendimendu gabeturic, bere buruac abandonnatu vkan dituzté dissolutionetara, cithalqueria ororen eguitera, appetitu desordenaturequin.
Ephe BasHauti 4:21  Baldin behinçát hura ençun vkan baduçue, eta harçaz iracatsiac baçarete, eguiá Iesus baithan den beçala:
Ephe BasHauti 4:22  Ken deçaçuen leheneco conuersationeaz den becembatean guiçon çaharra, enganagarrizco guthicién araura corrumpitzen dena:
Ephe BasHauti 4:23  Eta arramberri çaitezten çuen adimenduco spirituan:
Ephe BasHauti 4:24  Eta iaunz deçaçuen guiçon berria, cein Iaincoaren araura creatu içan baita iustitiatan eta eguiazco saindutassunetan.
Ephe BasHauti 4:25  Halacotz, gueçurra kenduric, minça çaiteztez eguiaz batbedera cein çuen hurcoarequin: ecen elkarren membro gara.
Ephe BasHauti 4:26  Asserre çaiteztez, eta bekaturic eztaguiçuela: iguzquia eztadila etzin çuen asserretassunaren gainean:
Ephe BasHauti 4:28  Ebaisten çuenac ezteçala guehiagoric ebats: baina aitzitic trabailla bedi on daten gauçaric eguiten duela, beharra duenari emaiteco duençát.
Ephe BasHauti 4:29  Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.
Ephe BasHauti 4:30  Eta ezteçaçuela contrista Iaincoaren Spiritu saindua, ceinez ciguilatuac baitzarete redemptioneco egunecotzát.
Ephe BasHauti 4:31  Samindura eta colera, eta hira, eta oihu, eta gaitzerraite gucia çuetaric ken bedi, malitia gucirequin.
Ephe BasHauti 4:32  Baina çareten elkargana benigno, misericordioso eta elkarri barkaçale, Iaincoac Christez barkatu vkan drauçuen beçala.
Chapter 5
Ephe BasHauti 5:1  Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço:
Ephe BasHauti 5:2  Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan
Ephe BasHauti 5:3  Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:
Ephe BasHauti 5:4  Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.
Ephe BasHauti 5:5  Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán.
Ephe BasHauti 5:6  Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.
Ephe BasHauti 5:8  Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:
Ephe BasHauti 5:9  (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)
Ephe BasHauti 5:10  Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.
Ephe BasHauti 5:11  Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.
Ephe BasHauti 5:12  Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.
Ephe BasHauti 5:13  Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.
Ephe BasHauti 5:14  Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.
Ephe BasHauti 5:15  Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:
Ephe BasHauti 5:16  Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade.
Ephe BasHauti 5:17  Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.
Ephe BasHauti 5:18  Eta etzaiteztela hordi mahatsarnoz, ceinetan dissolutione baita: baina bethe çaitezte Spirituaz:
Ephe BasHauti 5:19  Minçatzen çaretela çuen artean psalmuz, laudorioz eta cantu spiritualez: cantatzen eta resonatzen draucaçuela Iaunari çuen bihotzean.
Ephe BasHauti 5:20  Gratiac-ere rendatzen drautzaçuela bethiere gauça guciéz, Iesus Christ gure Iaunaren icenean, gure Iainco eta Aitari:
Ephe BasHauti 5:21  Elkarren suiet çaretelaric Iaincoaren beldurrequin.
Ephe BasHauti 5:22  Emazteác, çuen senharrén çareten suiet, Iaunaren beçala:
Ephe BasHauti 5:23  Ecen senharra da emaztearen buru, Christ-ere Eliçaren buru den beçala, eta hura da gorputzaren saluadorea.
Ephe BasHauti 5:24  Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.
Ephe BasHauti 5:25  Senharrác, çuen emaztey on erizteçue, Christec-ere Eliçari on eritzi draucan beçala, eta bere buruä eman vkan baitu harengatic:
Ephe BasHauti 5:26  Hura sanctifica leçançát, purificaturic vrezco ikutzez hitzaz.
Ephe BasHauti 5:27  Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.
Ephe BasHauti 5:28  Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.
Ephe BasHauti 5:29  Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:
Ephe BasHauti 5:30  Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.
Ephe BasHauti 5:31  Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.
Ephe BasHauti 5:32  Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.
Ephe BasHauti 5:33  Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.
Chapter 6
Ephe BasHauti 6:1  Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.
Ephe BasHauti 6:2  Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)
Ephe BasHauti 6:3  Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.
Ephe BasHauti 6:4  Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.
Ephe BasHauti 6:5  Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala.
Ephe BasHauti 6:6  Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.
Ephe BasHauti 6:7  Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac:
Ephe BasHauti 6:8  Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.
Ephe BasHauti 6:9  Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.
Ephe BasHauti 6:10  Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.
Ephe BasHauti 6:11  Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.
Ephe BasHauti 6:12  Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.
Ephe BasHauti 6:13  Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.
Ephe BasHauti 6:14  Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:
Ephe BasHauti 6:15  Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.
Ephe BasHauti 6:16  Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.
Ephe BasHauti 6:17  Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.
Ephe BasHauti 6:18  Oratione mota oroz eta supplicationez othoitz eguiten duçuela dembora gucian spirituz, eta hartara iratzarri çaudetela perseuerança gucirequin eta supplicationerequin, saindu guciagatic,
Ephe BasHauti 6:19  Eta enegatic, minçatzea eman daquidançát neure ahoaren irequiteco libertaterequin, notifica deçadançát Euangelioaren mysterioa,
Ephe BasHauti 6:20  Ceinen causaz bainaiz embachadore cadenán, harçaz frangoqui minça nadinçát, minçatu behar dudan beçala.
Ephe BasHauti 6:21  Eta daquizquiçuençát çuec-ere ene eguitecoac, eta ni cer ari naicén, Tychique gure anaye maiteac eta gure Iaunean ministre fidelac, gauça guciac notificaturen drauzquiçue:
Ephe BasHauti 6:22  Cein harengatic beragatic igorri vkan baitut çuetara, iaquin ditzaçuençát gure eguitecoac, eta consola ditzançát çuen bihotzac.
Ephe BasHauti 6:23  Baquea dela anayeoquin, eta charitatea federequin Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.
Ephe BasHauti 6:24  Gratia dela Iesus Christ gure Iaunari puritatetan on daritzaten guciequin.