Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
MARK
Up
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
Toggle notes
Chapter 1
Mark BasHauti 1:1  IESVS CHRIST Iaincoaren Semearen Euangelio hatsea:
Mark BasHauti 1:2  Scribatua den beçala Prophetetan, Huná, nic igorten diat neure mandataria hire beguitharte aitzinean, ceinec appainduren baitu hire bidea hire aitzinean
Mark BasHauti 1:3  Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, plana itzaçue haren bidescác.
Mark BasHauti 1:4  Batheyatzen ari cen Ioannes desertuan, eta predicatzen çuen emendamendutaco baptismoa bekatuén barkamendutan.
Mark BasHauti 1:5  Eta ioaiten cen harengana Iudeaco herri gucia eta Ierusalemecoac: eta batheyatzen ciraden guciac harenganic Iordaneco fluuioan, bere bekatuac confessatzen cituztela.
Mark BasHauti 1:6  Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen.
Mark BasHauti 1:7  Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne.
Mark BasHauti 1:8  Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz.
Mark BasHauti 1:9  Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean.
Mark BasHauti 1:10  Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceruäc erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat beçala haren gainera iausten.
Mark BasHauti 1:11  Eta voz-bat eguin cedin ceruètaric, cioela, Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona.
Mark BasHauti 1:12  Eta bertan Spirituac irion ceçan hura desertura.
Mark BasHauti 1:13  Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen çuten.
Mark BasHauti 1:14  Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa:
Mark BasHauti 1:15  Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue Euangelioa.
Mark BasHauti 1:16  Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden)
Mark BasHauti 1:17  Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore.
Mark BasHauti 1:18  Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan.
Mark BasHauti 1:19  Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela.
Mark BasHauti 1:20  Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.
Mark BasHauti 1:21  Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen.
Mark BasHauti 1:22  Eta spantaturic ceuden haren doctrináz, ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala.
Mark BasHauti 1:23  Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,
Mark BasHauti 1:24  Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.
Mark BasHauti 1:25  Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.
Mark BasHauti 1:26  Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.
Mark BasHauti 1:27  Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?
Mark BasHauti 1:28  Eta io ceçan haren famác bertan Galilea inguruco comarca gucia.
Mark BasHauti 1:29  Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.
Mark BasHauti 1:30  Eta Simonen ama-guinharreba cetzan helgaitzarequin: eta bertan minçatu içan çaizcan harçaz.
Mark BasHauti 1:31  Orduan hurbilduric goiti ceçan hura escutic harturic, eta bertan vtzi ceçan helgaitzac: eta harc cerbitza citzan.
Mark BasHauti 1:32  Eta arratsean, iguzqui sartzean, ekarten cerautzaten gueizqui ceuden guciac eta demoniatuac.
Mark BasHauti 1:34  Eta senda citzan erharçun diuersez eri ciraden guciac: eta anhitz deabru campora egotz ceçan, eta etzituen deabruac minçatzera vtziten nola hura eçagutu vkan lutén.
Mark BasHauti 1:35  Guero goicean oraino ilhun handia cela iaiquiric ilki cedin, eta ioan cedin leku desertu batetara, eta han othoitz eguiten çuen.
Mark BasHauti 1:36  Eta iarreiqui içan çaizcan Simon eta harequin ciradenac.
Mark BasHauti 1:37  Eta eriden çutenean, erran cieçoten, Guciac hire bilha diabiltzac.
Mark BasHauti 1:38  Orduan dioste Goacen hurbilengo burguètara: han-ere predica deçadançat: ecen hartacotzat ilki içan naiz.
Mark BasHauti 1:39  Eta predicatzen çuen hayén synagoguetan, Galilea gucian: eta deabruac campora egoizten cituen.
Mark BasHauti 1:40  Eta ethor cedin harengana sorhayobat, othoitz eguiten ceraucala, eta hari belhauricaturic ciotsala, Baldin nahi baduc chahu ahal neçaquec.
Mark BasHauti 1:41  Orduan Iesusec compassione harturic eta escua hedaturic, hunqui ceçan hura, eta erran cieçón, Nahi diat, aicén chahu,
Mark BasHauti 1:42  Eta hori erran çuenean, bertan ioan cedin harenganic sorhayotassuna, eta chahu cedin.
Mark BasHauti 1:43  Eta hura mehatchaturic bertan igor ceçan camporát:
Mark BasHauti 1:44  Eta erran cieçón, Beguirauc nehori deus ezterroan: baina ohá, eta eracuts aquio Sacrificadoreari, eta presenta itzac eure garbitzeagatic Moysesec manatu dituen gauçác hæy testimoniagetan.
Mark BasHauti 1:45  Baina hura ilkiric has cedin anhitz gauçaren publicatzen, eta beharquiaren manifestatzen, hala non guehiagoric aguerriz Iesus ecin sar baitzaiten hirira, baina lekorean leku desertuetan cen, eta ethorten ciraden harengana alde gucietaric.
Chapter 2
Mark BasHauti 2:1  ETa berriz sar cedin Capernaumen cembeit egunen buruan, eta ençun içan da ecen etchean cela.
Mark BasHauti 2:2  Eta bertan anhitz bildu içan dirade hambat non bortha aldiriéc-ere ecin eduqui baitzitzaqueizten: eta declaratzen cerauen hitza.
Mark BasHauti 2:3  Orduan ethor citecen batzu herengana, ekarten çutela laurez eramaiten cen paralyticobat.
Mark BasHauti 2:4  Eta ceren ecin hurbil baitzaquidizquion gendetzearen causaz, aguer ceçaten Iesus cen etche gaina, eta hura çulhaturic, erauts ceçaten paralyticoa cetzan ohea.
Mark BasHauti 2:5  Orduan Iesusec hayén fedea ikussiric, erran cieçón paralyticoari, Semé, barkatu çaizquic eure bekatuac.
Mark BasHauti 2:6  Eta Scribetaric batzu ciraden han iarriac, eta iharduquiten çuten bere bihotzetan, hunela,
Mark BasHauti 2:7  Cergatic haur hunela blasphemio erraiten ari da? Norc bekatuac barka ahal ditzaque Iaincoac berac baicen?
Mark BasHauti 2:8  Eta bertan eçaguturic Iesusec bere spirituaz, ecen hala ciharducatela berac baithan, erran ciecen, Cergatic horrelaco gaucez diharducaçue çuen bihotzetan.
Mark BasHauti 2:9  Cein da erratchago, erraitea paralyticoari, Barkatu çaizquic bekatuac, ala erraitea, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta ebil adi?
Mark BasHauti 2:10  Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela bothere bekatuén barkatzeco lurrean (diotsa paralyticoari)
Mark BasHauti 2:11  Hiri diossat, Iaiqui adi, eta har eçac eure ohea, eta habil eure etcherát.
Mark BasHauti 2:12  Eta bertan iaiqui cedin, eta ohea harturic, ilki cedin gucién presentian: hala non guciac spantatuac baitzeuden, eta glorificatzen baitzuten Iaincoa, erraiten çutela, Egundano hunelaco gauçaric eztugu ikussi.
Mark BasHauti 2:13  Eta ilki cedin berriz itsas alderat: eta populu gucia ethorten cen harengana, eta iracasten cituen hec.
Mark BasHauti 2:14  Eta vrruti iragaiten cela, ikus ceçan, Leui Alpheoren semea peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri. Eta iaiquiric iarreiqui cequión.
Mark BasHauti 2:15  Eta guertha cedin, Iesus haren etchean mahainean iarriric cegoela, anhitz publicano eta gende vicitze gaichtotaco iar baitzedin Iesusequin eta haren discipuluequin, ecén anhitz ciraden eta iarreiqui içan çaizcan.
Mark BasHauti 2:16  Eta Scribéc eta Phariseuéc ikussiric publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten çuela, erran ciecén haren discipuluey, Cergatic publicanoequin eta vicitze gaichtotacoequin iaten du eta edaten?
Mark BasHauti 2:17  Eta haur ençunic Iesusec dioste, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina eri diradenéc: ecen ez naiz ethorri iustoén deitzera: baina bekatoren, emendamendutara.
Mark BasHauti 2:18  Eta Ioannesen eta Phariseuén discipuluéc barur eguiten çutén: eta hec ethorten dirade eta diotsate, Cergatic Ioannesen eta Phariseuen discipuluéc barur eguiten dute, eta hire discipuluéc ezpáitute baruric eguiten?
Mark BasHauti 2:19  Eta erraiten draue Iesusec: Ezteyetaco gendéc baruric ahal daidite ezcondua hequin deno ? ezcondua berequin duteno baruric ecin daidite.
Mark BasHauti 2:20  Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, eta orduan barur eguinen duté egun hetan.
Mark BasHauti 2:21  Eta nehorc oihal pedaçu latz-bat eztu iosten abillamendu çar batetan, ezpere haren compligarri berri harc edequiten drauca çarrari, eta gaizcoatzenago da ethendurá.
Mark BasHauti 2:22  Halaber nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan: ezpere mahatsarno berriac lehertzen ditu çahaguiac eta mahatsarnoa issurten da, eta çahaguiac galtzen dirade baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarri behar da.
Mark BasHauti 2:23  Eta guertha cedin hura iragaiten baitzen Sabbath egun-batez ereincetan gaindi, eta has citecen haren discipuluac bidean cioacela buruca idoquiten.
Mark BasHauti 2:24  Eta Phariseuéc erran cieçoten, Horrá, cergatic eguiten duté Sabbathoan eguin sori eztena?
Mark BasHauti 2:25  Eta harc erran ciecén, Eztuçue egundano iracurri vkan, cer eguin çuen Dauid-ec necessitate çuenean, eta gossetu cenean bera eta harequin ciradenac?
Mark BasHauti 2:26  Nola sarthu içan cen Iaunaren etchean Abiathar Sacrificadore principalaren demborán: eta propositioneco oguiac ian vkan cituen, Sacrificadorén baicen iateco sori etziradenac, eta nola harequin ciradeney-ere eman cerauen?
Mark BasHauti 2:27  Guero erran ciecén: Sabbathoa guiçonagatic eguin içan da, ez guiçona Sabbathoagatic.
Chapter 3
Mark BasHauti 3:1  Guero sar cedin berriz synágogán, eta cen han guiçombat escua eyhartua çuenic.
Mark BasHauti 3:2  Eta gogoatzen çutén eya Sabbathoan sendaturen çuenez accusa leçatençat.
Mark BasHauti 3:3  Eta diotsa guiçon escu eyhartua çuenari, Iaiqui adi artera.
Mark BasHauti 3:4  Guero dioste, Sabbathoan vngui eguitea da sori, ala gaizqui eguitea? persona baten emparatzea, ala hiltzea: baina hec ichilic ceuden.
Mark BasHauti 3:5  Eta hetarát inguru behaturic asserrerequin, eta hayén bihotzeco obstinationeaz contristaturic, diotsa guiçonari, Heda eçac eure escua: Eta heda çeçan, eta haren escua, bercea beçain senda cedin.
Mark BasHauti 3:6  Orduan ilkiric Phariseuéc, bertan Herodianoequin conseillu eduqui ceçaten haren contra, hura hil lecatençat.
Mark BasHauti 3:7  Baina Iesus bere discipuluequin retira cedin itsas alderát: eta iarrequi cequión gendetze handia Galileatic eta Iudeatic.
Mark BasHauti 3:8  Eta Ierusalemetic, eta Idumeatic, eta Iordanaz berce aldetic: eta Tyreco eta Sydoneco inguruètan habitatzen ciradenetaric gendetze handi, ençunic cein gauça handiac eguiten cituen, ethor citecen harengana.
Mark BasHauti 3:9  Eta erran ciecén bere discipuluey vncichobat bethi prest eduqui lequión, gendetzearen causaz, hers ezleçatençát.
Mark BasHauti 3:10  Ecen anhitz sendatu vkan çuen, hala non afflictionetan ciraden guciac oldartzen baitziraden harengana hunqui lecatençat.
Mark BasHauti 3:11  Eta spiritu satsuéc hura ikusten çutenean, haren aitzinera bere buruäc egoizten cituztén, eta oihu eguiten çuten, cioitela, Hi aiz Iaincoaren Sem 12 Bain
Mark BasHauti 3:12  Baina harc haguitz mehatchatzen cituen, manifesta ez leçatençat.
Mark BasHauti 3:13  Guero igan cedin mendi batetara, eta dei citzan beregana nahi cituenac: eta ethor citecen harengana.
Mark BasHauti 3:14  Eta ordena citzan hamabi harequin içateco, eta predicatzera igorteco:
Mark BasHauti 3:15  Eta lutén bothere eritassunén sendatzeco, eta deabruén campora egoizteco.
Mark BasHauti 3:16  Lehenic Symon, (ceini icen eman baitzieçon Pierris:)
Mark BasHauti 3:17  Eta Iacques Zebedeoren semea, eta Ioannes Iacquesen anayea, (eta hæy icen eman ciecén Boanerges, erran nahi baita, igorciri semeac)
Mark BasHauti 3:18  Eta Andriu eta Philippe, eta Bartholomeo, eta Mattheu, eta Thomas, eta Iacques Alpheoren semea, eta Thaddeo, eta Simon Cananeoa,
Mark BasHauti 3:19  Eta Iudas Iscariot, ceinec bera traditu-ere baitzuen.
Mark BasHauti 3:20  Eta ethor citecen etchera: eta berriz gendetze handibat bil cedin, hala non oguiaren iateco artea-ere ecin har baitziroiten.
Mark BasHauti 3:21  Eta haur ençun çutenean haren ahaideac ilki citecen hatzaman leçatençat: ecen erraiten çuten, çoratu cela.
Mark BasHauti 3:22  Eta Ierusalemetic iautsi içan ciraden Scribéc erraiten çutén, ecen Beelzebub çuela, eta deabruén princearen partez deabruac campora egoizten cituela.
Mark BasHauti 3:23  Eta hec beregana deithuric, erran ciecén comparationez, Nolatan Satanec Satan campora egotz ahal deçaque.
Mark BasHauti 3:24  Ecen baldin resumabat bere contra partitua bada, ecin dauque resuma hura.
Mark BasHauti 3:25  Eta baldin etchebat bere contra partitua bada, ecin dauque etche hura.
Mark BasHauti 3:26  Hala baldin Satan-ere altcha badadi eta partitua bada bere contra, ecin dauque, baina fin du.
Mark BasHauti 3:27  Ecin nehorc borthitz baten ostillamenduac, haren etchera sarthuric, pilla ahal ditzaque, baldin lehen borthitza esteca ezpadeça: eta orduan haren etchea pillaturen du.
Mark BasHauti 3:28  Eguiaz erraiten drauçuet, ecen bekatu guciac guiçonén seméy barkaturen çaiztela, eta blasphematu dituqueizten blasphemio guciac:
Mark BasHauti 3:29  Baina norc-ere blasphematuren baitu Spiritu sainduaren contra eztu barkamenduric vkanen seculan, baina içanen da condemnatione eternalaren hoguendun.
Mark BasHauti 3:31  Ethorten dirade bada haren anayeac eta haren ama: eta lekorean ceudela igor citzaten batzu harengana, haren deitzera.
Mark BasHauti 3:32  Eta iarriric cegoen haren inguruän gendetzea, eta hec erran cieçoten, Huná, hire amac eta hire anayéc lekorean galdeguiten aute.
Mark BasHauti 3:33  Orduan ihardets ciecén, cioela, Nor da ene ama, edo ene anayeac?
Mark BasHauti 3:34  Eta inguru behatu çuenean haren inguruän iarriric ceuden discipuluetara, dio, Huná ene ama, eta ene anayeac.
Mark BasHauti 3:35  Ecen norc-ere eguine baitu Iaincoare vorondatea, hura da ene anaye eta ene arreba, eta ama
Chapter 4
Mark BasHauti 4:1  Guero berriz has cedin iracasten itsas bazterrean: eta bil cedin harengana gendetze handi, hala non bera vncira sarthuric, iarriric baitzegoen itsassoan: eta populu gucia itsas costan leihorrean cen.
Mark BasHauti 4:2  Eta iracasten cerauen comparationez anhitz gauça, eta erraiten cerauen bere doctrinán,
Mark BasHauti 4:3  Ençun eçaçue, Huná, ereillebat ilki cedin ereitara.
Mark BasHauti 4:4  Eta guertha cedin ereitean, partebat eror baitzedin bide bazterrera, eta ethor citecen ceruco choriac, eta irets ceçaten hura.
Mark BasHauti 4:5  Eta berce partebat eror cedin leku harriçuetara, non ezpaitzuen lur anhitzic: eta bertan ilki cedin, ceren ezpaitzuen lur barnetassunic.
Mark BasHauti 4:6  Baina iguzquia goratu cenean, erre cedin: eta ceren erroric ezpaitzuen, eyhar cedin.
Mark BasHauti 4:7  Eta berce partebat eror cedin elhorri artera, eta elhorriac handi citecen, eta itho ceçaten hura, eta etzeçan fructuric eman.
Mark BasHauti 4:8  Eta bercea eror cedin lur-onera, eta eman ceçan fructu goratzen eta handitzen cenic, eta ekar ceçan bihi batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.
Mark BasHauti 4:9  Orduan erran ciecén, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.
Mark BasHauti 4:10  Eta bera cela, interroga ceçaten haren inguruän hamabiequin ciradenéc, comparationeaz.
Mark BasHauti 4:11  Eta erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco secretuaren eçagutzea: baina lekorean diradeney comparationez gauça guciac tractatzen çaizte:
Mark BasHauti 4:12  Dacussatela ikus deçatençat, eta eztaquizquión ohart: eta dançutela ençun deçaten, eta adi ezteçaten: conuerti eztitecen eta bekatuac barka eztaquizquién.
Mark BasHauti 4:13  Eta erran ciecen, Eztaquiçue comparatione haur? Eta nolatan comparatione guciac eçagutiren dituçue?
Mark BasHauti 4:15  Bada hauc dirade bide bazterrera hacia recebitzen dutenac, ceinétan ereiten baita hitza: baina ençun dutenean, bertan ethorten da Satan, eta kencen du hayen bihotzetan erein cen hitza.
Mark BasHauti 4:16  Eta hauc dirade halaber leku harriçuetara hacia recebitzen dutenac: eta ençun dutenean hitza, bertan bozcariorequin recebitzen dute hura.
Mark BasHauti 4:17  Eta eztute erroric berac baithan, baina iraute gutitaco dirade: guero heltzen denean tribulationeric edo persecutioneric hitzagatic, bertan scandalizatzen dirade.
Mark BasHauti 4:18  Eta hauc dirade elhorri artera hacia recebitzen dutenac, hauc dirade, diot, hacia ençuten dutenac:
Mark BasHauti 4:19  Baina mundu hunetaco ansiéc, eta abrastassunezco enganioac, eta berce gaucetaco guthiciéc barneraric ithotzen dute hitza, eta fructu gabetzen da.
Mark BasHauti 4:20  Eta hauc dirade lur onera hacia recebitu dutenac, ceinéc hitza ençuten baitute, eta recebitzen, eta fructu ekarten, batac hoguey eta hamar, eta berceac hiruroguey, eta berceac ehun.
Mark BasHauti 4:21  Erran ciecén halaber, Ala candela ekarten da gaitzurupean, edo ohapean eçar dadinçat? eza candelerean eçar dadinçat?
Mark BasHauti 4:22  Ecen ezta deus secreturic aguerturen eztenic, edo estal ahal daitenic: baina campora ethorri behar da.
Mark BasHauti 4:23  Baldin nehorc ençuteco beharriric badu, ençun beça.
Mark BasHauti 4:24  Guehiago erran ciecén, Gogoauçue cer ençuten duçuen: cer neurriz neurturen baituçue, neurturen çaiçue, eta emendaturen çaiçue, çuey ençuten duçuenoy.
Mark BasHauti 4:25  Ecen duenari, emanen çayó: eta deusic eztuenari, duena-ere edequiren çayó.
Mark BasHauti 4:26  Guehiago erraiten çuen, Iaincoaren resumá da, guiçón hacia lurrera egotziric gau eta egun lo etzaten eta iaiquiten liçaten baten ançora.
Mark BasHauti 4:27  Eta hacia ilkiten eta hatzen licén, harc ezlaquiala nola,
Mark BasHauti 4:28  Ecen bere buruz lurrac fructu ekarten du, behin belhar, guero buru, guero ogui bihi bethea buruän.
Mark BasHauti 4:29  Eta aguertu denean fructua, bertan guiçonac du eçarten iguiteyá: ceren prest baita vztá.
Mark BasHauti 4:30  Guero cioen, Cer irudi duela erranen dugu Iaincoaren resumác? edo cer comparationez comparaturen dugu hura?
Mark BasHauti 4:31  Hura da mustarda haci bihibat beçala, cein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden haci gucietaco chipiena:
Mark BasHauti 4:32  Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berce belhar gucietaco handiena eguiten da: eta adar handiac eguiten ditu hala non ceruco choriec ohatzeac eguin ahal baititzaqueizte haren itzalean.
Mark BasHauti 4:33  Eta anhitz hunelaco comparationez tractatzen cerauen hitza, ençun ahal ciroitenaren araura.
Mark BasHauti 4:34  Eta comparatione gabe etzayen minçatzen: baina appartean bere discipuluey declaratzen cerauzten gauça guciac.
Mark BasHauti 4:35  Eta erran ciecén egun hartan, arrastu cenean, Iragan gáitecen vraren berce aldera.
Mark BasHauti 4:36  Eta populua vtziric har ceçaten hura vncian cen beçala: baina berce vncitchoac-ere baciraden harequin.
Mark BasHauti 4:37  Orduan altcha cedin haice buhumba handibat, eta bagác sartzen ciraden vncira, hala non ia bethatzen baitzén.
Mark BasHauti 4:38  Eta hura vnciaren guibeleco aldean cetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Magistruá, eztuc ansiaric ceren galduac goacen?
Mark BasHauti 4:39  Eta iratzarri cenean mehatcha ceçan haicea, eta erran cieçón itsassoari, Ichil adi, eta gueldi adi. Orduan cessa cedin haicea, eta tranquilitate handi eguin cedin.
Mark BasHauti 4:40  Eta erran ciecén Cergatic çarete horrela icior? nola eztuçue federic?
Mark BasHauti 4:41  Eta ici citecen icidura handiz: eta erraiten çuten elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta itsassoac, ere obeditzen baitute?
Chapter 5
Mark BasHauti 5:1  Eta ethor citecen itsassoaren berce aldera, Gadarenoén comarcara.
Mark BasHauti 5:2  Eta ilki cenean vncitic, bertan aitzinera ethor cequión thumbetaric spiritu satsua çuen guiçombat:
Mark BasHauti 5:3  Ceinec bere egoitea baitzuen thumbetan, eta cadenaz-ere nehorc ecin esteca ciroen.
Mark BasHauti 5:4  Ceren anhitzetan cepoz eta cadenaz estecatu içan cenean hauts baitzitzan cadenác, eta çathica cepoac: eta nehorc ecin ceba ceçaqueen.
Mark BasHauti 5:5  Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thumbetan cen oihuz cegoela, eta bere buruäri harriz ceraunsala.
Mark BasHauti 5:6  Eta ikussi çuenean Iesus vrrundanic, laster eguin ceçan eta gur cequión:
Mark BasHauti 5:7  Eta oihuz voz goraz erran ceçan, Cer da hire eta ene artean, Iesus Iainco subiranoaren Semea? adiuratzen aut Iaincoaren partez ezneçan tormenta.
Mark BasHauti 5:8  (Ecen erraiten ceraucan, Ilki adi spiritu satsuá, guiçon horrenganic)
Mark BasHauti 5:9  Orduan interroga ceçan hura, Nola da hire icena? Eta ihardets ceçan, cioela, Legio diat icen: ecen anhitz gaituc.
Mark BasHauti 5:10  Eta othoitz handi eguiten çeraucan, ezlitzan igor comarca hartaric campora.
Mark BasHauti 5:11  Eta cen han mendi aldean vrdalde handibat alha cenic.
Mark BasHauti 5:12  Eta othoitz eguin cieçoten deabru hec guciéc, cioitela, Igor gaitzac vrdetara, hetara sar gaitecençat.
Mark BasHauti 5:13  Eta permetti ciecén bertan Iesusec. Eta ilkiric spiritu satsuac lar citecen vrdetara, eta oldar cedin vrdaldea gainetic behera itsassora (eta baciraden bi millaren inguruä) eta itho citecen itsassoan.
Mark BasHauti 5:14  Eta vrdeac bazcatzen cituztenéc ihes eguin ceçaten, eta ekar citzaten berriac hirira eta campocoetara: Orduan ilki citecen ikustera cer eguin içan cen.
Mark BasHauti 5:15  Eta ethorten dirade Iesusgana, eta ikusten dute demoniatu içan cena iarriric eta veztituric eta cençaturic, legionea vkan çuena diot: eta ici citecen.
Mark BasHauti 5:16  Eta haur ikussi çutenéc erran ciecén hæy, nola demoniatuari heldu içan çayon, eta vrdéz.
Mark BasHauti 5:17  Orduan hec has cequizquión othoitz eguiten parti ledin hayén comarquetaric.
Mark BasHauti 5:18  Eta hura sarthu cenean vncira, othoiztez çayon demoniatu içan cena harequin licén.
Mark BasHauti 5:20  Ioan cedin bada, eta has cedin predicatzen Decapolisen cein gauça handiac eguin cerautzan Iesusec: eta guciéc miresten çuten.
Mark BasHauti 5:21  Eta iragan cenean Iesus vncian berriz berce aldera, populu handi bil cedin harengana, eta cen itsas bazterrean.
Mark BasHauti 5:22  Eta huná, ethor cedin synagogaco principal Iairus deitzen cembat, eta ikussi çuenean hura, egotz ceçan bere burua haren oinetara.
Mark BasHauti 5:23  Eta othoitz handi eguiten ceraucan, cioela, Ene alabatchoa hurrenean duc: othoitz eguiten drauat, ethor adin, eta eçar ditzán escuac haren gainean, senda dadinçát eta vici den.
Mark BasHauti 5:24  Eta ioan cedin Iesus harequin, eta populu handi çarreyón, eta hertsen çuten.
Mark BasHauti 5:25  Eta emaztebat cen odol iariatzea hamabi vrthe hetan çuenic:
Mark BasHauti 5:26  Eta anhitz suffritu vkan çuen anhitz medicutaric, eta berea gucia despendatu çuen, eta etzén deus probetchatu, baina gaizcoatuago içan cen.
Mark BasHauti 5:27  Hura Iesusez minçatzen ençunic, ethor cedin gendetzean guibeletic, eta hunqui ceçan haren arropá.
Mark BasHauti 5:28  Ecen erraiten çuen, Baldin haren abillamenduac hunqui baditzat ber, sendaturen naiz
Mark BasHauti 5:29  Eta bertan agor cedin haren odol ithurria: eta sendi ceçan bere gorputzean sendatu cela plaga hartaric.
Mark BasHauti 5:30  Eta bertan Iesusec bere baithan eçaguturic harenganic ilki içan cen verthutea, itzuliric gendetzean, erran ceçan, Norc hunqui ditu ene abillamenduac?
Mark BasHauti 5:31  Eta erran cieçoten bere discipuluec, Badacussac gendetzeac hertsen auela, eta dioc, Norc hunqui nau?
Mark BasHauti 5:32  Eta inguru behatzen çuen, haur eguin çuena ikus leçançat.
Mark BasHauti 5:33  Eta emaztea beldurric eta ikararic, nola baitzaquian hura baithan eguin içan cena, ethor cedin, eta egotz ceçan bere buruä haren aitzinera, eta erran cieçón eguia gucia.
Mark BasHauti 5:34  Eta harc erran cieçón, Alabá, eure fedeac saluatu au, habil baquerequin, eta aicén sendo eure plagatic.
Mark BasHauti 5:35  Oraino hura minço cela ethor citecen batzu synagogaco principalarenetic, cioitela, Hire alabá hil duc, cergatic fatigatzen duc Magistrua?
Mark BasHauti 5:36  Eta Iesusec erraiten cen hitz haur ençun çuen beçain sarri, diotsa synagogaco principalari, Eztuála beldurric, sinhetsac solament.
Mark BasHauti 5:37  Eta etzeçan permetti nehor iarreiqui lequión Pierris, eta Iacques, eta Ioannes Iacquesen anayea baicen.
Mark BasHauti 5:38  Guero ethor cedin synagogaco principalaren etchera, eta ikus citzan tumultoa, eta nigarrez ceudenac, eta dolu handi ekarten çutenac.
Mark BasHauti 5:39  Eta sarthuric dioste, Cergatic tormentatzen çarete, eta nigarrez çaudete? nescatchá ezta hil, baina lo datza.
Mark BasHauti 5:40  Eta irriz ceuden harçaz: baina harc guciac idoquiric campora, har citzan nescatcharen aitá eta amá, eta harequin ciradenac, eta sartzen da nescatchá cetzan lekura.
Mark BasHauti 5:41  Eta harturic nescatcharen escua, diotsa, Talitha-cumi: erran nahi baita, Nescatchá (hiri diosnat) iaiqui adi.
Mark BasHauti 5:42  Eta bertan iaiqui cedin nescatchá, eta baçabilan: ecen hamabi vrthetacoa cen: eta spantamendu handiz spanta citecen.
Mark BasHauti 5:43  Eta haguitz manatu vkan ditu, nehorc haur ezlaquian: eta erran ceçan iatera nescatchari eman lequión.
Chapter 6
Mark BasHauti 6:1  Guero parti cedin handic, eta ethor cedin bere herrira, eta baçarreitzan bere discipuluac.
Mark BasHauti 6:2  Eta ethorri cenean Sabbathoa, has cedin synagogán iracasten, eta ençuten çutenetaric anhitzec miresten çuten, cioitela, Nondic huni gauça hauc? eta ceric da huni eman içan çayon sapientia haur, eta are hunelaco verthuteac hunen escuz eguiten baitirade?
Mark BasHauti 6:3  Ezta haur charpanter? Mariaren seme, Iacquesen eta Iosesen eta Iudaren eta Simonen anaye? eztirade hunen arrebac-ere hemen gu baithan? Eta scandalizatzen ciraden hartan.
Mark BasHauti 6:4  Eta erraiten cerauen Iesusec, Ezta Prophetabat desohoratzen bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etchean baicen.
Mark BasHauti 6:5  Eta ecin eguin çuen han verthuteric batre, cembeit eri bakoitz, escuac hayén gainean eçarriric, senda baitzitzan baicen.
Mark BasHauti 6:6  Eta miraz cegoén hayéc incredulitateagatic, eta inguratzen cituen burguäc inguru, iracasten ari cela.
Mark BasHauti 6:7  Orduan dei citzan hamabiac, eta has cedin hayén igorten birá: eta eman ciecén bothere spiritu satsuén gainean.
Mark BasHauti 6:8  Eta mana citzan ezleçaten deus har bidecotzat, makila hutsa baicen: ez maletaric, ez oguiric, ez diruric guerricoan.
Mark BasHauti 6:9  Baina sandaleac iaunciac lituzten eta birá arropaz ezlitecen vezti.
Mark BasHauti 6:11  Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.
Mark BasHauti 6:12  Eta hec partituric predicatzen çuten batbedera emenda ledin.
Mark BasHauti 6:13  Eta deabru anhitz campora egoizten çutén: eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.
Mark BasHauti 6:14  Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hartan.
Mark BasHauti 6:15  Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco.
Mark BasHauti 6:16  Bada hori ençunic Herodesec dio, Haur da Ioannes nic buruä edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric.
Mark BasHauti 6:17  Ecen Herodes hunec gende igorriric har ceçan Ioannes, eta esteca ceçan presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen.
Mark BasHauti 6:18  Ecen erraiten ceraucan Ioannesec Herodesi, Eztuc sori euri anayeren emaztea duán.
Mark BasHauti 6:19  Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.
Mark BasHauti 6:20  Ecen Herodes beldur çayón Ioannesi, eçaguturic ecen hura cela guiçon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten ceraucan: eta hura ençunic anhitz gauça eguiten çuen, eta gogotic hura ençuten çuen.
Mark BasHauti 6:21  Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco principaley:
Mark BasHauti 6:22  Eta sarthuric Herodiasen alabá dançatu cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun, eta emanen draunat.
Mark BasHauti 6:23  Eta cin eguin cieçón: Escaturen aitzaitadan gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
Mark BasHauti 6:24  Eta harc ilkiric erran cieçón bere amari, Cer escaturen naiz? Eta harc erran ceçan, Ioannes Baptistaren buruären.
Mark BasHauti 6:25  Eta bertan sarthuric affectionatuqui Reguegana, esca cequión, cioela, Nahi diat orain bertan eman dieçadán platean Ioannes Baptistaren buruä.
Mark BasHauti 6:26  Eta Reguec haguitz tristeturic, cinagatic eta harequin mahainean iarriric ceudenacgatic, eztu iraitzi nahi vkan.
Mark BasHauti 6:27  Eta bertan Reguec, igorriric borreroa, mana ceçan ekar ledin haren buruä: harc bada ioanic edequi cieçón buruä presoindeguian.
Mark BasHauti 6:28  Eta ekar ceçan haren buruä platean, eta eman cieçón hura nescatchari, eta nescachác eman cieçón bere amari.
Mark BasHauti 6:29  Eta hori ençunic haren discipuluac ethor citecen, eta eraman ceçaten haren gorputza, eta eçar ceçaten thumbán.
Mark BasHauti 6:30  Eta bil citecen Apostoluac Iesusgana, eta conta cieçoten eguin eta iracatsi çuten gucia.
Mark BasHauti 6:31  Eta erran ciecén, Çatozte ceuróc appart leku desertu batetara, eta reposa çaitezte gutibat: ecen anhitz ciraden ethorten eta ioaiten ciradenac: eta iateco aicinaric-ere etzutén.
Mark BasHauti 6:32  Ioan citecen bada leku desertu batetara vncian appart:
Mark BasHauti 6:33  Baina ikus citzan populuac ioaiten, eta eçagut ceçaten hura anhitzec: eta oinez hiri gucietaric laster eguin ceçaten hara, eta aitzin cequizten hæy, eta bil citecen harengana.
Mark BasHauti 6:34  Orduan ilkiric ikus ceçan gendetze handia Iesusec, eta compassione har ceçan heçaz: ecen ardi artzain gabeac beçala ciraden: eta has cequién anhitz gauçaren iracasten.
Mark BasHauti 6:35  Eta nola ia berandua baitzén, ethorri içan çaizcan bere discipuluac, erraiten çutela, Desertu duc leku haur, eta ia berandua duc:
Mark BasHauti 6:36  Eyec congit, inguruco herrietarát eta burgüetarat ioanic, berén ogui eros deçatençát: ecen cer ian deçaten eztié.
Mark BasHauti 6:37  Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Eyeçue çuec iatera. Orduan diotsate, Ala ioanic erossiren dugu ber-ehun dineroren oguia, eta emanen drauegu iatera?
Mark BasHauti 6:38  Eta harc dioste, Cembat ogui dituçue? çoazte eta ikar eçaçue. Eta iaquin dutenean dioite, Borz, eta bi arrain.
Mark BasHauti 6:39  Orduan mana citzan, iar eraci litzaten guciac mahaintaraz belhar pherde gainean.
Mark BasHauti 6:40  Eta iar citecen arencaz, ehuná, eta berroguey eta hamarná.
Mark BasHauti 6:41  Eta borz oguiac eta bi arrainac hartu cituenean, beguiac cerurát altchaturic, gratiác renda citzan, eta hauts citzan oguiac: eta eman cietzén bere discipuluey, hæy aitzinera eçar lietzençat: eta bi arrainac parti cietzén guciey.
Mark BasHauti 6:43  Eta goiti ceçaten çathietaric hamabi sasquitara, eta arrainetaric cerbait.
Mark BasHauti 6:44  Eta ian çutenac ciraden borz milla guiçonen inguruä.
Mark BasHauti 6:45  Guero bertan bere discipuluac sar eraci citzan vncira, eta aitzinean ioan eraci itsassoaren berce aldera Bethsaida alderát, berac populuari congit lemon bizquitartean.
Mark BasHauti 6:46  Eta hec igorri cituenean, mendira ioan cedin othoitz eguitera.
Mark BasHauti 6:47  Eta arrastu cenean, vncia cen itsassoaren erdian, eta hura bera leihorrean.
Mark BasHauti 6:48  Eta ikus ceçan pena çutela, aurthiquiten: (ecen haice-contra çutén) eta gauären laurgarren veilla irian ethor cedin hetara, itsas gainez çabilala: eta nahi cituen hec iragan.
Mark BasHauti 6:49  Baina hec hura ikussiric itsas gainez çabilala, vste çuten fantosmabat cela: eta oihu eguin ceçaten,
Mark BasHauti 6:50  Ecen guciéc ikusten çuten hura, eta trubla citecen: baina bertan minça cequién, eta erran ciecén, Sporça çaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
Mark BasHauti 6:51  Orduan igan cedin hetara vncira: eta sossega cedin haicea: non are tinquetz spantago baitzitecen berac baithan, eta mirets ceçaten.
Mark BasHauti 6:52  Ecen etzutén aditu oguiéz eguin içan cena: ceren hayén bihotza gogortua baitzén.
Mark BasHauti 6:53  Eta berce aldera iragan ciradenean, ethor citecen Genesarethco lurrera, eta portu har ceçaten.
Mark BasHauti 6:54  Eta vncitic ilki ciradenean, bertan eçagut ceçaten hura.
Mark BasHauti 6:55  Eta laster eguin çutenean inguruco comarca hura gucia, has citecen ohetan erién ekarten, non cela hura ençuten baitzuten, hara.
Mark BasHauti 6:56  Eta nora-ere sar baitzedin burguètara, edo hirietara, edo parropioetara, placetan eçarten cituzten eriac, eta othoitz eguiten ceraucaten haren arropa ezpaina berere hunqui leçaten: eta hunquitzen çutén guciac sendatzen ciraden.
Chapter 7
Mark BasHauti 7:1  Orduan bil citecen harengana Phariseuac, eta Ierusalemetic ethorri içan ciraden Scriba batzu.
Mark BasHauti 7:2  Eta hec ikussi çutenean haren discipuluetaric batzuc escu communez (erran nahi baita, ikuci gabéz) iaten çutela oguia, arrangura citecen.
Mark BasHauti 7:3  Ecen Phariseuéc eta Iudu guciéc, maiz escuac ikuciric baicen, eztute iaten, aitzinecoen ordenançác eduquiten dituztela.
Mark BasHauti 7:4  Eta merkatutic itzultzen, diradenean, ikuciac ezpadirade, eztuté iaten. Anhitz berce gauçaric-ere bada beguiratzeco hartu dutenic, nola baitirade goporrén ikutzeac, eta cubenac, eta cobrezco vncienac, eta ohenac.
Mark BasHauti 7:5  Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?
Mark BasHauti 7:6  Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Segurqui vngui prophetizatu vkan du Esaiasec çueçaz hypocritoz, scribatua den beçala, Populu hunec ezpainez ohoratzen nau, baina hayén bihotza vrrun da eneganic.
Mark BasHauti 7:7  Baina alferretan cerbitzatzen naute, iracasten dituztela doctrinatzat guiçonén manamenduac.
Mark BasHauti 7:8  Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.
Mark BasHauti 7:9  Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten duçue Iaincoaren manamendua, çuen ordenançá beguira deçacuençát.
Mark BasHauti 7:11  Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura.
Mark BasHauti 7:12  Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric eguin dieçón bere aitari edo bere amari:
Mark BasHauti 7:13  Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.
Mark BasHauti 7:14  Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén, Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue.
Mark BasHauti 7:15  Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.
Mark BasHauti 7:17  Guero etchean sarthu cenean populutic retiraturic interroga ceçaten bere discipuluéc comparationeaz.
Mark BasHauti 7:18  Eta dioste, Horrela çuec-ere adimendu gabe çarete? Eztuçue aditzen, ecen campotic guiçona baithan sartzen diradenetaric deusec, ecin hura satsu deçaquela?
Mark BasHauti 7:19  Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.
Mark BasHauti 7:20  Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena.
Mark BasHauti 7:21  Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,
Mark BasHauti 7:22  Ohoinqueriác, auaritiác, gaichtaqueriác, enganioa, insolentia, bekaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotassuna:
Mark BasHauti 7:23  Gaichtaqueria hauc guciac barnetic ilkiten dirade, eta satsutzen dute guiçona.
Mark BasHauti 7:24  Eta handic iaiquiric ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarát: eta etche batetan sarthuric, etzuen nahi nehorc iaquin leçan: baina ecin estali içan da.
Mark BasHauti 7:25  Ecen harçaz ençunic emaztebatec, ceinen alabatchoac baitzuen spiritu satsua, ethorriric egotz ceçan bere buruä haren oinetara,
Mark BasHauti 7:26  (Eta emaztea cen Grec, nationez Syrophenissiana) eta othoitz eguiten ceraucan campora egotz leçan deabrua haren alabaganic.
Mark BasHauti 7:27  Eta Iesusec erran cieçón, Vtzan behin haourrac ressasia ditecen: ecen eztun gauça bidezcoa haourrén oguiaren hartzea, eta chakurrey egoiztea.
Mark BasHauti 7:28  Eta harc ihardets ceçan, eta erran cieçón, Hala duc Iauna: badaric-ere chakurréc iaten dié mahain azpian haourrén appurretaric.
Mark BasHauti 7:29  Orduan erran cieçón, Hitz horrengatic ohá, ilki dun deabrua hire alabaganic.
Mark BasHauti 7:30  Eta ioan içan cenean bere etchera, eriden ceçan deabrua ilki cela, eta alabá ohe gainean cetzala.
Mark BasHauti 7:31  Guero partituric Tyreco eta Sidongo quoarteretaric, ethor cedin Galileaco itsassora, Decapolisco comarquén arteaz.
Mark BasHauti 7:32  Orduan presentatzen draucate gor nequez minço cembat, eta othoitz eguiten escua gainean eçar lieçón.
Mark BasHauti 7:33  Eta hura gendetzetic appart harturic, eçar citzan bere erhiac haren beharrietan: eta thu eguinic, hunqui ceçan haren mihia.
Mark BasHauti 7:34  Guero cerurat beguiac altchaturic suspirio eguin ceçan, eta erran cieçón Ephphata, erran nahi baita, Irequi adi.
Mark BasHauti 7:35  Eta bertan irequi citecen haren beharriac, eta lacha cedin haren mihico etchequidurá, eta minço cen claroqui.
Mark BasHauti 7:36  Eta mana citzan nehori ezlerroten: baina cembat-ere harc defenda baitziecén, vnguiz guehiago publicatzen çutén.
Mark BasHauti 7:37  Eta guciz miraculu esten çutén, cioitela, Vngui gauça guciac eguin ditu: gorrey ençun eraciten draue, eta mutuac minça eraciten ditu.
Chapter 8
Mark BasHauti 8:1  Egun hetan, gucizco gendetze handia cen becala, eta ezpaitzuten cer ian leçaten, dei citzan beregana Iesusec bere discipuluac, eta erran ciecen,
Mark BasHauti 8:2  Compassione dut populuaz: ecen ia hirur egun du enequin daudela, eta eztuté cer ian deçaten.
Mark BasHauti 8:3  Eta baldin igor baditzat baruric cein bere etcherat, flacaturen dirade bidean: ecen horietaric batzu vrrundanic ethorri içan dirade.
Mark BasHauti 8:4  Eta ihardets cieçoten bere discipuluéc, Nondic hauc hemen nehorc ressasia ahal litzaque oguiz desertuan?
Mark BasHauti 8:5  Eta interroga citzan, Cembat ogui dituçue? Eta hec erran ceçaten, Çazpi.
Mark BasHauti 8:6  Orduan mana ceçan populua iar ledin lurrean: eta harturic çazpi oguiac, gratiác rendatu eta, hauts citzan, eta eman cietzen bere discipuluey, presenta litzatençat: eta presentatu cituzten populuaren aitzinean.
Mark BasHauti 8:7  Bacituzten halaber arrain guti batzu, eta gratiác rendaturic, erran ceçan hec-ere presenta litzaten.
Mark BasHauti 8:8  Ian ceçaten bada, eta ressasia citecen: eta altcha citzaten çathi soberatuetaric çazpi sasquitara.
Mark BasHauti 8:9  Eta ian çutenac ciraden laur millaren inguruä, guero eman ciecén congit.
Mark BasHauti 8:10  Eta bertan uncira sarthuric bere discipuluequin, ethor cedin Dalmanutha bazterretara.
Mark BasHauti 8:11  Eta ethor citecen Phariseuac, eta has citecen harequin iharduquiten, hari cembeit signoren cerutic galdez caizcala, hura tentatzen çutela.
Mark BasHauti 8:12  Orduan barnadanic bere spirituan suspirio eguinic, erran ceçan, Cergatic generatione haur signo galdez dago? eguiaz diotsuet generatione huni signoric etzayola emanen.
Mark BasHauti 8:13  Eta hec vtziric, vncian berriz sarthuric iragan cedin berce aldera.
Mark BasHauti 8:14  Eta ogui hartzera discipuluey ahanz cequién: eta oguibat baicen etzutén berequin vncian.
Mark BasHauti 8:15  Eta mana citzan, cioela, Gogoauçue eta beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, eta Herodesen altchagarritic.
Mark BasHauti 8:16  Eta baciharducaten elkarren contra, cioitela, Ceren oguiric eztugun da hori.
Mark BasHauti 8:17  Eta hori eçagutu çuenean Iesusec, erran ciecen, Cer diharducaçue, ceren oguiric eztuçuen? oraino eztuçue consideratzen ez aditzen? oraino gogortua duçue çuen bihotza.
Mark BasHauti 8:18  Beguiac dituçuelaric, eztacussaçue? eta beharriac dituçuelaric, eztançuçue? eta etzarete orhoit?
Mark BasHauti 8:20  Eta çazpiac laur milla guiçoney hautsi nerauztenean cembat sasqui çathiz betheric altchatu centuzten? Eta hec erran cieçoten, Çazpi.
Mark BasHauti 8:22  Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.
Mark BasHauti 8:23  Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez.
Mark BasHauti 8:24  Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala.
Mark BasHauti 8:25  Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.
Mark BasHauti 8:26  Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.
Mark BasHauti 8:27  Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite guiçonéc?
Mark BasHauti 8:28  Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista, eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat.
Mark BasHauti 8:29  Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
Mark BasHauti 8:30  Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz.
Mark BasHauti 8:31  Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
Mark BasHauti 8:32  Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen.
Mark BasHauti 8:33  Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic reprotcha ceçan Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac.
Mark BasHauti 8:34  Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
Mark BasHauti 8:35  Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.
Mark BasHauti 8:36  Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça?
Mark BasHauti 8:37  Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
Mark BasHauti 8:38  Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin.
Chapter 9
Mark BasHauti 9:1  Erraiten cerauen halaber, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen badiradela hemen present diradenotaric batzu, herioa dastaturen eztutenic, Iaincoaren resumá bothererequin ethorriric dacusqueiteno.
Mark BasHauti 9:2  Eta sey egunen buruän har citzan Pierris, eta Iacques eta Ioannes, eta eraman citzan mendi gora batetara appart hec berac, eta transfigura cedin hayén aitzinean.
Mark BasHauti 9:3  Eta haren abillamenduac argui citecen, eta haguitz churit elhurra beçala, halaca non bolaçalec lurraren gainean ecin hain churi eguin baileçaque.
Mark BasHauti 9:4  Guero aguer cequién Elies Moysesequin, eta minço ciraden Iesusequin.
Mark BasHauti 9:5  Orduan Pierrisec hitza harturic diotsa Iesusi, Magistruá, on duc gu hemen garén: eguin ditzagun bada hirur tabernacle, bat hire, eta bat Moysesen, eta bat Eliasen.
Mark BasHauti 9:6  Eta cer minço cen etzaquian: ecen icituac ciraden.
Mark BasHauti 9:7  Eta eguin cedin hodeybat hec estali cituenic: eta ethor cedin vozbat hodeyetic, cioela, Haur da ene Seme maitea: huni beha çaquizquiote.
Mark BasHauti 9:8  Eta bertan inguru behaturic, etzeçaten ikus nehor guehiagoric, Iesus bera baicen berequin
Mark BasHauti 9:9  Eta hec menditic iausten ciradela, mana citzan, nehori ezlietzoten erran ikussi cituzten gauçác, guiçonaren Semea hiletaric resuscitatu licenean baicen.
Mark BasHauti 9:10  Eta hec erran haur eduqui ceçaten berac baithan, elkarri galde eguiten ceraucatela, cer erran nahi çuen, hiletaric resuscitatze harc.
Mark BasHauti 9:11  Guero interroga ceçaten, ciotela, Cergatic dioite Scribéc ecen Elias lehen ethorri behar dela?
Mark BasHauti 9:12  Eta harc ihardesten çuela erran ciecen, Segur Eliasec lehen ethorriric bere staturaco ditu gauça guciac: eta scribatua den beçala guiçonaren Semeaz, behar da anhitz suffri deçan, eta ezdeusetan eduqui dadin.
Mark BasHauti 9:13  Baina erraiten drauçuet ecen Elias ethorri içan dela, eta hari eguin nahi ceraucaten gucia, eguin draucatela, harçaz scribatua den beçala.
Mark BasHauti 9:14  Eta discipuluetara ethorriric, ikus ceçan gendetze handibat hayén inguruän, eta Scribéc hequin ciharducatela.
Mark BasHauti 9:15  Eta bertan gendetze gucia, hura ikussiric, spanta cedin: eta harengana laster eguinez saluta ceçaten.
Mark BasHauti 9:16  Orduan interroga citzan Scriba hec, Cer diharducaçue çuen artean?
Mark BasHauti 9:17  Eta ihardesten çuela gendetzecoetaric batec, erran ceçan, Magistruá, ekarri diat neure semea hiregana, ceinec baitu spiritu mutubat.
Mark BasHauti 9:18  Eta non-ere har baiteça, çathicatzen dic: eta orduan haguna diarioc, eta garrascots bere hortzez eguiten dic, eta eyarthu dihoac: eta erran diraueat hire discipuluey egotz leçaten campora, eta ecin eguin dié.
Mark BasHauti 9:19  Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, O natione sinheste gabea, noizdrano finean çuequin içanen naiz? noizdrano finean supportaturen çaituztet? ekarçue hura enegana.
Mark BasHauti 9:20  Orduan ekar ceçaten harengana: eta ikussi çuenean, bertan spirituac çathica ceçan hura, eta lurrera eroriric iraulzcatzen cen haguna lariola.
Mark BasHauti 9:21  Orduan interroga ceçan Iesusec haren aita, Cembat dembora du haur heldu çayola? Eta harc diotsa, Haourra-danic.
Mark BasHauti 9:22  Eta anhitzetan sura egotzi dic eta vrera, deseguin leçançat: baina deus ahal badaguic, hel aquigu, guçaz compassione harturic.
Mark BasHauti 9:23  Eta Iesusec erran cieçón, Baldin hori sinhets ahal badeçac, gauça guciac dituc possible sinhesten duenaren.
Mark BasHauti 9:24  Eta bertan haour aitác oihuz cegoela nigarrequin erran ceçan, Sinhesten diat, Iauna, hel aquio ene incredulitateari.
Mark BasHauti 9:25  Eta ikussiric Iesusec ecen populua lasterca elkarganatzen cela, mehatcha ceçan spiritu satsua, ciotsala, Spiritu mutuá eta gorrá, nic aut manatzen, Ilki adi horrenganic, eta guehiagoric ez adila sar hori baithan.
Mark BasHauti 9:26  Eta spiritua oihu eguinic eta hura gaizqui çathicaturic, ilki cedin: eta haourra hila beçalaca cedin, hala non anhitzec erraiten baitzuten ecen hil cela.
Mark BasHauti 9:27  Baina Iesusec harén escua harturic, chuchent ceçan hura, eta iaiqui cedin.
Mark BasHauti 9:28  Eta etchean sarthu cenean, bere discipuluéc interroga ceçaten appart, Cergatic guc hura ecin campora egotzi dugu?
Mark BasHauti 9:29  Eta erran ciecén, Deabru mota hura bercela ecin ilki daite orationez eta barurez baicen.
Mark BasHauti 9:30  Eta handic ilkiric, elkarrequin çabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin leçan.
Mark BasHauti 9:31  Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten, Guiçonaren Semea liuraturen da guiçonén escuetara, eta hilen duté: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da.
Mark BasHauti 9:32  Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden haren interrogatzera.
Mark BasHauti 9:34  Eta hec ichil citecen: ecen elkarren contra iharduqui çutén bidean, cein cen berceac baino handiagoa.
Mark BasHauti 9:35  Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari.
Mark BasHauti 9:36  Eta haourtchobat harturic eçar ceçan hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciecén,
Mark BasHauti 9:37  Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena.
Mark BasHauti 9:38  Eta ihardets cieçón Ioannesec, cioela, Magistruá, ikussi diagu cembeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic, cein ezpeitarreicu guri: eta debetatu diagu hura, ceren ezpetarreicu guri.
Mark BasHauti 9:39  Eta Iesusec dio, Ezteçaçuela hura debeta: ecen ezta nehor ene icenean verthuteric eguiten duenic, eta bertan niçaz gaizqui minça ahal daitenic.
Mark BasHauti 9:42  Eta norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, hobe luque errota harribat haren leppoaren inguruän eçar ledin, eta itsassora egotz ledin.
Mark BasHauti 9:43  Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
Mark BasHauti 9:44  Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
Mark BasHauti 9:45  Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca eçac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
Mark BasHauti 9:46  Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
Mark BasHauti 9:47  Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resumán sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin:
Mark BasHauti 9:48  Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
Mark BasHauti 9:49  Ecen batbedera suz gacituren da: eta sacrificio gucia gatzez gacituren da.
Mark BasHauti 9:50  Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean.
Chapter 10
Mark BasHauti 10:1  Guero handic partituric, ethor cedinIudeaco aldirietara Iordanaren berce aldeaz: eta berriz gendetze bil cedin harengana: eta ohi beçala berriz iracasten cituen.
Mark BasHauti 10:2  Orduan ethorriric Phariseuéc interroga ceçaten tentatzen çutela, Sori da guiçonac bere emaztea vtzi deçan?
Mark BasHauti 10:3  Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Cer manatu drauçue Moysesec?
Mark BasHauti 10:4  Eta hec erran ceçaten, Moysesec permettitu dic separationeco letraren scribatzera, eta emaztearen vtzitera.
Mark BasHauti 10:5  Eta ihardiesten çuela Iesusec erran ciecén, Çuen bihotzeco gogortassunagatic scribatu drauçue manamendu hori.
Mark BasHauti 10:6  Baina creatione hatsetic, arra eta emea eguin cituen Iaincoac.
Mark BasHauti 10:7  Hunegatic, vtziren ditu guiçonac bere aita eta ama, eta iunctaturen çayó bere emazteari.
Mark BasHauti 10:8  Eta biac içanen dirade haraguibat. Beraz guehiagoric eztirade biga, baina haraguibat.
Mark BasHauti 10:9  Bada Iaincoac iunctatu duena guiçonac ezteçala separa.
Mark BasHauti 10:10  Eta etchean berriz discipuluéc gauçá harçaz beraz interroga ceçaten.
Mark BasHauti 10:11  Eta harc erran cieçen, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, eta bercebat emazte harturen, adulterio iauquiten du haren contra.
Mark BasHauti 10:12  Eta baldin emazteac vtzi badeça bere senharra, eta berce batequin ezcon badadi, adulterio iauquiten du.
Mark BasHauti 10:13  Orduan presenta cietzoten haourtcho batzu, hec hunqui litzançat: baina discipuluéc mehatchatzen cituzten, hec presentatzen cituztenac.
Mark BasHauti 10:14  Eta hori ikus ceçanean Iesusec, fascha cedin eta erran ciecén, vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen horlacoén da Iaincoaren resumá.
Mark BasHauti 10:15  Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtcho anço, ezta hartan sarthuren.
Mark BasHauti 10:16  Eta hec bessoetara harturic, escuac hayén gainean eçarriric, benedica citzan.
Mark BasHauti 10:17  Eta hura ilkiten cela bideari lequionçat, norbeitec harengana laster eguinic, eta haren aitzinean belhauricaturic, interroga ceçan, Magistru oná, cer eguinen dut vicitze eternala hereta deçadançat?
Mark BasHauti 10:18  Eta Iesusec erran cieçon, Cergatic deitzen nauc on? eztuc nehor onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.
Mark BasHauti 10:19  Manamenduac badaquizquic, Ezteçala adultera, Ezteçala hil, Ezteçala ebats, Ezteçala testimoniage falsuric erran, Damuric eztaguioala nehori, Ohoraitzac eure aita eta ama:
Mark BasHauti 10:20  Eta harc ihardesten çuela erran cieçon, Magistruá, horiac guciac beguiratu citiat neure gaztetassunetic.
Mark BasHauti 10:21  Eta Iesusec harenganat behaturic, onhets ceçan, eta erran cieçón, Gauça baten peitu aiz, habil, dituanac sal itzac, eta eman ietzéc paubrey: eta vkanen duc thesaurbat ceruän: eta athor, arreit niri, crutzea harturic.
Mark BasHauti 10:22  Eta hura faschaturic hitz hunez, ioan cedin tristeric: ecen on handiac cituen.
Mark BasHauti 10:23  Orduan inguru behaturic Iesusec dioste bere discipuluey, O cein nequez onhassundunac, Iaincoaren resumán sarthuren diraden!
Mark BasHauti 10:24  Eta discipuluac spanta citecen hitz hauçaz. Baina Iesusec berriz ihardesten çuela erran ciecén, Haourrác, cein gaitz den abrastassunetan fida diradenac, Iaincoaren resumán sar ditecen.
Mark BasHauti 10:25  Errachago da cablebat orratzaren çulhotic iragan dadin, ecen ez abratsa Iaincoaren resumán sar dadin.
Mark BasHauti 10:26  Baina hec are spantago citecen, bere artean cioitela, Eta nor salua ahal daite?
Mark BasHauti 10:27  Baina hetarat behaturic Iesusec dio, Guiçonac baithan impossible da, baina ez Iaincoa baithan: ecen gauça guciac possible dirade Iaincoa baithan.
Mark BasHauti 10:28  Orduan Pierris has cedin hari erraiten, Huná, guc vtzi citiagu gauça guciac, eta iarreiqui gaitzaizquic hiri.
Mark BasHauti 10:29  Eta ihardesten duela Iesusec dio. Eguiaz diotsuet, nehor ezta vtzi duenic etchea, edo anayeac, edo arrebác, edo aita, edo ama, edo emaztea, edo haourrac, edo landác, ene eta Euangelioaren amorecatic.
Mark BasHauti 10:30  Recebi ezteçan orain demborá hunetan ehunetan hambát, etche eta anaye, eta arreba, eta ama, eta haour, eta landa, persecutionequin, eta secula ethortecoan vicitze eternala.
Mark BasHauti 10:31  Baina anhitz lehen diradenac, içanen dirade azquen: eta azquenac lehen.
Mark BasHauti 10:32  Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta hayén aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta çarreitzola ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar çaizcan gaucén erraiten:
Mark BasHauti 10:33  Cioela, huná, igaiten gara Ierusalemera: eta guiçonaren Semea liuraturen da Sacrificadore principalén eta Scribén escuetara, eta hiltzera condemnaturen duté, eta Gentilén escuetaraco duté:
Mark BasHauti 10:34  Eta hec escarniaturen dute hura, eta açotaturen, eta thu eguinen draucate, eta hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
Mark BasHauti 10:35  Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ieçagun.
Mark BasHauti 10:36  Eta harc erran ciecén, Cer nahi duçue daguiçuedan?
Mark BasHauti 10:37  Eta hec erran cieçoten, Eman ieçaguc, bata hire escuinean, eta bercea hire ezquerrean iar gaitecen hire glorián.
Mark BasHauti 10:38  Eta Iesusec erran ciecén, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edaten dudan copá, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal çaitezquete?
Mark BasHauti 10:39  Eta hec erran cieçoten, Bay. Eta Iesusec erran ciecén, Nic edaten dudan copá edanen baduçue, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen baçarete:
Mark BasHauti 10:40  Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye preparatu içan çayeney.
Mark BasHauti 10:41  Eta hori ençunic hamarrac has citecen faschatzen Iacquesez eta Ioannesez.
Mark BasHauti 10:42  Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaquiçue ecen nationén gainean seignoriatzea laket çayenéc, hayén gainean seignoriatzen dutela, eta hayén artean handi diradenéc authoritatez vsatzen dutela hayen gainean.
Mark BasHauti 10:43  Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.
Mark BasHauti 10:44  Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.
Mark BasHauti 10:45  Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera.
Mark BasHauti 10:46  Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:
Mark BasHauti 10:47  Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
Mark BasHauti 10:48  Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
Mark BasHauti 10:49  Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui adi: deitzen au.
Mark BasHauti 10:50  Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana.
Mark BasHauti 10:51  Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea recebi deçadan.
Mark BasHauti 10:52  Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón Iesusi bidean.
Chapter 11
Mark BasHauti 11:1  Eta Ierusalemera, Bethphage eta Bethania Oliuatzetaco mendi aldecoetara hurbiltzen ciradenean, igor citzan bere discipuluetaric biga,
Mark BasHauti 11:2  Eta erran ciecén, Çoazte çuen aurkán den burgura: eta hartan sarthuren çareten beçain sarri, eridenen duçue asto vmebat estecatua, nehor oraino gainean iarri içan etzayonic: lachaturic hura ekardaçue.
Mark BasHauti 11:3  Eta baldin nehorc badarraçue, Cergatic hori eguiten duçue? erraçue ecen Iaunac duela haren beharra: eta bertan hura igorriren du huna.
Mark BasHauti 11:4  Parti citecen bada, eta eriden ceçaten asto vmea estecaturic, bortha aldean campotic bi bideren artean: eta lacha ceçaten hura.
Mark BasHauti 11:5  Eta han ceudenetaric batzuc erran ciecén, Cer ari çarete, lachatzen baituçue asto-vmea?
Mark BasHauti 11:6  Eta hec erran ciecén, Iesusec manatu cituen beçala: eta ioaitera vtzi citzaten.
Mark BasHauti 11:7  Eta ekar ceçaten asto-vmea Iesusgana, eta eçar cietzoten berén abillamenduac gainean, eta iar cedin haren gainean.
Mark BasHauti 11:8  Eta anhitzec berén abillamenduac heda citzaten bidean: eta bercéc adarrac ebaquiten cituzten arboretaric eta bidean hedatzen.
Mark BasHauti 11:9  Eta aitzinean cioacenéc, eta iarreiquiten ciradenéc, oihu eguiten çuten, cioitela, Hosanna, benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten dena.
Mark BasHauti 11:10  Benedicatu dela gure aita Dauid-en resuma Iaunaren icenean ethorten dena: Hosanna leku gorenetan aicená.
Mark BasHauti 11:11  Eta sar cedin Ierusalemen Iesus, eta templean: eta gauça gucietara inguru behaturic, eta ia berandua cela ilki cedin Bethaniarát hamabiequin.
Mark BasHauti 11:12  Eta biharamunean ilki içan ciradenean Bethaniatic, gosse cedin.
Mark BasHauti 11:13  Eta vrrundanic ikussiric ficotze hostodunbat, ethor cedin eya deus hartan eriden ceçaquenez: eta hartara ethorriric, etzeçan deus eriden hostoric baicen: ecen etzén fico demborá.
Mark BasHauti 11:14  Orduan ihardesten çuela Iesusec erran cieçón ficotzeari, Hemendic harát hireganic seculan fructuric nehorc ian ezteçala. Eta haur ençun ceçaten haren discipuluéc.
Mark BasHauti 11:15  Eta ethorten dirade Ierusalemera: eta Iesus templean sarthuric, has cedin saltzen eta erosten ari ciradenén campora egoizten, eta cambiadoren mahainac, eta vsso columba saltzalen cadirác itzul citzan.
Mark BasHauti 11:16  Eta etzuen permettitzen nehorc vnciric erabil leçan templetic.
Mark BasHauti 11:17  Eta iracasten ari cen, ciostéla. Ezta scribatua, ecen Ene etchea orationetaco etche deithuren dela natione gucietan? baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.
Mark BasHauti 11:18  Eta haur ençun ceçaten Scribéc eta Sacrificadore principaléc, eta bilha çabiltzan nolatan hura hil leçaqueten: ecen beldur çaizcan, ceren populu gucia miraculuz baitzegoen haren doctrináz.
Mark BasHauti 11:19  Eta arratsa ethorri cenean, ilki cedin Iesus hiritic.
Mark BasHauti 11:20  Eta goicean aldetic iragaiten ciradela ikus ceçaten ficotzea erroetarano eyhartua.
Mark BasHauti 11:21  Orduan orhoituric Pierrisec erran cieçón, Magistruá, huná, hic maradicatu duán ficotzea eyhartu duc.
Mark BasHauti 11:22  Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Auçue Iaincoaren fedea.
Mark BasHauti 11:23  Eguiaz erraiten drauçuet, norc-eré erranen baitrauca mendi huni, Ken adi, eta iraitz adi itsassora: eta ezpaitu dudaric eguinen bere bihotzean, baina sinhetsiren baitu ecen erraiten duena eguinen dela, cer-ere erranen baituque eguinen çayó.
Mark BasHauti 11:24  Halacotz erraiten drauçuet, ceren-ere othoitz eguiten duçuela escaturen baitzarete, sinhetsaçue ecen recebituren duçuela: eta eguinen çaiçue.
Mark BasHauti 11:25  Baina othoitz eguiten iar çaiteztenean, barka eçaçue baldin deus baduçue nehoren contra: çuen Aita ceruètacoac-ere, çuey barka dietzaçuen çuen faltác.
Mark BasHauti 11:26  Ecen baldin çuec barka ezpadeçaçue: çuen Aita ceruètan denac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.
Mark BasHauti 11:27  Orduan ethorten dirade berriz Ierusalemera: eta templean çabilala, ethor citecen harengana Sacrificadore principalac, eta scribác, eta Ancianoac
Mark BasHauti 11:28  Eta erran cieçoten, Cer authoritatez gauça horiac eguiten dituc? eta norc eman drauc authoritate hori gauça horiac eguin ditzán?
Mark BasHauti 11:29  Eta Iesusec ihardesten çuela erran ciecén, Interrogaturen çaituztet nic-ere çuec gauça batez: eta ihardestaçue, eta erranen drauçuet cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
Mark BasHauti 11:30  Ioannesen baptismoa cerutic cen, ala guiçonetaric? ihardestaçue.
Mark BasHauti 11:31  Eta baciharducaten elkarren artean, cioitela, Baldin erran badeçagu, Cerutic: erranen du Cergatic beraz eztuçue sinhetsi hura?
Mark BasHauti 11:32  Baina baldin erran badeçagu, Guiçonetaric populuaren beldur gara: ecen guciéc çaducaten Ioannes eguiazco Propheta içan cela.
Mark BasHauti 11:33  Eta ihardesten çutela erran cieçoten Iesusi, Etzeaquiagu. Eta Iesusec ihardesten duela dioste, Nic-ere eztrauçuet erranen cer authoritatez gauça hauc eguiten ditudan.
Chapter 12
Mark BasHauti 12:1  Guero has cequién comparationez erraiten, Mahastibat landa ceçan guiçon-batec, eta ingura ceçan hessiz, eta eguin ceçan hobibat lacotaco, eta edifica ceçan dorrebat, eta aloca ciecén laborariey, eta camporat ioan cedin.
Mark BasHauti 12:2  Eta igor ceçan laborarietara sasoinean cerbitzaria, laborarietaric recebi leçançát mahastico fructutic.
Mark BasHauti 12:3  Baina hec hura harturic çaurt ceçaten, eta igor ceçaten hutsic.
Mark BasHauti 12:4  Eta berriz igor ceçan hetara berce cerbitzaribat eta harri vkaldiz hauts cieçoten buruä, eta igor ceçaten desonestqui tractaturic.
Mark BasHauti 12:5  Eta berriz bercebat igor ciecén, eta hura hil ceçaten: eta anhitz berceric, batzu cehatzen eta berceac hiltzen cituztela.
Mark BasHauti 12:6  Oraino bada bere seme maitebat vkan eta, hura-ere igorri vkan du hetara azquenic, cioela, Ahalque içanen dirade ene semearen.
Mark BasHauti 12:7  Baina laborari hec erran ceçaten bere artean, Haur da primua: çatozte hil deçagun haur, eta gure içanen da heretagea.
Mark BasHauti 12:8  Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora.
Mark BasHauti 12:9  Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.
Mark BasHauti 12:10  Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:
Mark BasHauti 12:11  Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?
Mark BasHauti 12:12  Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.
Mark BasHauti 12:13  Guero igor citzaten harengana Phariseuetaric eta Herodianoetaric batzu, hura hatzaman leçatençát hitzean.
Mark BasHauti 12:14  Eta hec ethorriric diotsate, Magistruá, bacequiagu ecen eguiati aicela, eta nehoren ansiaric eztuála: ecen ezago guiçonén apparentiara beha, baina eguiazqui Iaincoaren bidea iracasten duc: Bidezco da tributaren Cesari emaitea, ala ez? emanen dugu, ala eztugu emanen?
Mark BasHauti 12:15  Eta harc, eçaguturic hayén hypocrisiá, erran ciecén, Cergatic tentatzen nauçue? ekardaçue dinerobat, ikus deçadançat.
Mark BasHauti 12:16  Eta hec presenta cieçoten: orduan dioste, Norena da imagina haur eta scribua? Eta hec erran cieçoten, Cesarena.
Mark BasHauti 12:17  Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Renda ietzoçue Cesarenac Cesari: eta Iaincoarenac Iaincoari. Eta mirets ceçaten haren gainean.
Mark BasHauti 12:18  Orduan ethor citecen harengana Sadduceuac, ceinéc erraiten baitute eztela resurrectioneric, eta interroga ceçaten, cioitela,
Mark BasHauti 12:19  Magistruá, Moysesec scribatu vkan diraucuc, baldin cembeiten anayea hil bada, eta vtzi badu emaztea, eta haourric vtzi ezpadu, har deçan haren anayac haren emaztea, eta eguin dieçón leinu bere anayeri.
Mark BasHauti 12:20  Cituán bada çazpi anaye: eta lehenac har cieçán emazte, eta hiltzean etzieçán leinuric vtzi.
Mark BasHauti 12:21  Eta bigarrenac har cieçán hura, eta hil ciedián, eta harc-ere etzieçán leinuric vtzi: eta hirurgarrenac halaber.
Mark BasHauti 12:22  Eta har cieçateán hura çazpiéc, eta leinuric etzieçateán vtzi: gucietaco azquenenic hil ciedián emaztea-ere.
Mark BasHauti 12:23  Resurrectionean bada, resuscitatu diratenean hetaric ceinen emazte içanen da? Ecen çazpiéc hura emazte vkan dié.
Mark BasHauti 12:24  Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Eztuçue halacotz huts eguiten ceren ezpaitaquizquiçue Scripturác, ezeta Iaincoaren verthutea?
Mark BasHauti 12:25  Ecen hiletaric resuscitatu diratenean, eztu nehorc emazteric harturen, ez emanen ezconçaz: baina içanen dirade ceruètaco Aingueruäc beçala.
Mark BasHauti 12:26  Eta hiléz den becembatean, ecen resuscitatzen diradela, eztuçue iracurri Moysesen liburuan, nola berroan hari minçatu içan çayón Iaincoa, cioela, Ni naiz Abrahamen Iaincoa, eta Isaac-en Iaincoa, eta Iacob-en Iaincoa?
Mark BasHauti 12:27  Ezta hilén Iaincoa, baina vicién Iaincoa: çuec beraz haguitz enganatzen çarete.
Mark BasHauti 12:28  Eta ethor cedin Scribetaric cembeit, hec disputatzen ençunic, eta ikussiric ecen vngui ihardetsi cerauela, harc interroga ceçan, Cein da manamendu gucietaco lehena?
Mark BasHauti 12:29  Eta Iesusec ihardets cieçón. Manamendu gucietaco lehena duc, Behadi Israel, gure Iainco Iauna, Iaun bakoitzbat duc.
Mark BasHauti 12:30  Onhetsiren duc bada eure Iainco Iauna, eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure pensamendu guciaz, eta eure ahal guciaz: haur duc lehen manamendua.
Mark BasHauti 12:31  Eta bigarrenac hura irudi dic, Onhetsiren duc eure hurcoa eure buruä beçala: hauc baino berce manamendu handiagoric eztuc.
Mark BasHauti 12:32  Orduan erran cieçón Scriba harc, Vngui, Magistruá, eguiazqui erran duc, ecen Iaincobat dela eta harçaz berceric eztela:
Mark BasHauti 12:33  Eta haren onhestea bihotz guciaz, eta adimendu guciaz, eta arima guciaz, eta indar guciaz: eta hurcoaren onhestea bere buruä beçala, guehiago dela ecen ez holocausta eta sacrificio guciac.
Mark BasHauti 12:34  Eta Iesusec ikussi çuenean ecen harc çuhurqui ihardetsi çuela, erran cieçón, Ezaiz vrrun Iaincoaren resumatic. Eta nehor guehiagoric etzayón ausart interrogatzera.
Mark BasHauti 12:35  Eta ihardesten çuela Iesusec erraiten çuen, templean iracasten ari cela, Nola dioite Scribéc ecen Christ Dauid-en seme dela?
Mark BasHauti 12:36  Ecen Dauid-ec berac erran du Spiritu sainduaren inspirationez, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar-adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella.
Mark BasHauti 12:37  Beraz Dauid-ec berac deitzen du hura Iaun: nondic da beraz haren seme? Eta gendetze anhitzec ençuten çuen hura gogotic.
Mark BasHauti 12:38  Eta erraiten cerauen bere doctrinán, Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta salutationey merkatuetan on dariztenetaric,
Mark BasHauti 12:39  Eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan:
Mark BasHauti 12:40  Iresten dituztela ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hauc recebituren duté condemnatione handiagoa.
Mark BasHauti 12:41  Eta Iesusec truncoaren aurkán iarriric cegoela, gogoatzen çuen nola populuac diru emaiten çuen truncora, eta anhitz abratsec emaiten çutén anhitz.
Mark BasHauti 12:42  Eta ethorriric emazte alhargun paubre batec eman citzan bi peça chipi, baitziraden quadrantbat.
Mark BasHauti 12:43  Orduan bere discipuluac beregana deithuric erran ciecén, Eguiaz diotsuet, ecen alhargun paubre hunec guehiago eman duela ecen ez truncora eman duten guciéc.
Mark BasHauti 12:44  Ecen guciéc soberaturic çutenetic eman vkan duté, baina hunec eman du bere paubreciatic çuen gucia bayeta, bere sustantia gucia.
Chapter 13
Mark BasHauti 13:1  Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc.
Mark BasHauti 13:2  Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.
Mark BasHauti 13:3  Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec,
Mark BasHauti 13:4  Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac complituren diradenean.
Mark BasHauti 13:5  Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten:
Mark BasHauti 13:6  Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.
Mark BasHauti 13:7  Baina dançuzquiçuenean guerlác eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina.
Mark BasHauti 13:8  Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac, hauc.
Mark BasHauti 13:9  Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen çarete ene causaz, hæy testimoniagetan.
Mark BasHauti 13:10  Eta natione gucietan behar da lehenic predicatu Euangelioa.
Mark BasHauti 13:11  Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita: baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate: ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua.
Mark BasHauti 13:12  Orduan liuraturen du anayeac anayea heriotara, eta aitác haourra: eta altchaturen dirade haourrac aita-amén contra, eta hil eraciren dituzté.
Mark BasHauti 13:13  Eta gaitzetsiac içanen çarete guciéz, ene icenagatic: baina norc-ere perseueraturen baitu finerano, hura saluaturen da.
Mark BasHauti 13:14  Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar eztén lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát:
Mark BasHauti 13:15  Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts etcherát, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera.
Mark BasHauti 13:16  Eta landán datena ezalbeiledi guibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera.
Mark BasHauti 13:17  Baina dohaingaitz emazte içorrén eta eredosquiten duqueitenén egun hetan.
Mark BasHauti 13:18  Othoitz eguiçue bada çuen ihes eguitea eztén neguän.
Mark BasHauti 13:19  Ecen içanen dirade egun hec halaco tribulatione, nolacoric ezpaita içan Iaincoac creatu dituen gaucén creatze hatsetic oraindrano, eta ezpaita içanen.
Mark BasHauti 13:20  Eta baldin Iaunac laburtu ezpalitu egun hec, nehor ezlaite salua: baina elegitu dituen elegituacgatic, laburtu ditu egun hec.
Mark BasHauti 13:21  Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo, Hará han: ezalbeitzineçate sinhets.
Mark BasHauti 13:22  Ecen altchaturen dirade Christ falsuac, eta propheta falsuac: eta eguinen dituzte signoac eta miraculuac seducitzeco, baldin possible baliz, elegituen-ere.
Mark BasHauti 13:23  Baina çuec beguirauçue. Huná, aitzinetic erran drauzquiçuet gauça guciac.
Mark BasHauti 13:24  Halaber egun hetan tribulatione haren ondoan, iguzquia ilhunduren da: eta ilharguiac eztu bere arguia emanen.
Mark BasHauti 13:25  Eta ceruco içarrac eroriren dirade, eta ceruètan diraden verthuteac ikaraturen dirade.
Mark BasHauti 13:26  Eta orduan ikussiren duté guiçonaren Semea datorquela hodeyetan bothere eta gloria handirequin.
Mark BasHauti 13:27  Eta orduan igorriren ditu bere Aingueruäc, eta bilduren ditu bere elegituac laur haicetaric, lur bazterretic ceru bazterrerano.
Mark BasHauti 13:28  Bada ficotzetic ikas eçaçue comparationea. Haren adarra ia vstertzen eta hostatzen denean, badaquiçue ecen vdá hurbil dela.
Mark BasHauti 13:29  Hala çuec-ere ikus deçaçuenean gauça hauc eguiten diradela, iaquiçue ecen hurbil datela borthán.
Mark BasHauti 13:30  Eguiaz erraiten drauçuet, ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc guciac eguin diteno.
Mark BasHauti 13:31  Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
Mark BasHauti 13:32  Baina egun harçaz eta orenaz nehorc eztaqui, ez eta ceruän diraden Aingueruèc-ere, ez eta Semeac-ere, Aitac berac baicen.
Mark BasHauti 13:33  Beguirauçue, veilla eçaçue eta othoitz eguiçue, ecen eztaquiçue demborá noiz daten.
Mark BasHauti 13:34  Hala da nola camporat ioan licén guiçon batec, bere etchea vtziric, eta emanic bere cerbitzariey authoritate: eta ceini bere lana, borthal-çainari veilla leçan manatu balerauca.
Mark BasHauti 13:35  Veilla eçaçue beraz: ecen eztaquiçue noiz etzcheco iauna ethorriren den, arratsean, ala gauherditan, ala oillaritean, ala goicean:
Mark BasHauti 13:36  Vstegaberic dathorrenean, lo çaunçatela eriden etzaitzaten.
Mark BasHauti 13:37  Eta çuey erraiten drauçuedana, guciey erraiten drauet, Veilla eçaçue.
Chapter 14
Mark BasHauti 14:1  Cen bada Bazcoaren eta ogui altchagarri gabecoen bestá bi egunen buruän: eta Sacrificadore principalac eta Scribác çabiltzan bilha nolatan hura fineciaz hatzamanic hil leçaqueten.
Mark BasHauti 14:2  Eta cioiten, Ez bestán, populuan tumultoric eztençát.
Mark BasHauti 14:3  Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela eta mahainean iarriric cegoela, ethor cedin emaztebat aspic garbizco vnguentu precio handitaco boeitabat çuela: eta hautsiric boeitá, huts ceçan haren buru gainera.
Mark BasHauti 14:4  Eta ciraden batzu berac baithan gaitzi çayenic, eta erraiten çutenic, Certaco vnguentu goastatze haur eguin içan da?
Mark BasHauti 14:5  Ecen haur hirur-ehun dinero baino guehiagotan saldu ahal çaten, eta eman paubrey. Eta baçadassaten haren contra.
Mark BasHauti 14:6  Baina Iesusec dio, Vtzaçue hori, cergatic faschatzen duçue? obra ombat enegana eguin du.
Mark BasHauti 14:7  Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin, eta noiz-ere nahi vkanen baituçue, hæy vngui ahal daidieçue: baina ni eznauçue bethi vkanen.
Mark BasHauti 14:8  Hunec ahal duena eguin du: auançatu da ene gorputzaren vnctatzera ene ohorztecotzat.
Mark BasHauti 14:9  Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.
Mark BasHauti 14:10  Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.
Mark BasHauti 14:11  Eta hec hori ençunic aleguera citecen, eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen.
Mark BasHauti 14:12  Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa?
Mark BasHauti 14:13  Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.
Mark BasHauti 14:14  Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?
Mark BasHauti 14:15  Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.
Mark BasHauti 14:16  Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.
Mark BasHauti 14:18  Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.
Mark BasHauti 14:19  Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?
Mark BasHauti 14:20  Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.
Mark BasHauti 14:21  Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean, ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon harc baldin iayo ezpaliz.
Mark BasHauti 14:22  Eta hec alha ciradela, har ceçan Iesusec oguia eta gratiác rendaturic hauts ceçan: eta eman cieçén, eta dio, Har eçaçue, ian eçaçue: haur da ene gorputza.
Mark BasHauti 14:23  Eta copá hartu çuenean, gratiác rendaturic, eman ciecén: eta edan ceçaten hartaric guciéc.
Mark BasHauti 14:24  Eta dioste, Haur da ene odol Testamentu berricoa, anhitzengatic issurten dena.
Mark BasHauti 14:25  Eguiaz diotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harat aihenaren fructutic, hura berriric Iaincoaren resumán edanen dudan egunerano.
Mark BasHauti 14:26  Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.
Mark BasHauti 14:27  Orduan dioste Iesusec, Guciac scandalizaturen çarete nitan gau hunetan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade ardiac.
Mark BasHauti 14:28  Baina resuscita nadinean aitzinduren natzaiçue Galileara.
Mark BasHauti 14:29  Eta Pierrisec erran cieçón, Baldin guciac scandaliza baditez-ere, ni ez ordea.
Mark BasHauti 14:30  Orduan diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat ecen egun, gau hunetan biguetan oillarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauála.
Mark BasHauti 14:31  Baina harc vnguiz haguitzago erraiten çuen, Baldin hirequin hil behar banu-ere, ezaut vkaturen. Eta halaber guciec-ere erraiten çutén.
Mark BasHauti 14:32  Guero ethorten dirade Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste bere discipuluey, Iar çaitezte hemen, othoitz daididano.
Mark BasHauti 14:33  Eta hartzen ditu Pierris eta Iacques eta Ioannes berequin, eta has cedin icitzen, eta guciz keichatzen.
Mark BasHauti 14:34  Eta dioste, Alde gucietaric triste da ene arimá heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue.
Mark BasHauti 14:35  Eta aitzinachiago ioanic, bere buruä lurrera egotz ceçan, eta othoitz eguin ceçan, baldin possible baliz iragan ledin harenganic oren hura:
Mark BasHauti 14:36  Eta erran ceçan, Abba, Aitá, gauça guçiac possible dituc hire: transporta eçac eneganic copa haur: badaric-ere ez nic nahi dudana, baina hic nahi duana.
Mark BasHauti 14:37  Guero ethor cedin, eta eriden citzan lo ceunçala: eta diotsa Pierrisi, Simón lo atza? orembat ecin veillatu duc?
Mark BasHauti 14:38  Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
Mark BasHauti 14:39  Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan.
Mark BasHauti 14:40  Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten.
Mark BasHauti 14:41  Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara.
Mark BasHauti 14:42  Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da.
Mark BasHauti 14:43  Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta Ancianoén partez.
Mark BasHauti 14:44  Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui.
Mark BasHauti 14:45  Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.
Mark BasHauti 14:46  Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.
Mark BasHauti 14:47  Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria.
Mark BasHauti 14:48  Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?
Mark BasHauti 14:49  Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác.
Mark BasHauti 14:50  Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.
Mark BasHauti 14:51  Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc.
Mark BasHauti 14:52  Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequién.
Mark BasHauti 14:53  Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác.
Mark BasHauti 14:54  Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.
Mark BasHauti 14:55  Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát: eta etzutén erideiten.
Mark BasHauti 14:56  Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac.
Mark BasHauti 14:57  Orduan batzuc iaiquiric falsuqui testifica ceçaten haren contra, cioitela,
Mark BasHauti 14:58  Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut.
Mark BasHauti 14:59  Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén conforme.
Mark BasHauti 14:60  Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga ceçan Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena ?
Mark BasHauti 14:61  Baina hura ichilic cegoen, eta etzeçan deus ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ceçan hura, eta erran cieçón, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren Semea?
Mark BasHauti 14:62  Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.
Mark BasHauti 14:63  Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu?
Mark BasHauti 14:64  Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue? Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela.
Mark BasHauti 14:65  Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.
Mark BasHauti 14:66  Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:
Mark BasHauti 14:67  Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.
Mark BasHauti 14:68  Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.
Mark BasHauti 14:69  Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.
Mark BasHauti 14:70  Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.
Mark BasHauti 14:71  Orduan hura has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Eztut eçagutzen çuec dioçuen guiçon hori.
Mark BasHauti 14:72  Eta berriz oillarrac io ceçan: eta orhoit cedin Pierris Iesusec erran ceraucan hitzaz, Oillarrac biguetan io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Eta camporat ilkiric nigar eguin ceçan.
Chapter 15
Mark BasHauti 15:1  Eta bertan goicean conseillu eduquiric Sacrificadore principaléc Ancianoequin eta Scribequin eta consistorio guciarequin, estecaturic Iesus eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pilati.
Mark BasHauti 15:2  Orduan interroga ceçan, hura Pilatec, Hi aiz Iuduen Reguea? Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Hic dioc.
Mark BasHauti 15:3  Eta anhitz gauçaz accusatzen çutén hura Sacrificadore principaléc.
Mark BasHauti 15:4  Eta Pilatec berriz interroga ceçan, cioela, Eztuc deus ihardesten? huná, cembat gauçaz hire contra testificatzen dutén.
Mark BasHauti 15:5  Baina Iesusec deus etzeçan guehiagoric ihardets: hala non miresten baitzuen Pilatec.
Mark BasHauti 15:6  Eta bestan largatzen ohi cerauen presonerbat, ceinen-ere esca bailitez.
Mark BasHauti 15:7  Eta cen Barabbas deitzen cembat presonér seditioneco lagunequin, heriotze mutinationez eguin çuenic.
Mark BasHauti 15:8  Eta oihuz iarriric populua has cedin escatzen eguin liecén bethiere eguin vkan cerauen beçala.
Mark BasHauti 15:9  Eta Pilatec ihardetsi cerauen, cioela, Nahi duçue larga dieçaçuedan Iuduén Regueá?
Mark BasHauti 15:10  (Ecen baceaquian nola hura inuidiaz liuratu çutén Sacrificadore principaléc)
Mark BasHauti 15:11  Eta Sacrificadore principaléc incita ceçaten populua lehen Barabbas larga liecén.
Mark BasHauti 15:12  Eta Pilatec ihardesten çuela, berriz erran ciecén, Cer bada nahi duçue daguiodan Iuduén Regue deitzen duçuen huni?
Mark BasHauti 15:13  Eta hec berriz oihu eguin ceçaten, Crucifica eçac.
Mark BasHauti 15:14  Eta Pilatec erraiten cerauen, Baina cer gaizqui eguin du? Eta hec hambat oihu guehiago eguin ceçaten, Crucifica eçac.
Mark BasHauti 15:15  Pilatec bada populuaren gogara eguin nahiz, larga ciecen Barabbas, eta Iesus açotaturic liura ciecén crucifica ledinçat.
Mark BasHauti 15:16  Orduan gendarmesec eraman ceçaten hura sala barnera, cein baita pretorioa, eta dei ceçaten banda gucia.
Mark BasHauti 15:17  Eta vezti ceçaten hura escarlataz, eta inguru eçar cieçoten buruan elhorri plegatuzco coroabat.
Mark BasHauti 15:18  Eta has citecen haren salutatzen, cioitela, Vngui hel daquiala, Iuduen Regueá.
Mark BasHauti 15:20  Guero harçaz truffatu ciradenean, eraunz cieçoten escarlatazcoa, eta vezti ceçaten bere abillamenduéz: eta camporat eraman ceçaten crucifica leçatençat.
Mark BasHauti 15:21  Eta bortcha ceçaten bideazco Simon Cyreniano deitzen cembat, landetaric heldu cela, (cein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita) haren crutzea eraman leçançat.
Mark BasHauti 15:22  Guero eraman ceçaten Golgothaco lekura, cein erran nahi baita, Bur-heçur lekua.
Mark BasHauti 15:23  Guero eman cieçoten edatera mahatsarno myrrharequin nahasteca, baina harc etzeçan har
Mark BasHauti 15:24  Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen.
Mark BasHauti 15:25  Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.
Mark BasHauti 15:26  Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.
Mark BasHauti 15:27  Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.
Mark BasHauti 15:28  Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da.
Mark BasHauti 15:29  Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná.
Mark BasHauti 15:30  Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic.
Mark BasHauti 15:31  Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque.
Mark BasHauti 15:32  Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.
Mark BasHauti 15:33  Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano
Mark BasHauti 15:34  Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?
Mark BasHauti 15:35  Eta han ciradenetaric batzuc ençun çutenean, cioiten, Huná, Elias deitzen du.
Mark BasHauti 15:36  Laster eguin ceçan bada batec, eta spongiabat betheric vinagrez, eta eçarriric canabera baten inguruän, eman cieçón edatera, cioela, Vtzaçue: dacussagun eya ethorriren denez Elias horren kencera.
Mark BasHauti 15:37  Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ceçan.
Mark BasHauti 15:38  Eta templeco velá erdira cedin bi çathitara garaitic behererano.
Mark BasHauti 15:39  Eta ikus ceçanean haren aurkan cegoen Centenerac, ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu çuela, erran ceçan, Eguiazqui guiçon haur Iaincoaren Semea cen.
Mark BasHauti 15:40  Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela, ceinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren eta Iosesen amá, eta Salome.
Mark BasHauti 15:41  Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui içan çaizcan eta cerbitzatu vkan çuten: eta anhitz berce emazte harequin batean Ierusalemera igan içan ciradenic.
Mark BasHauti 15:42  Eta arrastu cenean (ceren Sabbathoaren aitzinetic den preparationeco eguna baitzén)
Mark BasHauti 15:43  Ethorriric Ioseph Arimatheacoa, conseillér ohoratua, hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoena, ausart cedin Pilatgana sartzera, eta esca cequión Iesusen gorputzaren.
Mark BasHauti 15:44  Eta Pilatec miresten çuen baldin ia hil baliz: eta Centenera deithuric, interroga ceçan hura, eya baçuenez heuraguiric hil cela.
Mark BasHauti 15:45  Eta gauçá eçaguturic Centeneraganic, eman cieçón gorputza Iosephi.
Mark BasHauti 15:46  Eta harc mihissebat erossiric, eta hura erautsiric estal ceçan mihisseaz: eta eçar ceçan arroca batetan ebaquia cen monumentean: eta itzuliz eçar ceçan harribat monument borthán.
Mark BasHauti 15:47  Eta Maria Magdalena eta Maria Iosesen ama, beha ceuden non eçarten cen.
Chapter 16
Mark BasHauti 16:1  Eta Sabbathoa iragan cenean, Maria Magdalenac eta Maria Iacquesen amác eta Salomec eros citzaten vnguentu aromaticoac, ethorriric hura embauma leçatençat.
Mark BasHauti 16:2  Eta guciz goiz astearen lehen egunean ethorten dirade monumentera, iguzquia ia ilki cenean
Mark BasHauti 16:3  Eta erraiten çuten elkarren artean, Norc aldaraturen draucu harria monument borthatic?
Mark BasHauti 16:4  Eta miratu çutenean, ikus ceçaten harria aldaratua cela: ecen guciz handia cen.
Mark BasHauti 16:5  Guero monumentera sarthuric, ikus ceçaten lagun gaztebat escuineco aldean iarria, abillamendu churi luce batez veztitua: eta ici citecen
Mark BasHauti 16:6  Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
Mark BasHauti 16:7  Baina çoazte, erran ieceçue haren discipuluey eta Pierrisi, ecen çuen aitzinean ioaiten dela Galileara: han hura ikussiren duçue, erran drauçuen beçala.
Mark BasHauti 16:8  Eta hec bertan partituric ihes eguin ceçaten monumentetic: ecen ikarac eta iciapenec har citzan: eta nehori deus etzeraucaten erraiten: ecen beldur ciraden.
Mark BasHauti 16:9  Eta Iesus resuscitatu cenean, asteco lehen egun goicean, aguer cequión lehenic Maria Magdalenari, ceinetaric çazpi deabru campora egotzi baitzituen.
Mark BasHauti 16:10  Harc ioanic conta ciecén, Iesusequin içan ciradeney, ceinéc dolu ekarten baitzuten eta nigar eguiten.
Mark BasHauti 16:11  Eta hec ençun ceçatenean ecen vici cela, eta harc ikussi cuela, etzeçaten sinhets.
Mark BasHauti 16:12  Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela.
Mark BasHauti 16:13  Eta hec itzuli ciradenean conta ciecen bercéy: baina etzitzaten hec-ere sinhets.
Mark BasHauti 16:14  Azquenic, elkarrequin iarriric ceudela hamequey aguer cequién, eta reprotcha ciecen hayén incredulitatea, eta bihotz gogortassuna: ceren hura resuscitaturic ikussi vkan çutenac ezpaitzituzten sinhetsi.
Mark BasHauti 16:15  Eta erran ciecén, Çoazte mundu orotara, eta predica ieçoçue Euangelioa creatura guciari
Mark BasHauti 16:16  Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da
Mark BasHauti 16:17  Eta signo hauc sinhetsi duqueiteney iarreiquiren caizté Ene icenean deabruac campora egotziren dituzté, lengoage berriz minçaturen dirade:
Mark BasHauti 16:18  Sugueac kenduren dituzté: eta baldin cerbait heriotaracoric edan badeçate, eztraue calteric eguinen: erien gainean escuac eçarriren dituzté, eta sendaturen dirade.
Mark BasHauti 16:19  Eta Iauna gauça hauçaz hæy minçatu içan çayenean, goiti cerurát altcha cedin, eta iar cedin Iaincoaren escuinean.
Mark BasHauti 16:20  Hec-ere partituric predica ceçaten leku gucietan, Iaunac hequin obratzen çuela, eta hitza confirmatzen çuela iarreiquiten ciraden signoéz.