Site uses cookies to provide basic functionality.

OK
JOHN
Up
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21
Toggle notes
Chapter 1
John BasHauti 1:1  HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza.
John BasHauti 1:3  Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.
John BasHauti 1:4  Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:
John BasHauti 1:5  Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.
John BasHauti 1:6  Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.
John BasHauti 1:7  Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.
John BasHauti 1:8  Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.
John BasHauti 1:9  Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.
John BasHauti 1:10  Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.
John BasHauti 1:11  Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.
John BasHauti 1:12  Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:
John BasHauti 1:13  Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.
John BasHauti 1:14  Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea
John BasHauti 1:15  Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.
John BasHauti 1:16  Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.
John BasHauti 1:17  Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.
John BasHauti 1:18  Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.
John BasHauti 1:19  Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz?
John BasHauti 1:20  Eta aithor ceçan, eta etzeçan vka: eta aithor ceçan, cioela, Eznaiz ni Christ.
John BasHauti 1:21  Orduan interroga ceçaten, Cer beraz? Elias aiz hi? Eta erran ceçan, Eznaiz. Propheta aiz hi? Eta ihardets ceçan, Ez.
John BasHauti 1:22  Erran cieçoten bada, Nor aiz? respostu deyegunçát igorri gaituzteney: cer dioc eurorrez?
John BasHauti 1:23  Dio, Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren voza, Plana eçaçue Iaunaren bidea, Esaias Prophetác erran çuen beçala.
John BasHauti 1:25  Eta interroga ceçaten hura, eta erran cieçoten. Cergatic beraz batheyatzen ari aiz, baldin hi Christ ezpahaiz, ez Elias, ez Propheta?
John BasHauti 1:26  Ihardets ciecén Ioannesec, cioela, Ni batheyatzen ari naiz vrez, baina çuen artean da bat çuec ecagutzen eztuçuenic:
John BasHauti 1:27  Hura da ene ondoan ethorten dena, cein ni baino aitzinecoago baita, ceinen çapataco hedearen lachatzeco ezpainaiz ni digne.
John BasHauti 1:28  Gauça hauc Bethabaran eguin içan ciraden Iordanaz berce aldean, non Ioannes batheyatzen ari baitzén.
John BasHauti 1:29  Biharamunean ikusten du Ioannesec Iesus harengana ethorten dela, eta dio, Huná Iaincoaren Bildotsa munduaren bekatuac kencen dituena.
John BasHauti 1:30  Haur da ceinez erraiten bainuen, Ene ondoan ethorten da guiçon-bat, cein ni baino aitzinecoago baita, ecen ni baino lehen cen.
John BasHauti 1:31  Eta nic eznuen hura eçagutzen: baina Israeli manifesta daquionçát, halacotz ethorri naiz ni vrez batheyatzera.
John BasHauti 1:32  Orduan bada testifica ceçan Ioannesec, cioela, Ikussi dut Spiritua iausten dela vsso columba baten guissán cerutic eta egon-ere bacedin haren gainean.
John BasHauti 1:33  Eta nic eznuen eçagutzen hura: baina vrez batheyatzera igorri nauenac, erran cerautan, Noren gainera ikussiren baituc Spiritua iausten, eta egoiten haren gainean, hura duc Spiritu sainduaz batheyatzen duena.
John BasHauti 1:34  Eta nic dut ikussi, eta dut testificatu ecen haur dela Iaincoaren Semea.
John BasHauti 1:35  Biharamunean berriz bacegoen Ioannes, eta harenic bi discipulu:
John BasHauti 1:36  Eta ikussiric Iesus ebilten, erran ceçan, Hará Iaincoaren Bildotsa.
John BasHauti 1:37  Eta ençun ceçaten hura bi discipuluéc minçatzen, eta iarreiqui içan çaizcan Iesusi.
John BasHauti 1:38  Eta itzuliric Iesusec, eta ikussiric hec çarreitzala, dioste hæy, Ceren bilha çabiltzate? Eta hec erran cieçoten, Rabbi (erran nahi baita hambat nola Magistrua) non egoiten aiz?
John BasHauti 1:39  Dioste, Çatozte eta ikussaçue. Ethor citecen eta ikus ceçaten non egoiten cen: eta hura baithan egon citecen egun hartan: ecen hamar orenén inguruä cen.
John BasHauti 1:40  Cen Andriu Simon Pierrisen anayea, Ioannes minçatzen ençun çuten bietaric eta hari iarreiqui çaizconetaric bata.
John BasHauti 1:41  Hunec eriden ceçan lehenic Simon bere anayea, eta erran cieçón, Eriden diagu Messias, (erran nahi baita hambat nola Christ.)
John BasHauti 1:42  Eta eraman ceçan hura Iesusgana. Eta Iesusec harenganat behaturic erran ceçan, Hi aiz Simon Ionaren semea: hi deithuren aiz Cephas (hambat erran nahi baita nola harria)
John BasHauti 1:43  Biharamunean Iesus ioan nahi içan cen Galileara eta eriden ceçan Philippe, eta erran cieçon, Arreit niri.
John BasHauti 1:44  Eta Philippe cen Bethsaidaco, Andriuen eta Pierrisen hirico.
John BasHauti 1:45  Erideiten du Philippec Nathanael, eta diotsa, Eriden diagu Iesus Nazarethecoa, Iosephen semea, ceinez scribatu baitu Moysesec Leguean eta Prophetéc.
John BasHauti 1:46  Eta erran cieçón Nathanaelec, Nazarethetic deus onic ahal date? Diotsa Philippec, Athor eta ikussac.
John BasHauti 1:47  Ikus ceçan Iesusec Nathanael harengana ethorten cela, eta erran ceçan harçaz, Huná eguiazco Israelitabat ceinetan enganioric ezpaita.
John BasHauti 1:48  Diotsa Nathanaelec, Nondic naçaguc? Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Philippec dei ençan baino lehen, ficotze azpian incenean ikusten indudan.
John BasHauti 1:49  Ihardets ceçan Nathanaelec, eta erran cieçón, Magistruá, hi aiz Iaincoaren Semea: hi aiz Israeleco Reguea.
John BasHauti 1:50  Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Ceren erran drauadan, Ikussi aut ficotze azpian, sinhesten duc? gauça hauc baino handiagoric ikussiren duc.
John BasHauti 1:51  Halaber erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Hemendic harat ikussiren duçue ceruä irequiric, eta Iaincoaren Aingueruac igaiten eta iausten diradela guiçonaren Semearen gainera.
Chapter 2
John BasHauti 2:1  Eta hereneco egunean ezteyac eguin citecen Cana Galileacoan: eta Iesusen ama cen han
John BasHauti 2:2  Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.
John BasHauti 2:3  Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.
John BasHauti 2:4  Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.
John BasHauti 2:5  Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.
John BasHauti 2:6  Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.
John BasHauti 2:7  Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.
John BasHauti 2:8  Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:
John BasHauti 2:9  Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,
John BasHauti 2:10  Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.
John BasHauti 2:11  Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc
John BasHauti 2:12  Guero iauts cedin Capernaumera, bera eta haren amá eta haren anayeac eta haren discipuluac: eta egon citecen han, ez anhitz egun.
John BasHauti 2:13  Ecen hurbil cen Iuduén Bazcoa. Igan cedin bada Iesus Ierusalemera.
John BasHauti 2:14  Eta eriden citzan templean idi eta ardi eta vsso columba salçaleac, eta cambiadoreac iarriric ceudela.
John BasHauti 2:15  Eta eguinic açotebat kordatoz, guciac egotz citzan templetic, eta ardiac eta idiac: eta cambiadorén monedá issur ceçan, eta mahainac itzul citzan.
John BasHauti 2:16  Eta vsso columba salçaley erran ciecén, Ken itçaçue gauça hauc hemendic: eta eztaguiçuela ene Aitaren etcheaz merkatalgoataco etche.
John BasHauti 2:17  Orduan orhoit citecen haren discipuluac ecen scribatua dela, Hire etcheazco zeloac ni ian niauc.
John BasHauti 2:18  Ihardets ceçaten bada Iuduéc eta erran cieçoten, Cer signo eracusten draucuc gauça horiac eguin ditzán?
John BasHauti 2:19  Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Deseguin eçaçue temple haur, eta hirur egunez dut altchaturen:
John BasHauti 2:20  Erran ceçaten bada Iuduéc, Berroguey, eta sey vrthez edificatu içan duc temple haur, eta eta hic hirur egunez altchaturen duc?
John BasHauti 2:22  Bada resuscitatu cenean hiletaric, orhoit citecen haren discipuluac, nola haur erran vkan cerauen: eta sinhets ceçaten Scripturá, eta Iesusec erran çuen hitza.
John BasHauti 2:23  Eta Ierusalemen cenean Bazco bestán, anhitzec sinhets ceçaten haren icenean, ikussiric harc eguiten cituen signoac.
John BasHauti 2:24  Baina Iesus bera etzayen fida, ceren harc eçagutzen baitzituen guciac:
John BasHauti 2:25  Eta ceren ezpaitzuen mengoaric nehorc testifica leçan guiçonaz: ecen berac baçaquian cer cen guiçonean.
Chapter 3
John BasHauti 3:1  Cen bada Phariseuetaric edoceimbat Nicodemo deitzen cenic, Iuduén arteco principaletaric bat:
John BasHauti 3:2  Haur ethor cedin Iesusgana gauaz, eta erran cieçón, Magistruá, baceaquiagu ecen Iaincoaganic magistru ethorria aicela: ecen nehorc ecin eguin citzaquec hic eguiten dituán signo hauc, Iaincoa harequin ezpada.
John BasHauti 3:3  Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçón, Eguiaz eguiaz erraiten drauat, berriz iayo içanen eztenec, ecin ikus deçaquela Iaincoaren resumá
John BasHauti 3:4  Erran cieçón Nicodemoc, Nolatan guiçona iayo ahal daite çahar denean? ala berriz bere amaren sabelean sar eta iayo ahal daite?
John BasHauti 3:5  Ihardets ceçan Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauát, vrez eta Spirituz iayo eztena, ecin sar daitela Iaincoaren resumán.
John BasHauti 3:6  Haraguitic iayo dena haragui duc: eta Spiritutic iayo dena, spiritu duc.
John BasHauti 3:7  Ezteçála mirets ceren erran drauadan, Berriz iayo behar çarete.
John BasHauti 3:8  Haiceac nahi duen lekura diraunsac: eta haren hotsa ençuten duc: baina eztaquic nondic heldu den ez norat ioaiten den: hala duc spiritutic iayo den gucia.
John BasHauti 3:9  Ihardets ceçan Nicodemoc, eta erran cieçon, Nolatan gauça hauc eguin ahal daitezque?
John BasHauti 3:10  Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Hi aiz Israeleco doctor, eta gauça hauc eztituc eçagutzen?
John BasHauti 3:11  Eguiaz eguiaz erraiten drauat, ecen daquigun gauçá erraiten dugula, eta ikussi dugun gauçáz testificatzen dugula: baina gure testimoniagea eztuçue recebitzen.
John BasHauti 3:12  Baldin lurreco gauçác erran badrauzquiçuet, eta sinhesten ezpadituçue? nolatan baldin ceruco gauçác erran badietzaçuet sinhetsiren duçue?
John BasHauti 3:13  Ecen nehor ezta igan cerura, cerutic iautsi dena baicen, cein baita guiçonaren Seme ceruän dena.
John BasHauti 3:14  Eta nola Moysesec altcha baitzeçan suguea desertuan, hala altcha dadin behar da guiçonaren Semea:
John BasHauti 3:15  Hura baithan sinheste duenic batre gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.
John BasHauti 3:16  Ecen hala Iaincoac onhetsi vkan du mundua, non bere Seme bakoitza eman vkan baitu, hura baithan sinhesten duenic gal eztadin, baina vicitze eternala duençát.
John BasHauti 3:17  Ecen eztu igorri Iaincoac bere Semea mundura, mundua condemna deçançát, baina mundua harçaz salua dadinçát.
John BasHauti 3:18  Hura baithan sinhesten duenic, ezta condemnatzen: baina sinhesten eztuena ia condemnatua da: ecen eztu sinhetsi Iaincoaren Seme bakoitzaren icenean.
John BasHauti 3:19  Haur da bada condemnationea, ecen Arguia ethorri da mundura, baina onhetsiago dute guizonéc ilhumbea ecen ez Arguia: ceren hayen obrác gaichtoac baitirade.
John BasHauti 3:20  Ecen gaizqui ari den guciac, gaitz daritza arguiari: eta ezta arguira ethorten, haren obrác reprehendi eztitecençat.
John BasHauti 3:21  Baina bidezqui ari dena, ethorten da arguira, haren obrác manifesta ditecençat: ceren Iaincoaren araura eguinac baitirade.
John BasHauti 3:22  Guero ethor cedin Iesus bere discipuluequin Iudeaco lurrera: eta han egoiten cen hequin, eta batheyatzen ari cen.
John BasHauti 3:23  Eta Ioannes-ere batheyatzen ari cen Enonen Salimgo aldean, ceren anhitz vr baitzén han: eta ethorten ciradén gendeac eta batheyatzen ciraden.
John BasHauti 3:24  Ecen oraino etzén eçarri içan Ioannes presoindeguian.
John BasHauti 3:25  Altcha cedin bada questionebat Ioannesen discipuluetaric Iuduequin purificationeaz.
John BasHauti 3:26  Eta ethor citecen Ioannesgana, eta erran cieçoten, Magistruá, Iordanaz berce aldean hirequin cena, ceinez hic testificatu baituc, hará, batheyatzen ari duc, eta guciac ethorten dituc harengana.
John BasHauti 3:27  Ihardets ceçan Ioannes-ec eta erran ceçan, Ecin guiçonac recebi deçaque deus, baldin eman ezpadaquio cerutic.
John BasHauti 3:28  Çuec ceuroc çaituztet testimonio nola erran dudan, Ez naiz ni Christ, baina igorri içan naiz haren aitzinean.
John BasHauti 3:29  Sposa duena sposo da: baina sposo denaren adisquide han dena eta hura ençuten duena, haguitz alegueratzen da sposoaren vozagatic: beraz ene alegrançá complitu da.
John BasHauti 3:31  Garaitic ethorri dena, gucién gaineco da: lurretic dena, lurreco da, eta lurreco gaucéz minço da: cerutic ethorri dena gucién gaineco da.
John BasHauti 3:32  Eta cer ikussi eta ençun baitu hura testificatzen du: baina haren testimoniagea nehorc eztu recebitzen.
John BasHauti 3:33  Haren testimoniagea recebitu duenac ciguilatu du ecen Iaincoa eguiati dela.
John BasHauti 3:34  Ecen Iaincoac igorri duena Iaincoaren hitzéz minçatzen da, ecen Iaincoac eztrauca neurriz emaiten Spiritua.
John BasHauti 3:35  Aitác maite du Semea, eta gauça guciac eman ditu haren escura.
John BasHauti 3:36  Sinhesten duenac Semea baithan, badu vicitze eternala: baina Semea obeditzen eztuenac, eztu ikussiren vicitzea, baina Iaincoaren hirá dago haren gainean.
Chapter 4
John BasHauti 4:1  Bada eçagutu çuenean Iaunac nola ençun çuten Phariseuéc ecen Iesusec discipulu guehiago eguiten çuela eta batheyatzen, ecen ez Ioannesec:
John BasHauti 4:2  (Iesus bera batheyatzen ari ezpacen-ere, baina haren discipuluac)
John BasHauti 4:3  Vtzi ceçan Iudea, eta ioan cedin berriz Galilearát.
John BasHauti 4:5  Ethorten da bada Samariaco hiri Sichar deitzen den batetara cein baita Iacob-ec bere seme Iosephi eman ceraucan possessionearen aldean.
John BasHauti 4:6  Eta cen han Iacob-en ithurria: Iesus bada bidean vnhatua berehala iar cedin ithur bazterrean: ecen bacén sey orenén inguruä.
John BasHauti 4:7  Ethor cedin emazte Samaritanabat vr idoquitera: erran cieçón hari Iesusec, Indan edatera.
John BasHauti 4:8  Ecen haren discipuluac ioan içan ciraden hirira iateco erostera.
John BasHauti 4:9  Diotsa bada hari emazte Samaritana hunec, Nola hi Iudu aicelaric, edatera niri esquez aut, bainaiz emazte Samaritana? ecen eztié conuersationeric Iuduéc Samaritanoequin.
John BasHauti 4:10  Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Baldin bahaqui Iaincoaren dohaina, eta nor den hiri erraiten draunana, Indan edatera, hi escatu inçayqueon hari, eta eman baitzerauquenán vr vicitic.
John BasHauti 4:11  Diotsa emazteac, Iauna, eztuc cerçaz idoqui deçán, eta putzua duc barna: nondic duc beraz vr vici hori?
John BasHauti 4:12  Ala gure aita Iacob baino handiago aiz hi, ceinec eman baitraucu putzu haur, eta berac hunetaric edan baitu, eta haren haourréc, eta haren abréc?
John BasHauti 4:13  Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Vr hunetaric edaten duen gucia egarrituren dun berriz:
John BasHauti 4:14  Baina norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan: baina nic emanen draucadan vra, eguinen dun hura baithan vr iauzten denezco ithurri, vicitze eternalecotzat.
John BasHauti 4:15  Diotsa emazteac, Iauna, indac vr horretaric, egarri eznadin, eta ethor eznadin huna idoquitera.
John BasHauti 4:16  Diotsa Iesusec, Habil dei eçan eure senharra, eta athor huna.
John BasHauti 4:17  Ihardets ceçan emazteac eta erran cieçón, Eztiát senharric. Diotsa Iesusec, Vngui erran dun, Eztiát senharric.
John BasHauti 4:18  Ecen borz senhar vkan ditun, eta orain dunana, eztun hire senhar: hori eguiaz erran dun.
John BasHauti 4:19  Diotsa emazteac, Iauna, badiacussát ecen Propheta aicela hi.
John BasHauti 4:20  Gure aitéc mendi hunetan adoratu vkan dié: eta çuec dioçue ecen Ierusalemen dela lekua non adoratu behar baita.
John BasHauti 4:21  Diotsa Iesusec, Emazteá, sinhets neçan ni, ecen ethorten dela orena noiz ezpaituçue mendi hunetan ez Ierusalemen adoraturen Aita.
John BasHauti 4:22  Çuec adoratzen duçue eztaquiçuena, guc adoratzen dinagu daquiguna: ecen saluamendua Iuduetaric dun.
John BasHauti 4:23  Baina ethorten dun orena, eta orain dun, noiz adoraçale eguiazcoéc adoraturen baitute Aita spirituz eta eguiaz: ecen Aita-ere halaco adoraçalén galdez diagon.
John BasHauti 4:24  Iaincoa dun Spiritu: eta hura adoratzen dutenéc, spirituz eta eguiaz adoratu behar diné.
John BasHauti 4:25  Diotsa emazteac, Baceaquiat ecen Messiasa ethorteco dela, Christ deitzen dena, harc dathorrenean declaraturen dirauzquiguc gauça guciac.
John BasHauti 4:26  Diotsa Iesusec, Ni naun hura, hirequin minço naicena.
John BasHauti 4:27  Eta bizquitartean ethor citecen haren discipuluac, eta mirets ceçaten nola emazte batequin minço cen: badaric-ere nehorc etzieçón erran, Ceren galdez ago? edo, Cer minço aiz horrequin?
John BasHauti 4:28  Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.
John BasHauti 4:29  Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?
John BasHauti 4:30  Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.
John BasHauti 4:31  Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipuluéc, cioitela, Magistrua, ian eçac.
John BasHauti 4:32  Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco, çuec eztaquiçuenic.
John BasHauti 4:33  Erraiten çuten bada discipuluéc elkarren artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera?
John BasHauti 4:34  Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá.
John BasHauti 4:35  Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet, goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco.
John BasHauti 4:36  Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere.
John BasHauti 4:37  Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena.
John BasHauti 4:38  Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete.
John BasHauti 4:39  Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut.
John BasHauti 4:40  Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.
John BasHauti 4:41  Eta anhitzez guehiagoc sinhets ceçaten beraren hitzagatic.
John BasHauti 4:42  Eta emazteari erraiten ceraucaten, Eztinagu goitiric hire erranagatic sinhesten: ecen gueuroc ençun dinagu, eta baceaquinagu ecen haur dela eguiazqui Christ munduaren Saluadorea.
John BasHauti 4:43  Eta bi egunen buruän parti cedin handic, eta ioan cedin Galilearát.
John BasHauti 4:44  Ecen Iesusec berac testifica ceçan, ecen Propheta batec bere herrian ohoreric eztuela.
John BasHauti 4:45  Bada ethorri içan cenean Galileara, recebi ceçaten Galileanoec, bestán Ierusalemen eguin cituen gauça guciac ikussiric: ecen hec-ere ethorri içan ciraden bestara.
John BasHauti 4:46  Ethor cedin bada Iesus berriz Cana Galileaco hirira, non eguin vkan baitzuen vra mahatsarno. Eta cen gorte iaun-bat, ceinen semea baitzén eri Capernaumen.
John BasHauti 4:47  Haur, encunic ecen Iesus ethorri cela Iudeatic Galileara, ioan cedin harengana, eta othoitz eguin cieçon iauts ledin, eta senda lieçón bere semea: ecen hiltzera cioan.
John BasHauti 4:48  Erran cieçón orduan Iesusec, Signoac eta miraculuac ikus ezpaditzaçue, ezteçaqueçue sinhets.
John BasHauti 4:49  Diotsa gorte iaun harc, Iauna, iautsi adi ene semea hil dadin baino lehen.
John BasHauti 4:50  Diotsa Iesusec, Habil: hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan guiçonac Iesusec erran ceraucan hitza eta ioan cedin.
John BasHauti 4:51  Eta ia hura iausten cela bere cerbitzariac bat cequizquion, eta conta cieçoten, cioitela, Hire semea vici duc.
John BasHauti 4:52  Orduan galdeguin ciecén, cer orenez hobequi eriden içan cen: eta erran cieçoten, Atzo çazpi orenetan vtzi cian helgaitzac.
John BasHauti 4:53  Eçagut ceçan bada aitác ecen oren hartan cela Iesusec erran ceraucana, Hire semea vici duc. Eta sinhets ceçan berac, eta haren etche guciac.
John BasHauti 4:54  Bigarren signo haur berriz eguin ceçan Iesusec ethorri içan cenean Iudeatic Galileara.
Chapter 5
John BasHauti 5:1  Gauça hauen ondoan, Iuduén bestabat cen, eta igan cedin Iesus Ierusalemera.
John BasHauti 5:2  Eta da Ierusalemen ardi plaçán ikuzgarribat Hebraicoz Beth-esda deitzen denic, borz galeria dituenic.
John BasHauti 5:3  Hetan cetzan eri, itsu, maingu, membro eyhardun mulço handia, vraren higuitzearen beguira ceudela.
John BasHauti 5:4  Ecen Ainguerubat iausten cen ordu iaquinez ikuzgarrira, eta vra vherritzen çuen: eta vraren vherritze ondoan lehen hartara iausten cena sendatzen cen, cer-ere eritassunec baitzaducan.
John BasHauti 5:5  Eta cen guiçon-bat han hoguey eta hemeçortzi vrthez erharçunac çaducanic.
John BasHauti 5:6  Haur ikus ceçanean Iesusec cetzala, eta eçaguturic ecen ia dembora lucea çuela, diotsá, Nahi aiz sendatu?
John BasHauti 5:7  Ihardets cieçón eriac, Iauna, eztiat norc, vra vherritu denean, eçar neçan ikuzgarrira: baina ni ethorten naicen bizquitartean, bercebat ene aitzinean iausten duc.
John BasHauti 5:8  Diotsa Iesusec, Iaiqui adi, altcha eçac eure ohea, eta ebil adi.
John BasHauti 5:9  Eta bertan senda cedin guiçon hura: eta altcha ceçan bere ohea, eta baçabilan: eta cen Sabbathoa egun hartan.
John BasHauti 5:10  Erran cieçoten bada Iuduéc sendatu içan cenari, Sabbathoa duc, eztuc sori ohea eraman deçán.
John BasHauti 5:11  Ihardets ciecén, Norc ni sendatu bainau, harc erran draut, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi.
John BasHauti 5:12  Orduan interroga ceçaten, Nor da hiri erran drauan guiçon hura, Altcha eçac eure ohea eta ebil adi?
John BasHauti 5:13  Eta sendatu içan cenac, etzaquian nor cen: ecen Iesus apparta cedin leku hartan cen gendetzetic.
John BasHauti 5:14  Guero eriden ceçan hura Iesusec templean, eta erran cieçón, Huná, sendatu aiz: guehiago bekaturic eztaguiala, cerbait gaizquiago hel eztaquián:
John BasHauti 5:15  Ioan cedin guicon haur, eta conta ciecén Iuduey ecen Iesus cela hura sendatu vkan çuena.
John BasHauti 5:16  Eta halacotz persecutatzen çutén Iuduéc Iesus, eta hura hil nahiz çabiltzan, ceren gauça hauc eguin baitzituen Sabbathoan.
John BasHauti 5:17  Baina Iesusec ihardets ciecén, Ene Aitac oraindrano obratzen du, eta nic-ere obratzen dut.
John BasHauti 5:18  Halacotz bada Iuduac hura hil nahiz haguitzago çabiltzan, ez solament ceren Sabbathoa hautsi çuen, baina are ceren haren Aita Iaincoa cela erran baitzuen, bere buruä Iaincoaren bardin eguinez.
John BasHauti 5:19  Ihardets ceçan bada Iesusec, eta erran ciecén, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecin daidi Semeac bere buruz deus, erran nahi da, baldin ikussi ezpadu Aitá obratzen: ecen cer-ere harc eguiten baitu, hura Semeac-ere halaber eguiten du.
John BasHauti 5:20  Ecen Aitác maite du Semea, eta berac eguiten dituen gauça guciac eracusten drauzca, eta hauc baino obra handiagoac eracutsiren drauzca hari, çuec mirets deçaçuençát.
John BasHauti 5:21  Ecen nola Aitac resuscitatzen baititu hilac eta viuificatzen, halaber Semeac-ere nahi dituenac viuificatzen ditu.
John BasHauti 5:22  Ecen Aitac eztu iugeatzen nehor, baina iugemendu gucia eman drauca Semeari:
John BasHauti 5:23  Guciéc Semea ohora deçatençát, Aita ohoratzen duten beçala: Semea ohoratzen eztuenac, eztu ohoratzen Aita, ceinec igorri baitu hura.
John BasHauti 5:24  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ene hitza ençuten, eta ni igorri nauena sinhesten duenac, baduela vicitze eternala, eta haina ezta condemnationetara ethorriren: baina iragan da heriotic vicitzera.
John BasHauti 5:25  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ethorten dela orena, eta orain dela, noiz hiléc ençunen baitute Iaincoaren Semearen voza, eta ençunen dutenac vicico dirade.
John BasHauti 5:26  Ecen nola Aitac baitu vicitze bere baithan, hala eman drauca Semeari-ere bere baithan vicitzearen vkaitea.
John BasHauti 5:27  Eta bothere eman drauca iugemendu-ere eguiteco, guiçonaren Seme den becembatean.
John BasHauti 5:28  Ezteçaçuela mirets haur: ecen ethorriren da orena ceinetan monumentetaco guciéc ençunen baitute haren voza.
John BasHauti 5:29  Eta ilkiren dirade vngui eguin duqueitenac, vicitzeco resurrectionera: baina gaizqui eguin duqueitenac, condemnationeco resurrectionera.
John BasHauti 5:30  Ecin daidit nic neure buruz deus: dançudan beçala iugeatzen dut: eta ene iugemendua iusto da: ecen eznabila neure vorondatearen ondoan: baina ni igorri nauen, Aitaren vorondatearen ondoan.
John BasHauti 5:31  Baldin nic testificatzen badut neure buruäz, ene testimoniagea ezta sinhesteco.
John BasHauti 5:32  Bercebat da testificatzen duenic niçaz, eta badaquit ecen eguiazco dela niçaz testificatzen duen testimoniagea.
John BasHauti 5:33  Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari.
John BasHauti 5:34  Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát.
John BasHauti 5:35  Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.
John BasHauti 5:36  Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.
John BasHauti 5:37  Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz. Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi.
John BasHauti 5:38  Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten.
John BasHauti 5:39  Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.
John BasHauti 5:40  Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.
John BasHauti 5:42  Baina eçagutzen çaituztet ecen Iaincoaren amorioa eztuçuela çuec baithan.
John BasHauti 5:43  Ni ethorri naiz neure Aitaren icenean, eta eznauçue recebitzen: baldin bercebat ethor badadi bere icenean, hura recebituren duçue.
John BasHauti 5:44  Nolatan çuec sinhets ahal deçaqueçue, batac berceaganic gloria recebitzen duçuelaric, eta Iaincoaganic beraganic heldu den gloriá ezpaituçue bilhatzen?
John BasHauti 5:45  Eztuçuela vste ecen nic accusaturen çaituztedala çuec Aita baithan: bada norc accusa çaitzaten, Moyses, ceinetan çuec sperança baituçue.
John BasHauti 5:46  Ecen baldin Moyses sinhesten bacindute, sinhetz nindiroqueçue ni: ecen niçaz harc scribatu vkan du.
John BasHauti 5:47  Baina baldin haren scribatuac sinhesten ezpadituçue, nolatan ene hitzac sinhetsiren dituçue.
Chapter 6
John BasHauti 6:1  Guero ioan cedin Iesus Galileaco itsassoaz berce aldera, Tiberiacora.
John BasHauti 6:2  Eta iarreiquiten çayón gendetze handia, ceren ikusten baitzituzten harc erién gainean eguiten cituen signoac.
John BasHauti 6:3  Orduan igan cedin mendi batetara Iesus, eta han iar cedin bere discipuluequin.
John BasHauti 6:5  Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat?
John BasHauti 6:6  (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)
John BasHauti 6:7  Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.
John BasHauti 6:8  Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac.
John BasHauti 6:9  Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?
John BasHauti 6:10  Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen contuaren inguruä.
John BasHauti 6:11  Eta har citzan Iesusec oguiac: eta gratiac rendaturic parti cietzén discipuluey: eta discipuluéc iarriric ceudeney: halaber arrainetaric-ere nahi çuten becembat.
John BasHauti 6:12  Eta ressasiatu içan ciradenean erran ciecén bere discipuluey, Bil itzaçue soberatu diraden çathiac, deus gal eztadin.
John BasHauti 6:13  Bil citzaten bada, eta bethe citzaten hamabi sasqui çathiz, borz ogui garagarrezcoetaric, ian çuteney soberaturic.
John BasHauti 6:14  Gende hec bada ikussi çutenean Iesusec eguin çuen miraculua, erraiten çutén, Haur da eguiazqui mundura ethorteco cen Propheta hura.
John BasHauti 6:15  Iesusec bada eçaguturic ecen haren harrapatzera ethorteco ciradela hura regue eguin leçatençát, retira cedin berriz mendira ber-bera.
John BasHauti 6:16  Eta arratsa ethor cedinean, iauts citecen haren discipuluac itsassora.
John BasHauti 6:17  Eta sarthuric vncira, ioaiten ciraden itsassoaz berce aldera Capernaum alderát: eta ia ilhuna cen, eta etzén Iesus hetara ethorri.
John BasHauti 6:18  Eta itsassoa, haice handic erauntsiz altchatzen cen.
John BasHauti 6:19  Bada hoguey eta borz, edo hoguey eta hamar stade beçala abiroina tiratu ondoan, ikusten dute Iesus itsas gainez dabilala, eta vnciari hurbiltzen çayola, eta ici citecen.
John BasHauti 6:20  Eta harc erran ciecén, Ni naiz, etzaretela beldur.
John BasHauti 6:21  Nahi vkan çutén bada hura vncira recebitu: eta bertan vncia arriba cedin ioaiten ciraden lekura.
John BasHauti 6:22  Biharamunean itsassoaren berce aldetic gueldituric cegoen gendetzeac ikussi duenean ecen berce vncitchoric etzela han bat baicen, ceinetara haren discipuluac sarthu içan baitziraden, eta etzela sarthu bere discipuluequin Iesus vncitchora, baina haren discipuluac berac ioan içan ciradela:
John BasHauti 6:23  Eta Tiberiadetic berce vncitchoric ethorri cela leku haren aldera non oguia ian vkan baitzutén, gratiac rendaturic Iaunac.
John BasHauti 6:24  Ikus ceçanean bada gendetzeac ecen Iesus etzela han, ez haren discipuluac, sar citecen hec-ere vncietara, eta ethor citecen Capernaumera, Iesus bilhatzen çutela.
John BasHauti 6:25  Eta hura eridenic itsassoaren berce aldean, erran cieçoten, Magistruá, noiz huna ethorri aiz?
John BasHauti 6:26  Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ene bilha çabiltzate, ez ceren miraculuac ikussi dituçuen, baina ceren ian baituçue oguietaric, eta ressasiatu içan baitzarete.
John BasHauti 6:27  Trabailla çaitezte ez vianda galtzen denagatic, baina vicitze eternalecotzat irauten duenagatic, cein guiçonaren Semeac emanen baitrauçue: ecen Seme haur Iainco Aitac ciguilatu vkan du.
John BasHauti 6:28  Erran cieçoten bada, Cer eguinen dugu eguin ditzagunçat Iaincoaren obrác?
John BasHauti 6:29  Ihardets ceçan Iesusec, eta erran ciecén, Haur da Iaincoaren obrá, sinhets deçaçuen harc igorri duena baithan.
John BasHauti 6:30  Orduan erran cieçoten, Cer signo bada hic eguiten duc, dacussagunçát eta hi sinhets eçagun? cer obra eguiten duc?
John BasHauti 6:31  Gure aitéc ian vkan dié manná desertuan: scribatua den beçala, Cerutico oguia eman draue iatera.
John BasHauti 6:32  Erran ciecén bada Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, eztrauçue Moysesec eman cerutico oguia: baina ene Aitac emaiten drauçue cerutico ogui eguiazcoa.
John BasHauti 6:33  Ecen Iaincoaren oguia da cerutic iautsi dena, eta munduari vicitze draucana.
John BasHauti 6:34  Erran cieçoten bada, Iauna, eman ieçaguc bethiere ogui hori.
John BasHauti 6:35  Eta erran ciecén Iesusec, Ni naiz vicitzeco oguia: enegana ethorten dena, ezta gosseturen: eta ni baithan sinhesten duena, ezta egarrituren iagoitic.
John BasHauti 6:36  Baina erran drauçuet, ecen ikussi-ere banuçuela, eta eztuçue sinhesten.
John BasHauti 6:37  Aitac emaiten drautan gucia, enegana ethorriren da, eta enegana ethorten dena, eztut campora iraitziren.
John BasHauti 6:38  Ecen cerutic iautsi içan naiz eguin deçadençát ez neure vorondatea, baina ni igorri naueuaren vorondatea.
John BasHauti 6:39  Eta haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Aitarena, cerere eman baitraut, ezteçadan gal hartaric, baina resuscita deçadan hura azquen egunean.
John BasHauti 6:40  Halaber haur da ni igorri nauenaren vorondatea, Semea ikusten eta hura baithan sinhesten duen guciac, duen vicitze eternala, eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.
John BasHauti 6:41  Murmuratzen çutén bada Iuduéc harçaz, ceren erran baitzuen, Ni naiz cerutic iautsi naicen oguia.
John BasHauti 6:42  Eta erraiten çutén, Ezta haur Iesus, Iosephen semea, ceinen aita eta ama guc eçagutzen baititugu? Nola dio bada hunec, Cerutic iautsi naiz?
John BasHauti 6:43  Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean.
John BasHauti 6:44  Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.
John BasHauti 6:45  Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.
John BasHauti 6:46  Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.
John BasHauti 6:47  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.
John BasHauti 6:49  Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade.
John BasHauti 6:50  Haur da oguia cerutic iautsi dena, hunetaric ianen duena hil eztadinçát.
John BasHauti 6:51  Ni naiz ogui vicia cerutic iautsi naicena: nehorc ian badeça ogui hunetaric, vicico da eternalqui, eta nic emanen dudan oguia, ene haraguia da, nic munduaren vicitzeagatic emanen dudana.
John BasHauti 6:52  Baciharducaten bada Iuduéc elkarren artean, erraiten çutela, Nolatan hunec guri bere haraguia eman ahal dieçaquegu iatera?
John BasHauti 6:53  Orduan erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ian ezpadeçaçue guiçonaren Semearen haraguia, eta edan ezpadeçaçue haren odola, eztuçue vicitzeric çuec baithan.
John BasHauti 6:54  Iaten duenac ene haraguia, eta edaten ene odola, badu vicitze eternala: eta nic dut resuscitaturen hura azquen egunean.
John BasHauti 6:55  Ecen ene haraguia eguiazqui da vianda, eta ene odola eguiazqui da edari.
John BasHauti 6:56  Ene haraguia iaten duena, eta ene odola edaten, nitan egoiten da, eta ni hartan.
John BasHauti 6:57  Nola ni igorri bainau Aita vici denac, eta ni vici bainaiz neure Aitaz: hala ni ianen nauena ere, vicico da hura-ere niçaz.
John BasHauti 6:58  Haur da ogui cerutic iautsi içan dena: ez çuen aitéc manná ian duten beçala, eta hil içan dirade: ogui haur ianen duena vicico da eternalqui.
John BasHauti 6:59  Gauça hauc erran citzan synagogán iracasten ari cela Capernaumen.
John BasHauti 6:60  Haren discipuluetaric bada anhitzec gauça hauc ençunic erran ceçaten, Gogor da hitz haur: norc ençun ahal deçaque?
John BasHauti 6:61  Çaquialaric bada Iesusec bere baithan ecen haren discipuluec huneçaz murmuratze çutela, erran ciecén, Hunec scandalizatzen çaituzte?
John BasHauti 6:62  Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?
John BasHauti 6:63  Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.
John BasHauti 6:64  Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic. Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren çuena.
John BasHauti 6:65  Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo.
John BasHauti 6:66  Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.
John BasHauti 6:67  Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere ioan nahi çarete?
John BasHauti 6:68  Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic:
John BasHauti 6:69  Eta guc sinhetsi eta eçagutu diagu ecen, hi aicela Christ Iainco viciaren Semea.
John BasHauti 6:70  Ihardets ciecén Iesusec, Etzaituztet nic hamabi elegitu, eta çuetaric bat deabru baita?
John BasHauti 6:71  Eta haur erraiten çuen Iudas Iscariot Simonen semeaz: ecen haur cen hura traditu behar çuena, hamabietaric bat bacen-ere.
Chapter 7
John BasHauti 7:1  Eta guero baçabilan Iesus Galilean: ecen etzén Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz.
John BasHauti 7:2  Eta hurbil cen Iuduén bestá tabernaclén deitzen cena.
John BasHauti 7:3  Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac.
John BasHauti 7:4  Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc, manifesta ieçoc eure buruä munduari.
John BasHauti 7:5  Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.
John BasHauti 7:6  Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.
John BasHauti 7:7  Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.
John BasHauti 7:8  Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe.
John BasHauti 7:9  Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.
John BasHauti 7:10  Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.
John BasHauti 7:11  Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?
John BasHauti 7:12  Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.
John BasHauti 7:13  Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez.
John BasHauti 7:14  Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.
John BasHauti 7:15  Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe?
John BasHauti 7:16  Ihardets ciecén Iesusec, eta erran ceçan, Ene doctriná ezta enea, baina ni igorri nauenarena.
John BasHauti 7:17  Baldin nehorc nahi badu haren vorondatea eguin, eçaguturen du doctrináz, eya Iaincoaganic denez, ala ni neure buruz minço naicenez.
John BasHauti 7:19  Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate ni hil nahiz?
John BasHauti 7:20  Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz?
John BasHauti 7:21  Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete.
John BasHauti 7:22  Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue guiçona.
John BasHauti 7:23  Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?
John BasHauti 7:24  Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue.
John BasHauti 7:25  Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?
John BasHauti 7:26  Eta huna, frangoqui minço da, eta eztraucate deus eguiten: ala eguiazqui eçagutu othe luqueite Gobernadoréc, ecen haur dela eguiazqui Christ?
John BasHauti 7:27  Baina haur badaquigu nondic den: baina Christ dathorrenean, nehorc eztu iaquinen nondic daten.
John BasHauti 7:28  Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.
John BasHauti 7:29  Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.
John BasHauti 7:30  Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.
John BasHauti 7:31  Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?
John BasHauti 7:32  Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát.
John BasHauti 7:33  Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.
John BasHauti 7:34  Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete.
John BasHauti 7:35  Erran ceçaten bada Iuduéc elkarren artean, Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Grecoén artean barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Grecoén iracastera?
John BasHauti 7:36  Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nauçue, eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete?
John BasHauti 7:37  Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça
John BasHauti 7:38  Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic.
John BasHauti 7:39  (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)
John BasHauti 7:40  Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.
John BasHauti 7:41  Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?
John BasHauti 7:42  Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?
John BasHauti 7:43  Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.
John BasHauti 7:44  Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac
John BasHauti 7:45  Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?
John BasHauti 7:46  Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.
John BasHauti 7:47  Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu?
John BasHauti 7:48  Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?
John BasHauti 7:49  Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.
John BasHauti 7:50  Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat,
John BasHauti 7:51  Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?
John BasHauti 7:52  Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric eztela ilki. Eta itzul cedin batbedera cein bere etcherát.
Chapter 8
John BasHauti 8:2  Eta arguiaren beguian berriz ethor cedin templera, eta populu gucia ethor cedin harengana: eta iarriric cegoela iracasten cituen hec.
John BasHauti 8:3  Orduan duté ekarten harengana Scribéc eta Phariseuéc emazte adulterioan hatzaman-bat: eta hura artean eçarriric,
John BasHauti 8:4  Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan duc adulterioco eguitate berean.
John BasHauti 8:5  Eta Leguean Moysesec manatu diraucuc hunelacoac lapida ditecen: hic bada cer dioc?
John BasHauti 8:6  Eta haur erraiten çuten hura tentatzen çutela, hura cerçaz accusa lutençát. Baina Iesusec beheiti gurthuric erhiaz scribatzen çuen lurrean.
John BasHauti 8:7  Eta haren interrogatzez perseueratzen çutela, chuchenduric erran ciecén, Çuetaric bekatu gabe denac, lehenic horren contra harria aurdigui beça.
John BasHauti 8:9  Bada hori ençun çutenean, conscientiac accusatzen cituela, bata bercearen ondoan ilkiten ciraden çaharrenetaric hassiric azquenetarano: eta Iesus bera gueldi cedin, eta artean cegoen emaztea
John BasHauti 8:10  Eta chuchendu cenean Iesusec nehor etzacussanean emaztea baicen, erran cieçón hari, Emazteá, non dirade hire accusaçaleac? nehorc ezau condemnatu?
John BasHauti 8:11  Eta harc erran ceçan, Ez nehorc, Iauna. Eta erran cieçón Iesusec, Ezaut nic-ere condemnatzen: oha, eta guehiago bekaturic eztaguinala.
John BasHauti 8:12  Berriz bada Iesus minça cequien, cioela, Ni naiz munduaren arguia: niri darreitana ezta ilhumbean ebiliren, baina vkanen du vicitzeco arguia.
John BasHauti 8:13  Erran cieçoten bada Phariseuéc, Hic eure buruäz testificatzen duc, hire testimoniagea eztuc sinhesteco.
John BasHauti 8:14  Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Nic neurorçaz testificatzenagatic sinhesteco da ene testimoniagea: ecen badaquit nondic ethorri naicén, eta norat ioaiten naicen: baina çuec eztaquiçue nondic ethorten naicen, ez norat ioaiten naicén
John BasHauti 8:15  Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue, nic eztut iugeatzen nehor.
John BasHauti 8:16  Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.
John BasHauti 8:17  Baina çuen Leguean-ere scribatua da, ecen bi guiçonen testimoniagea sinhesteco dela.
John BasHauti 8:18  Ni naiz neurorçaz testificatzen dudana, eta testificatzen du niçaz ni igorri nauen Aitac.
John BasHauti 8:19  Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
John BasHauti 8:20  Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén ethorri haren orena
John BasHauti 8:21  Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.
John BasHauti 8:22  Erraiten çuten bada Iuduéc, Berac hilen othe du bere buruä? erraiten baitu, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.
John BasHauti 8:23  Orduan erran ciecén, çuec beheretic çarete, ni garaitic: çuec mundu hunetaric çarete, ni ez naiz mundu hunetaric.
John BasHauti 8:24  Halacotz erran drauçuet ecen çuen bekatuetan hilen çaretela. Ecen baldin sinhets ezpadeçaçue ni naicela hura, çuen bekatuetan hilen çarete.
John BasHauti 8:25  Erran cieçoten bada, Hi nor aiz? Orduan erran ciecén Iesusec, Hatseandanicoa, badiotsuet.
John BasHauti 8:26  Anhitz gauça dut çueçaz minçatzeco eta iugeatzeco: baina ni igorri nauena eguiati da: eta nic harenganic ençun ditudan gauçác munduari erraiten drauzquiot.
John BasHauti 8:28  Erran ciecén bada Iesusec, Altchatu duqueçuenean guiçonaren Semea, orduan eçaguturen duçue ecen ni naicela hura, eta neure buruz eztudala deus eguiten, baina Aitac iracatsi nauen, beçala gauça hauc erraiten ditudala.
John BasHauti 8:29  Ecen ni igorri nauena enequin da: eznau vtzi neuror Aitac, ceren nic haren gogaraco gauçác eguiten baititut bethiere.
John BasHauti 8:30  Gauça hauc harc erraiten cituela, anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.
John BasHauti 8:31  Orduan erraiten cerauen Iesusec hura sinhetsi vkan çuten Iuduey, Baldin çuec perseuera badeçaçue ene hitzean, eguiazqui ene discipulu içanen çarete.
John BasHauti 8:32  Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.
John BasHauti 8:33  Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen garela?
John BasHauti 8:34  Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.
John BasHauti 8:35  Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz.
John BasHauti 8:36  Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate, eguiazqui libre içanen çarete.
John BasHauti 8:37  Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela: baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric çuec baithan.
John BasHauti 8:38  Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.
John BasHauti 8:39  Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Gure aita, Abraham duc. Dioste Iesusec, Baldin Abrahamen haour bacinete, Abrahamen obrác eguin cinçaqueizte.
John BasHauti 8:40  Orain bada ni hil nahiz çabiltzate, bainaiz, Iaincoaganic ençun dudan eguia erran drauçuedan guiçona: hori Abrahamec eztu eguin.
John BasHauti 8:41  Çuec eguiten dituçue çuen aitaren obrác. Eta erran cieçoten, Gu ezgaituc paillardiçataric iayo: aitabat diagu, baita Iaincoa.
John BasHauti 8:42  Erran ciecén bada Iesusec, Baldin Iaincoa çuen aita baliz, maite ninduqueçue ni: ecen ni Iaincoaganic partitu eta ethorri naiz: eta eznaiz neure buruz ethorri, baina harc igorri nau.
John BasHauti 8:43  Cergatic ene lengoagea eztuçue aditzen? ceren ecin ençun baitiroqueçue ene hitza.
John BasHauti 8:44  Çuec, aita deabruaganic çarete, eta çuen aitaren desirac eguin nahi dituçue: hura guicerhaile cen hatseandanic, eta eguián eztu perseueratu: ecen eguiaric ezta hartan. Noiz-ere erraiten baitu gueçurra, bere propritic minço da: ecen gueçurti da eta gueçurraren aita.
John BasHauti 8:45  Eta ceren nic eguia erraiten baitut, eznauçue sinhesten.
John BasHauti 8:46  Norc çuetaric reprehenditzen nau ni bekatuz? eta baldin eguiá erraiten badut, ceren çuec eznauçue sinhesten?
John BasHauti 8:47  Iaincoaganic denac, Iaincoaren hitzac ençuten ditu: halacotz çuec eztituçue ençuten, ceren ezpaitzarete Iaincoaganic.
John BasHauti 8:48  Ihardets ceçaten orduan Iuduéc eta erran cieçoten, Eztugu vngui erraiten guc, ecen Samaritano aicela hi, eta deabrua duala?
John BasHauti 8:49  Ihardets ceçan Iesusec, Eztut nic deabrua: baina dut ohoratzen, neure Aita, eta çuec desohoratzen nauçue ni.
John BasHauti 8:50  Eta nic eztut neure gloriá bilhatzen: bada bilhatzen duenic, eta iugeatzen duenic.
John BasHauti 8:51  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nehorc ene hitza beguira badeça, herioa eztu ikussiren seculan.
John BasHauti 8:52  Orduan erran cieçoten Iuduéc, Orain eçagutu diagu ecen deabrua duala: Abraham hil içan duc eta Prophetác: eta hic dioc, Baldin nehorc ene hitza beguira badeça, eztu dastaturan herioa seculan.
John BasHauti 8:53  Ala hi gure aita Abraham baino handiago aiz, cein hil içan baita? Prophetac-ere hil içan dituc: nor hic eure buruä eguiten duc?
John BasHauti 8:54  Ihardets ceçan Iesusec, Baldin nic glorificatzen badut neure buruä, ene gloria ezta deus: ene Aita da ni glorificatzen nauena, ceinez erraiten baituçue çuec ecen çuen Iainco dela.
John BasHauti 8:55  Eta eztuçue eçagutzen hura: baina nic eçagutzen dut hura: eta baldin erran badeçat ecen eztudala hura eçagutzen, içanen naiz çuec irudi, gueçurti: baina badaçagut hura, eta haren hitza beguiratzen dut.
John BasHauti 8:56  Abraham çuen aita aleguera cedin ikus leçançát ene egun haur: eta ikussi vkan du, eta alegueratu içan da.
John BasHauti 8:57  Erran cieçoten bada Iuduéc, Berroguey eta hamar vrthe oraino eztituc, eta Abraham ikussi duc?
John BasHauti 8:58  Erran ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Abraham cedin baino lehen, ni naiz.
John BasHauti 8:59  Har ceçaten orduan harri: haren contra aurthiteco: baina Iesus gorde cedin, eta ilki cedin templetic.
Chapter 9
John BasHauti 9:1  Eta iragaiten cela Iesusec ikus ceçan guiçon sortzetic itsubat.
John BasHauti 9:2  Eta interroga ceçaten bere discipuluéc. erraiten cutela. Magistruá, Ceinec bekatu eguin du, hunec ala hunen aitaméc, hunela itsu sor ledin?
John BasHauti 9:3  Ihardets ceçan Iesusec, Ez hunec bekatu eguin du, ez hunen aitaméc: baina itsu iayo da, Iaincoaren obrác manifesta litecençat hunetan.
John BasHauti 9:4  Ni igorri nauenaren obrác eguin behar ditut, eguna deno: badatorque gaua noiz nehorc ecin obraric baitaidi.
John BasHauti 9:6  Haur erran çuenean thu eguin ceçan lurrera, eta eguin ceçan lohi thutic, eta lohi harçaz frota citzan itsuaren beguiac:
John BasHauti 9:7  Eta erran cieçon, Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneco ikuzgarrira. Ioan cedin bada, eta garbi cedin, eta itzul cedin ikusten çuela.
John BasHauti 9:8  Bada auçoéc, eta lehen ikussi çutenéc ecen itsu cela, erraiten çutén, Ezta haur iarriric ohi cegoena eta escatzen cena?
John BasHauti 9:9  Batzuc erraiten çutén, Haur da: eta bercéc, Hura dirudi, Baina berac erraiten çuen, Ni naiz hura.
John BasHauti 9:10  Erran cieçoten bada, Nolatan irequi içan dirade hire beguiac?
John BasHauti 9:11  Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut.
John BasHauti 9:12  Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit.
John BasHauti 9:14  Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin çuenean eta haren beguiac irequi cituenean.
John BasHauti 9:15  Berriz bada interroga ceçaten hura Phariseuéc-ere nolatan ikustea recebitu çuen. Eta harc erran ciecén, Lohi eçarri vkan draut neure beguién gainera, eta garbitu naiz, eta ikusten dut.
John BasHauti 9:16  Erraiten çuten bada Phariseuetaric batzuc, Guiçon haur ezta Iaincoaganic: ecen Sabbathoa eztu beguiratzen. Bercéc erraiten çuten, Nolatan guiçon vicitze gaichtotaco batec sign hauc eguin ahal ditzaque? Eta dissensione cen hayén artean.
John BasHauti 9:17  Erraiten draucate itsuari berriz, Hic cer dioc harçaz, ceren beguiac irequi drauzquian? Eta harc erran ceçan, Propheta dela.
John BasHauti 9:18  Baina etzeçaten sinhets Iuduéc harçaz, ecen itsu içan cela, eta ikustea recebitu çuela, ikustea recebitu çuenaren aitamác dei litzaqueteno:
John BasHauti 9:19  Eta interroga citzaten hec, cioitela, Haur da çuen seme çuec itsu iayo cela dioçuena? nolatan bada orain dacussa?
John BasHauti 9:20  Ihardets ciecén haren aitaméc, eta erran ceçaten, Badaquigu ecen haur dela gure semea, eta itsu iayo içan dela:
John BasHauti 9:22  Gauça hauc erran citzaten haren aitaméc, ceren beldur baitziraden Iuduén: ecen ia ordenatu çuten Iuduéc, baldin nehorc aithor baleça hura licela Christ, synagogatic iraitz ledin.
John BasHauti 9:23  Halacotz haren aitaméc erran ceçaten, Adin du, bera interroga eçaçue.
John BasHauti 9:24  Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela.
John BasHauti 9:25  Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan, Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala.
John BasHauti 9:26  Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac?
John BasHauti 9:27  Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?
John BasHauti 9:28  Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.
John BasHauti 9:29  Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.
John BasHauti 9:30  Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac.
John BasHauti 9:31  Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.
John BasHauti 9:32  Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric.
John BasHauti 9:33  Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.
John BasHauti 9:34  Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Hi bekatutan sorthua aiz guciori, eta hic iracasten gaituc gu? Eta iraitz ceçaten hura campora.
John BasHauti 9:35  Ençun ceçan Iesusec nola egotzi vkan çuten hura campora: eta eriden çuenean hura, erran cieçón, Sinhesten duc hic Iaincoaren Semea baithan?
John BasHauti 9:36  Ihardets ceçan harc eta erran ceçan, Eta nor da, Iauna, sinhets deçadan hura baithan?
John BasHauti 9:37  Eta erran cieçon Iesusec, Eta ikussi duc hura, eta hirequin minço dena duc hura.
John BasHauti 9:38  Eta harc dio, Sinhesten diat, Iauna. Eta adora ceçan hura.
John BasHauti 9:39  Eta erran ceçan Iesusec, Iugemendu eguitera ni mundu hunetara ethorri naiz: ikusten eztutenéc, ikus deçatençát: eta ikusten dutenac itsu ditecençat.
John BasHauti 9:40  Eta ençun ceçaten hori, Phariseuetaric harequin ciraden batzuc, eta erran cieçoten, Ala gu-ere itsu gara?
John BasHauti 9:41  Erran ciecén Iesusec, Baldin itsu bacinete, etzinduqueite bekaturic: baina orain erraiten duçue, Badacussagu: beraz çuen bekatua badago.
Chapter 10
John BasHauti 10:1  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, borthatic ardién artheguira sartzen eztena, baina da igaiten bercetaric, hura ohoin da eta gaichtaguin.
John BasHauti 10:2  Baina borthatic sartzen dena, da ardien artzaina.
John BasHauti 10:3  Huni borthalçainac irequiten drauca, eta ardiéc haren voza ençuten duté: eta bere ardiac deitzen ditu cein bere icenez, eta eramaiten ditu camporat.
John BasHauti 10:4  Eta bere ardiac idoqui dituenean, hayén aitzinean ioaiten da: eta ardiac hari iarreiquiten çaizca, ecen eçagutzen dute haren voza.
John BasHauti 10:5  Eta arrotz bati etzaizca iarreiquiren, baina ihes eguinen draucate: ceren ezpaitute eçagutzen arrotzén voza.
John BasHauti 10:6  Comparatione haur erran ciecén Iesusec: baina hec etzeçaten eçagut cer cen hæy erraiten cerauena.
John BasHauti 10:7  Erran ciecén bada berriz Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen ni naicela ardién borthá.
John BasHauti 10:8  Guciac cembat-ere ene aitzinean ethorri baitirade ohoin dirade eta gaichtaguin: baina ardiéc eztituzte hec ençun vkan.
John BasHauti 10:9  Ni naiz borthá, nitaric baldin nehor sar badadi saluaturen da: eta sarthuren da eta ilkiren da, eta bazca eridenen du.
John BasHauti 10:10  Ohoina ezta ethorten ardiac ebats eta hil eta deseguin ditzançat baicen: ni ethorri naiz vicitze dutençat, eta abundantia dutençát.
John BasHauti 10:11  Ni naiz artzain ona: artzain onac bere vicia eçarten du bere ardiacgatic:
John BasHauti 10:12  Baina mercenarioac, eta artzain eztenac, ceinenac ezpaitirade ardiac, dacussanean otsoa heldu dela, vtziten ditu ardiac, eta ihes eguiten du: eta otsoac harrapatzen eta barreyatzen ditu ardiac.
John BasHauti 10:13  Eta mercenarioac ihes eguiten du, ceren mercenario baita, eta ezpaitu ardién ansiaric.
John BasHauti 10:14  Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz.
John BasHauti 10:15  Aitac ni eçagutzen nauen beçala, nic-ere eçagutzen dut Aita: eta neure vicia eçarten dut neure ardiacgatic.
John BasHauti 10:16  Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.
John BasHauti 10:17  Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.
John BasHauti 10:18  Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.
John BasHauti 10:19  Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic.
John BasHauti 10:20  Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote?
John BasHauti 10:21  Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque?
John BasHauti 10:22  Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen.
John BasHauti 10:23  Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.
John BasHauti 10:24  Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.
John BasHauti 10:25  Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté.
John BasHauti 10:26  Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet.
John BasHauti 10:27  Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.
John BasHauti 10:28  Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.
John BasHauti 10:29  Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic.
John BasHauti 10:31  Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc haren lapidatzeco.
John BasHauti 10:32  Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue?
John BasHauti 10:33  Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco.
John BasHauti 10:34  Ihardets ciecén Iesusec, Ezta scribatua çuen Leguean, Nic erran dut, Iainco çarete?
John BasHauti 10:35  Baldin hec deithu baditu Iainco, ceinetara Iaincoaren hitza eguin içan baita, eta ecin hauts baitaite Scripturá:
John BasHauti 10:36  Ni Aitac sanctificatu eta mundura igorri bainau, çuec dioçue ecen blasphematzen ari naicela, ceren erran dudan, ecen Iaincoaren Semea naicela?
John BasHauti 10:37  Baldin neure Aitaren obrác eguiten ezpaditut, ezneçaçuela sinhets:
John BasHauti 10:38  Baina baldin eguiten baditut, eta baldin ni sinhetsi nahi ezpanauçue, obrác sinhets itzaçue: eçagut eta sinhets deçaçuen ecen Aita nitan dela eta ni hartan.
John BasHauti 10:39  Berriz bada hura hartu nahiz çabiltzan: baina itzur cedin hayén escuetaric.
John BasHauti 10:40  Eta ioan cedin berriz Iordanaz berce aldera, lehen Ioannes batheyatzen ari cen lekura: eta egon cedin han.
John BasHauti 10:41  Eta anhitz ethor cedin harengana, eta erraiten çutén, Ioannesec eztu signoric batre eguin vkan: baina Ioannesec huneçaz erran dituen gauça guciac, eguiazcoac ciraden.
Chapter 11
John BasHauti 11:1  Cen bada Lazaro deitzen cen guiçombat eri, Bethaniaco, Mariaren eta Martha haren ahizparen burguco.
John BasHauti 11:2  (Eta Maria haur cen Iauna vnguentuz vnctatu çuena, eta haren oinac bere adatseco biloez ichucatu cituena: ceinen anaye Lazaro baitzen eri)
John BasHauti 11:3  Igor ceçaten bada hunen arrebéc harengana, cioitela, Iauna, huná, hic maite duana, eri duc.
John BasHauti 11:4  Eta hori ençunic Iesusec erran ceçan, Eritassun hori ezta heriotara, baina Iaincoaren gloriatan, eritassun harçaz Iaincoaren Semea glorifica dadinçat.
John BasHauti 11:5  Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.
John BasHauti 11:6  Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.
John BasHauti 11:7  Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz.
John BasHauti 11:8  Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?
John BasHauti 11:9  Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.
John BasHauti 11:10  Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.
John BasHauti 11:11  Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.
John BasHauti 11:12  Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.
John BasHauti 11:13  Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.
John BasHauti 11:14  Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:
John BasHauti 11:15  Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.
John BasHauti 11:16  Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.
John BasHauti 11:17  Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.
John BasHauti 11:18  Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:
John BasHauti 11:19  Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.
John BasHauti 11:20  Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.
John BasHauti 11:21  Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:
John BasHauti 11:22  Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.
John BasHauti 11:24  Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela resurrectionean, azquen egunean.
John BasHauti 11:25  Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:
John BasHauti 11:26  Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?
John BasHauti 11:27  Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.
John BasHauti 11:28  Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.
John BasHauti 11:29  Hura, hori ençun duenean, iaiquiten da fitetz, eta ethorten da harengana.
John BasHauti 11:30  Ecen oraino etzén ethorri Iesus burgura: baina cen Marthac encontratu çuen lekuan.
John BasHauti 11:31  Orduan harequin etchean ciraden Iuduac, eta hura consolatzen çutenac, ikussiric ecen Maria hain fitetz iaiqui, eta ilki cela, iarreiqui cequizquion hari, cioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar daguiançat.
John BasHauti 11:32  Bada Mariac, ethor cedinean Iesus cen lekura, hura ikussiric, egotz ceçan bere buruä haren oinetara, ciotsala, Iauna, baldin içan bahinz hemen, etzuqueán hil ene anaye.
John BasHauti 11:33  Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ceçan bere buruä:
John BasHauti 11:34  Eta erran ceçan, Non eçarri duçue? Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac.
John BasHauti 11:36  Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola maite çuen.
John BasHauti 11:37  Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Ecin eguin ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin?
John BasHauti 11:38  Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria.
John BasHauti 11:39  Dio Iesusec, Altcha eçaçue harria. Diotsa Marthac, hil içan cenaren arrebác, Iauna, kirestu duc gaurguero: ecen laur egunetacoa duc.
John BasHauti 11:40  Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets badeçan ikussiren dunala Iaincoaren gloria?
John BasHauti 11:41  Ken ceçaten bada harria, hila eçarri içan cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac, erran ceçan, Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun bainauc:
John BasHauti 11:42  Eta nic baniaquián ecen bethi ençuten nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran diát, sinhets deçatençat ecen hic igorri nauala.
John BasHauti 11:43  Eta hauc erranic, voz goraz oihu eguin ceçan, Lazaro, athor campora.
John BasHauti 11:44  Eta hil içan cena ilki cedin, escuac eta oinac lothuraz lothuac cituela: eta haren beguithartea crobitchet batez cen estalia. Dioste Iesusec, Lacha eçaçue eta vtzi eçaçue ioaitera.
John BasHauti 11:45  Bada Iudu Mariagana ethorri ciradenetaric, eta Iesusec eguin cituen gauçác ikussi cituztenetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.
John BasHauti 11:46  Baina hetaric batzu ioan citecen Phariseuetara, eta erran cietzen hæy Iesusec eguin cituen gauçác.
John BasHauti 11:47  Orduan bil ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc conseillua, eta erraiten çuten, Cer eguiten dugu, ecen guiçon hunec anhitz signo eguiten du.
John BasHauti 11:48  Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea.
John BasHauti 11:49  Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciecén, Çuec eztaquiçue deus:
John BasHauti 11:50  Eta eztuçue pensatzen ecen probetchu dugula, guiçombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin.
John BasHauti 11:51  Eta haur bere burutic etzeçan erran: baina nola baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, prophetiza ceçan ecen Iesusec hil behar luela nationeagatic.
John BasHauti 11:52  Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzançát batetara
John BasHauti 11:53  Bada egun harçaz gueroztic consultatzen çutén elkarrequin hura hil leçatençát.
John BasHauti 11:54  Iesus bada guehiagoric etzabilan aguerriz Iuduén artean: baina ioan cedin handic desertuaren aldeco comarcarát, Ephraim deitzen den hirira: eta han egoiten cen bere discipuluequin.
John BasHauti 11:55  Eta cen hurbil Iuduén bazcoa, eta igan cedin anhitz Ierusalemera comarca hartacoric bazco aitzinean, purifica litecençat.
John BasHauti 11:56  Bada Iesusen bilha çabiltzan, eta elkarren artean erraiten çutén, templean leudela, Cer irudi çaiçue, ecen eztela ethorriren bestara?
John BasHauti 11:57  Eta eman ceçaten Sacrificadore principaléc eta Phariseuéc manamendu, baldin nehorc eçagutzen balu non licén, eracuts leçan, hatzaman leçatençát.
Chapter 12
John BasHauti 12:1  Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric.
John BasHauti 12:2  Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat.
John BasHauti 12:3  Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez.
John BasHauti 12:4  Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac.
John BasHauti 12:5  Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun dinerotan, eta eman paubrey?
John BasHauti 12:6  Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen.
John BasHauti 12:7  Erran ceçan bada Iesusec, Vtzi eçac, ene sepultura eguneco hori beguiratu dic.
John BasHauti 12:8  Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethiere vkanen.
John BasHauti 12:9  Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen.
John BasHauti 12:10  Eta consulta ceçaten Sacrificadore principalec Lazaro-ere hil leçatençát.
John BasHauti 12:11  Ecen Iuduetaric anhitz haren causaz ioaiten ciraden, eta sinhesten çuten Iesus baithan.
John BasHauti 12:12  Biharamunean bestara ethorri içan cen gendetze handic, ençunic ecen Iesus ethorten cela Ierusalemera,
John BasHauti 12:13  Har citzaten palma adarrac, eta ilki cequizquion aitzinera, eta oihu eguiten çutén, Hosanna, Benedicatu dela Iaunaren icenean ethorten den Israeleco reguea.
John BasHauti 12:14  Eta eriden ceçan Iesusec asto-vme arbat, eta iar cedin haren gainean, scribatua den beçala,
John BasHauti 12:15  Ezaicela beldur Siongo alabá: huná, hire Regue ethorten dun iarriric dagoela asto-vme ar-baten gainean.
John BasHauti 12:16  Eta gauça hauc etzitzaten eçagut haren discipuluéc lehenetic: baina Iesus glorificatu içan cenean, orduan orhoit citecen ecen gauça hauc harçaz scribatuac ciradela, eta hari gauça hauc eguin cerautzatela.
John BasHauti 12:17  Eta testificatzen çuen harequin cen gendetzeac, ecen Lazaro deithu çuela monumentetic, eta hura resuscitatu çuela hiletaric.
John BasHauti 12:18  Halacotz atzinera ethorri-ere içan çayón gendetzea, ecen ençun çuten, harc miraculu haur eguin çuela.
John BasHauti 12:19  Eta Phariseuéc erran ceçaten bere artean, Eztacussaçue ecen etzaretela deus probetchatzen? horrá, mundua haren ondoan ioan da.
John BasHauti 12:20  Eta baciraden Grec batzu igaiten ohi ciradenetaric adoratzera bestán:
John BasHauti 12:21  Hauc bada ethor citecen Philippegana cein baitzén Bethsaidaco Galilean, eta othoitz eguin cieçoten, cioitela, Iauna, nahi guendiquec Iesus ikussi.
John BasHauti 12:22  Ethorten da Philippe eta erraiten drauca Andriui, Andriuèc berriz eta Philippec erraiten draucate Iesusi.
John BasHauti 12:23  Eta Iesusec ihardets ciecén, cioela, Ethorri da ordua guiçonaren Semea glorificaturen baita.
John BasHauti 12:24  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin ogui bihia lurrera eroriric hil ezpadadi, hura bera dago: baina baldin hil badadi fructu anhitz ekarten du.
John BasHauti 12:25  Bere viciari on daritzanac galduren du hura: eta bere viciari gaitz daritzanac mundu hunetan, vicitze eternalecotzat beguiraturen du hura.
John BasHauti 12:26  Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.
John BasHauti 12:27  Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.
John BasHauti 12:28  Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen.
John BasHauti 12:29  Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac, cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä minçatu içan çayo.
John BasHauti 12:30  Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic.
John BasHauti 12:31  Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.
John BasHauti 12:32  Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.
John BasHauti 12:33  (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen)
John BasHauti 12:34  Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori?
John BasHauti 12:35  Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.
John BasHauti 12:36  Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.
John BasHauti 12:37  Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:
John BasHauti 12:38  Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo?
John BasHauti 12:39  Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec,
John BasHauti 12:40  Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.
John BasHauti 12:41  Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz.
John BasHauti 12:42  Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez.
John BasHauti 12:43  Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá.
John BasHauti 12:44  Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.
John BasHauti 12:45  Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.
John BasHauti 12:46  Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát
John BasHauti 12:47  Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat.
John BasHauti 12:48  Ni iraizten nauenac, eta ez recebitzen ene hitzac, badu norc hura condemna deçan: ni minçatu naicen hitzac condemnaturen du hura azquen egunean,
John BasHauti 12:49  Ecen ni neure burutic eznaiz minçatu: baina ni igorri nauen Aitac berac manamendu eman draut, cer erran deçaquedan eta cer minça naiten.
John BasHauti 12:50  Eta badaquit ecen haren manamendua vicitze eternal dela: bada nic erraiten ditudan gauçác, nola Aitac eman baitrauzquit, hala erraiten ditut.
Chapter 13
John BasHauti 13:1  Eta bazco besta aitzinean, çaquiala Iesusec ecen ethorri cela haren orena iragan ledinçat mundu hunetaric Aitaganát, nola maite vkan baitzituen bereac, munduan ciradenac, finerano maite vkan ditu hec.
John BasHauti 13:2  Eta affal ondoan (deabruac ia eçarri çuenean Iudas Iscarioten, Simonen semearen bihotzean, hura tradi leçan)
John BasHauti 13:3  Daquialaric Iesusec gauça gucia eman drauzcala hari Aitác escuetara, eta bera Iaincoaganic ilki dela, eta Iaincoganat ioaiten dela:
John BasHauti 13:4  Iaiquiten da affaritetic, eta vtziten du arropá: eta harturic longerabat, guerrica cedin harçaz.
John BasHauti 13:5  Guero eçar ceçan vr bacin batetara, eta has cedin discipuluen oinén ikutzen, eta guerricatua cen oihalaz ichucatzen.
John BasHauti 13:6  Ethor cedin bada Simon Pierrisgana: eta harc erran cieçon, Iauna, hic niri oinac ikutzen drauzquidac?
John BasHauti 13:7  Ihardets ceçan Iesusec eta erran cieçon, Nic eguiten dudana, hic eztaquic orain: baina guero eçaguturen duc.
John BasHauti 13:8  Diotsa Pierrisec, Eztituc ikuciren ene oinac seculan. Ihardets cieçón Iesusec, Baldin ikuz ezpaheçat, eztuc vkanen parteric enequin.
John BasHauti 13:9  Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, ez ene oinac solament, baina escuac-ere eta buruä.
John BasHauti 13:10  Diotsa Iesusec, Ikucia denac, eztic mengoaric oinac ikuz ditzan baicen, baina duc chahu gucia: eta çuec chahu çarete, baina ez gucioc.
John BasHauti 13:11  Ecen baçaquian cein cen hura traditzen çuena: halacotz erran ceçan, Etzarete chahu gucioc.
John BasHauti 13:12  Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?
John BasHauti 13:13  Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.
John BasHauti 13:14  Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.
John BasHauti 13:15  Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.
John BasHauti 13:16  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.
John BasHauti 13:17  Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.
John BasHauti 13:18  Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.
John BasHauti 13:19  Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.
John BasHauti 13:20  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.
John BasHauti 13:21  Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.
John BasHauti 13:22  Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.
John BasHauti 13:23  Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:
John BasHauti 13:24  Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.
John BasHauti 13:25  Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?
John BasHauti 13:26  Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.
John BasHauti 13:27  Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.
John BasHauti 13:28  Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.
John BasHauti 13:29  Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.
John BasHauti 13:30  Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.
John BasHauti 13:31  Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.
John BasHauti 13:32  Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.
John BasHauti 13:33  Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.
John BasHauti 13:34  Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.
John BasHauti 13:35  Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.
John BasHauti 13:36  Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.
John BasHauti 13:37  Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.
John BasHauti 13:38  Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.
Chapter 14
John BasHauti 14:1  Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.
John BasHauti 14:2  Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.
John BasHauti 14:3  Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.
John BasHauti 14:4  Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue.
John BasHauti 14:5  Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu ?
John BasHauti 14:6  Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.
John BasHauti 14:7  Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura.
John BasHauti 14:8  Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc,
John BasHauti 14:9  Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita?
John BasHauti 14:10  Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.
John BasHauti 14:11  Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue.
John BasHauti 14:12  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.
John BasHauti 14:13  Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.
John BasHauti 14:14  Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.
John BasHauti 14:15  Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.
John BasHauti 14:16  Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:
John BasHauti 14:17  Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.
John BasHauti 14:18  Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.
John BasHauti 14:19  Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.
John BasHauti 14:20  Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.
John BasHauti 14:21  Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.
John BasHauti 14:22  Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?
John BasHauti 14:23  Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.
John BasHauti 14:24  Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.
John BasHauti 14:25  Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela.
John BasHauti 14:26  Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac
John BasHauti 14:27  Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.
John BasHauti 14:28  Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.
John BasHauti 14:29  Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.
John BasHauti 14:30  Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.
John BasHauti 14:31  Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.
Chapter 15
John BasHauti 15:1  Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina
John BasHauti 15:2  Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.
John BasHauti 15:3  Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic.
John BasHauti 15:4  Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete.
John BasHauti 15:5  Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.
John BasHauti 15:6  Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen.
John BasHauti 15:7  Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.
John BasHauti 15:8  Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu.
John BasHauti 15:9  Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.
John BasHauti 15:10  Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.
John BasHauti 15:11  Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.
John BasHauti 15:12  Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala
John BasHauti 15:13  Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.
John BasHauti 15:14  Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet
John BasHauti 15:15  Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.
John BasHauti 15:16  Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.
John BasHauti 15:17  Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.
John BasHauti 15:18  Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.
John BasHauti 15:20  Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.
John BasHauti 15:21  Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.
John BasHauti 15:22  Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz.
John BasHauti 15:23  Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.
John BasHauti 15:24  Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.
John BasHauti 15:25  Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.
John BasHauti 15:26  Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.
John BasHauti 15:27  Baina çuec-ere testificaturen duçue, ecen hatseandanic enequin çarete.
Chapter 16
John BasHauti 16:1  Gauça hauc erran drauzquiçuet scandaliza etzaiteztençát:
John BasHauti 16:2  Egotziren çaituzte synagoguetaric: baina ethorriren da demborá non norc-ere hilen baitzaituzte vste vkanen baitu cerbitzu eguiten draucala Iaincoari.
John BasHauti 16:3  Eta gauça hauc eguinen drauzquiçue, ceren ezpaitute eçagutu Aita, ez ni.
John BasHauti 16:4  Baina gauça hauc erran drauzquiçuet cuey, ordu hura ethorri datenean, orhoit çaiteztençat heçaz, ecen nic erran drauzquiçuedala: badaric-ere gauça hauc hatseandanic eztrauzquiçuet erran, ceren çuequin bainincén.
John BasHauti 16:5  Baina orain banoa ni igorri nauenaganát, eta çuetaric nehorc eznau interrogatzan, Norat oha?
John BasHauti 16:6  Baina ceren gauca hauc erran drauzquiçuedan, tristitiác bethe du çuen bihotza,
John BasHauti 16:7  Baina nic eguia erraiten drauçuet, behar duçue ni ioan nadin: ecen baldin ioan ezpanadi, Consolaçalea ezta ethorriren çuetara: baina baldin ioan banadi, igorriren dut hura çuetara.
John BasHauti 16:8  Eta dathorrenean harc vençuturen du mundua bekatuz eta iustitiaz eta iugemenduz.
John BasHauti 16:9  Bekatuz diot, ceren ezpaitute ni baithan sinhesten.
John BasHauti 16:10  Eta iustitiaz, ceren neure Aitaganát ioaiten bainaiz, eta guehiagoric eznauçue ikussiren.
John BasHauti 16:11  Eta iugemenduz, ceren mundu hunetaco princea condemnatu baita.
John BasHauti 16:12  Oraino anhitz gauça dut çuey erraiteco, baina ecin egar ditzaqueçue orain.
John BasHauti 16:13  Baina dathorrenean hura, Spiritu eguiazcoa diot, harc guidaturen çaituzte eguia gucitara: ecen ezta minçaturen bere buruz, baina cer-ere ençun baituque erranen du: eta ethorteco diraden gauçác declaraturen drauzquiçue.
John BasHauti 16:14  Harc nau glorificaturen: ecen enetic harturen du, eta declaraturen drauçue.
John BasHauti 16:15  Aitac dituen gauça guciac, ene dirade: halacotz erran drauçuet ecen enetic harturen duela eta declaraturen drauçuela.
John BasHauti 16:16  Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: ecen ni banoa Aitaganát.
John BasHauti 16:17  Erran ceçaten bada haren discipuluetaric batzuc elkarren artean, Cer da erraiten draucun haur, Dembora gutibat, eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat, eta ikussiren nauçue: eta, Ecen ni banoa Aitaganát.
John BasHauti 16:18  Erraiten çuten bada, Cer da erraiten duen haur dembora gutibat? eztaquigu cer erraiten duen
John BasHauti 16:19  Eçagut ceçan bada Iesusec ecen interrogatu nahi çutela, eta erran ciecén, Elkarren artean huneçaz galdez çaudete, ceren erran baitut, Dembora gutibat eta eznauçue ikussiren: eta berriz dembora gutibat eta ikussiren nauçue.
John BasHauti 16:20  Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec, eta mundua bozturen da: eta çuec triste içanen çarete, baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara.
John BasHauti 16:21  Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten.
John BasHauti 16:22  Çuec-ere bada orain tristitia duçue: baina harçara ikussiren çaituztet, eta çuen bihotza alegueraturen da, eta çuen alegrançá eztu nehorc edequiren çuetaric.
John BasHauti 16:23  Eta egun hartan eznauçue deusez interrogaturen. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen cer-ere escaturen baitzaizquiote ene Aitari ene icenean, emanen drauçuela.
John BasHauti 16:24  Oraindrano etzarete deus escatu ene icenean: esca çaitezte, eta recebituren duçue, çuen alegrançá complitua dençát.
John BasHauti 16:25  Gauça hauc comparationez erran drauzquiçuet: baina ethorten da ordua ezpainaitzaiçue guehiagoric comparationez minçaturen, baina claroqui neure Aitaz minçaturen bainaitzaiçue.
John BasHauti 16:26  Egun hartan ene icenean escaturen çarete, eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic.
John BasHauti 16:27  Ecen Aitac berac maite çaituzte, ceren çuec ni maite vkan bainauçue, eta sinhetsi baituçue ecen Iaincoaganic ilki naicela.
John BasHauti 16:28  Ilki naiz Aitaganic, eta ethorri naiz mundura: harçara vtziten dut mundua, eta banoa Aitaganát.
John BasHauti 16:29  Diotsate bere discipuluéc, Huná, orain claroqui minço aiz, eta comparationeric batre eztuc erraiten.
John BasHauti 16:30  Orain baceaquiagu ecen badaquizquiala gauça guciac, eta eztuc mengoa nehorc interroga açan: huneçaz diagu sinhesten ecen Iaincoaganic ilki aicela.
John BasHauti 16:32  Huná, ethorten da ordua, eta ia ethorri da, barreyaturen baitzarete batbedera cein çuenetarát, eta ni neuror vtziren bainauçue: baina eznaiz neuror: ecen Aita enequin da.
John BasHauti 16:33  Gauça hauc erran drauzquiçuet, nitan baque duçuençat: munduan afflictione vkanen duçue: baina auçue bihotz on, ni munduari garaithu natzayo.
Chapter 17
John BasHauti 17:1  Gauça hauc erran citzan Iesusec, eta goiti citzan beguiac cerurát, eta erran ceçan, Aitá, ethorri duc orena, glorifica eçac eure Semea, eure Semeac-ere hi glorifica eçançát.
John BasHauti 17:2  Nola eman baitraucac bothere haragui guciaren gainean, hari eman drauzquioán guciey, vicitze eternala eman diecençát.
John BasHauti 17:3  Eta haur duc vicitze eternala, hi euror eçagut eçaten Iainco eguiazco, eta Iesus Christ hic igorri duana.
John BasHauti 17:4  Nic glorificatu aut lurraren gainean: acabatu diat eguiteco eman draután obrá.
John BasHauti 17:5  Eta orain glorifica neçac hic Aitá, euror baithan, gloria harçaz cein vkan baitut hirequin mundu haur eguin cedin baino lehen.
John BasHauti 17:6  Manifestatu diraueat hire icena hic niri mundutic eman drauztán guiçoney: hireac cituán, eta niri hec eman drauzquidac, eta hire hitza beguiratu dié.
John BasHauti 17:7  Orain eçagutu dié, ecen niri eman drauzquidán gauça guciac hireganic diradela.
John BasHauti 17:8  Ecen niri eman drauzquidán hitzac hæy eman dirauzteat: eta hec recebitu citié, eta eçagutu dié eguiazqui ecen ni hireganic ilki naicela, eta sinhetsi dié ecen hic igorri nauala.
John BasHauti 17:9  Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc.
John BasHauti 17:10  Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác ene, eta glorificatu içan nauc hetan.
John BasHauti 17:11  Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.
John BasHauti 17:12  Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát.
John BasHauti 17:13  Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan.
John BasHauti 17:14  Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
John BasHauti 17:15  Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic.
John BasHauti 17:16  Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.
John BasHauti 17:17  Sanctificaitzac hec eure eguiáz: hire hitza duc eguiá.
John BasHauti 17:18  Nola ni igorri bainauc mundura, nic-ere igorri citiat hec mundura.
John BasHauti 17:19  Eta hecgatic sanctificatu diát neure buruä hec-ere sanctificatuac diradençát eguiáz.
John BasHauti 17:20  Eta eztiat hecgatic solament othoitz eguiten, baina hayén hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenacgatic-ere bay:
John BasHauti 17:21  Guciac bat diradençát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hec-ere gutan bat diraden: sinhets deçançat munduac ecen hic ni igorri nauäla.
John BasHauti 17:22  Hic niri eman drautan gloriá, nic-ere eman diraueat hæy: bat diradençát gu-ere bat garen beçala.
John BasHauti 17:23  Ni nauc hetan, eta hi nitan, perfecto diradençát bat berean, eta eçagut deçan munduac ecen hic ni igorri nauala, eta maite dituala hec ni maite vkan nauán beçala.
John BasHauti 17:24  Aitá, niri eman drauzquidanac, nahi diat non bainaiz ni, hec-ere diraden enequin: contempla deçatençát ene gloria hic niri eman drautána, ecen maite vkan nauc mundua funda cedin baino lehendanic.
John BasHauti 17:25  Aita iustoá, munduac hi ezau eçagutu, baina nic hi eçagutu aut, eta hauc eçagutu dié ecen hic ni igorri nauäla.
John BasHauti 17:26  Eta eçagut eraci diraueat hire icena, eta eçagut eraciren: hic niri on eritzi draután onheriztea, hetan dençát, eta ni hetan.
Chapter 18
John BasHauti 18:1  Gauça hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitzén baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac
John BasHauti 18:2  Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin.
John BasHauti 18:3  Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin.
John BasHauti 18:4  Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate?
John BasHauti 18:5  Ihardets cieçoten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen hura.
John BasHauti 18:6  Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen, eta eror citecen lurrera.
John BasHauti 18:7  Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha çabiltzate? Eta hec erran ceçaten, Iesus Nazarenoren.
John BasHauti 18:8  Ihardets ceçan Iesusec, Erran drauçuet ecen ni naicela: bada baldin ene bilha baçabiltzate, vtzitzaçue hauc ioaitera.
John BasHauti 18:9  Erran çuen hitza compli ledinçát, Niri hic eman drauzquidanetaric, eztiát galdu batre.
John BasHauti 18:10  Eta Simon Pierrisec nola baitzuen ezpatá, idoqui ceçan hura, eta io ceçan Sacrificadore subiranoaren cerbitzaria, eta ebaqui cieçón escuineco beharria: eta cerbitzariaren icena cen Malchus.
John BasHauti 18:11  Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa?
John BasHauti 18:12  Orduan bandác eta capitainac eta Iuduen officieréc elkarrequin hatzaman ceçaten Iesus, eta esteca ceçaten.
John BasHauti 18:13  Eta eraman ceçaten lehenic Annasgana: (ecen Caiphasen guinharreba cen, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano) eta harc igor ceçan hura estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.
John BasHauti 18:14  Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen probetchu cela guiçombat hil ledin populuagatic.
John BasHauti 18:15  Eta iarreiquiten çayón Iesusi Simon Pierris, eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren salán
John BasHauti 18:16  Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan Pierris.
John BasHauti 18:17  Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac. Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.
John BasHauti 18:18  Eta ceuden han cerbitzariac eta officierac ikatz kamborra eguinic, ecen hotz ari cen, eta berotzen ciraden: eta cen hequin Pierris-ere eta berotzen cegoen.
John BasHauti 18:19  Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz.
John BasHauti 18:20  Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus.
John BasHauti 18:21  Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié cer erran dudan nic.
John BasHauti 18:22  Eta gauça hauc harc erran cituenean, present ciraden officieretaric batec cihor colpebat eman cieçón Iesusi, cioela, Horrela ihardesten draucac Sacrificadore subiranoari?
John BasHauti 18:23  Ihardets cieçón Iesusec, baldin gaizqui minçatu banaiz, testifica eçac gaizquiaz: eta baldin vngui erran badut, cergatic ioiten nauc?
John BasHauti 18:24  Orduan igor ceçan hura Annasec estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.
John BasHauti 18:25  Eta cegoen han Simon Pierris, eta berotzen cen: erran cieçoten bada hari, Ez othe aiz hi-ere haren discipuluetaric? vka ceçan harc, eta erran ceçan, Ez naiz.
John BasHauti 18:26  Diotsa hari Sacrificadore subiranoaren cerbitzarietaric cembeitec, Pierrisec beharria ebaqui ceraucanaren ahaide batec, Ez aut nic hi ikussi baratzean harequin?
John BasHauti 18:27  Orduan berriz vka ceçan Pierrisec, eta bertan oillarrac io ceçan.
John BasHauti 18:28  Guero eraman ceçaten Iesus Caiphasganic Pretoriora: eta cen goiça, eta berac etzitecen sar Pretoriora, satsu ezlitecençat, baina Bazcoa ian leçatençat.
John BasHauti 18:29  Ilki cedin bada Pilate hetara campora, eta erran ceçan, Cer accusatione daccarqueçue guiçon hunen contra?
John BasHauti 18:30  Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.
John BasHauti 18:31  Dioste orduan Pilatec, Har eçaçue haur çuec, eta çuen Leguearen arauez condemna eçaçue. Orduan erran cieçoten Iuduéc, Eztuc sori guretzát nehoren hiltzea.
John BasHauti 18:32  Haur cen Iesusen hitza compli ledinçát, cein erran baitzeçan aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar luen.
John BasHauti 18:33  Sar cedin bada berriz Pretoriora Pilate, eta dei ceçan Iesus, eta erran cieçón, Hi aiz Iuduen Reguea?
John BasHauti 18:34  Ihardets cieçon Iesusec, Eurorren burutic hic hori erraiten duc, ala bercéc erran draue niçaz?
John BasHauti 18:35  Ihardets ceçan Pilatec, Ala ni Iudu naiz? eure nationeac eta Sacrificadore principaléc liuratu arauté: cer eguin duc?
John BasHauti 18:36  Ihardets ceçan Iesusec, Ene resumá eztuc mundu hunetaric: baldin mundu hunetaric baliz ene resumá, ene gendeac combati litezquec Iuduey liura eznendinçát: baina orain ene resumá eztuc hemengo.
John BasHauti 18:37  Erran cieçón orduan Pilatec, Regue aiz bada hi? Ihardets ceçan Iesusec, Hic dioc ecen Regue naicela ni. Ni hunetacotzát iayo içan nauc, eta hunetacotzát ethorri içan nauc mundura, testimoniage demodançát eguiari. Eguiatic den guciac, ençuten dic ene voza.
John BasHauti 18:38  Diotsa Pilatec, Cer da eguia? Eta haur erran çuenean, berriz ilki cedin Iuduetara, eta dioste, Nic eztut erideiten haur baithan causaric batre.
John BasHauti 18:39  Eta costumabat baituçue bat larga dieçaçuedan Bazcoz: nahi duçue bada larga dieçaçuedan Iuduen Reguea?
John BasHauti 18:40  Oihuz iar citecen bada berriz guciac, cioitela, Ez hori, baina Barabbas: eta cen Barabbas gaichtaguin-bat.
Chapter 19
John BasHauti 19:1  Orduan bada har ceçan Pilatec Iesus, eta açota ceçan.
John BasHauti 19:2  Eta gendarmeséc plegaturic coroabat elhorriz eçar ceçaten haren buru gainean, eta escarlatazco abillamendu batez vezti ceçaten.
John BasHauti 19:3  Eta erraiten çutén, Vngui hel daquiala Iuduen Regueá. Eta cihor vkaldiz ceraunsaten.
John BasHauti 19:4  Ilki cedin bada berriz Pilate campora, eta erran ciecén, Huná, ekarten drauçuet campora, eçagut deçaçuençat ecen eztudala hunetan hoguenic batre erideiten.
John BasHauti 19:5  Ilki cedin bada Iesus campora, elhorrizco coroá çacarquela, eta escarlatazco abillamendua. Eta dioste Pilatec, Huná guiçona.
John BasHauti 19:6  Baina ikussi çutenean hura Sacrificadore principaléc eta officieréc, oihu eguin ceçaten, cioitela, Crucifica eçac, crucifica eçac. Dioste Pilatec, Har eçaçue ceuroc, eta crucifica eçaçue: ecen nic eztut erideiten haur baithan hoguenic.
John BasHauti 19:7  Ihardets cieçoten Iuduéc, Guc Leguea diagu, eta gure Leguearen arauez hil behar dic, ecen Iaincoaren Seme bere buruä eguin dic.
John BasHauti 19:8  Ençun çuenean bada Pilatec hitz haur, beldurrago cedin.
John BasHauti 19:9  Eta sar cedin Pretoriora berriz, eta erran cieçón Iesusi, Nongo aiz hi? Eta Iesusec repostaric etzieçón eman.
John BasHauti 19:10  Diotsa bada Pilatec, Niri ezatzait minço? Eztaquic ecen bothere dudala hire crucificatzeco, eta bothere dudala hire largatzeco?
John BasHauti 19:11  Ihardets ceçan Iesusec, Ezuque bothereric batre ene contra, baldin eman ezpalitzaic gainetic: halacotz, ni hiri liuratu narauanac, bekatu handiagoa dic.
John BasHauti 19:12  Handic harat baçabilan Pilate hura largatu nahiz: baina Iuduac heyagoraz ceuden, Baldin hori larga badeçac, ezaiz Cesaren adisquide: ecen bere buruä regue eguiten duen gucia contrastatzen ciayóc Cesari.
John BasHauti 19:13  Pilatec bada ençunic hitz haur, eraman ceçan campora Iesus, eta iar cedin alki iudicialean, Pabadura, eta Hebraicoz Gabbatha deitzen den lekuan.
John BasHauti 19:14  Eta cen orduan Bazcoco preparationea, eta sey orenén inguruä: orduan dioste Pilatec Iuduey, Huná çuen Reguea.
John BasHauti 19:15  Baina hec oihu ceguiten, Ken, ken, crucifica eçac. Dioste Pilatec, çuen Reguea crucificaturen dut? Ihardets çaçaten Sacrificadore principaléc, Eztiagu regueric Cesar baicen.
John BasHauti 19:16  Orduan bada eman ciecén crucifica ledinçát. Eta har ceçaten Iesus, eta eraman ceçaten.
John BasHauti 19:17  Eta hura bere crutzea çacarquela ethor cedin Bur-heçur plaça deitzen denera, eta Hebraicoz Golgotha.
John BasHauti 19:18  Non crucifica baitzeçaten hura, eta harequin berceric biga, alde batetic eta bercetic, eta Iesus artean.
John BasHauti 19:19  Eta scriba ceçan titulubat Pilatec, eta eçar ceçan haren crutze gainean: eta cen scribatua, IESVS NAZARENO IVDVEN REGVEA.
John BasHauti 19:20  Titulu haur bada Iuduetaric anhitzec iracurt ceçaten: ecen ciuitate aldean cen Iesus crucificatu cen lekua: eta cen scribatua Hebraicoz, Grecquez, eta Latinez.
John BasHauti 19:21  Ciotsaten bada Pilati Iuduén Sacrificadore principaléc, Ezteçála scriba Iuduén Regue: baina berac erran duela, Iuduén Reguea naiz.
John BasHauti 19:22  Ihardets ceçan Pilatec, Scribatu dudana, scribatu dut.
John BasHauti 19:23  Bada gendarmeséc Iesus crucificatu çutenean har citzaten haren abillamenduac, (eta eguin citzaten laur parte, gendarmesetaric batbederari ceini bere partea) iaca-ere har ceçaten: eta iacá cen iostura gabe gainetic gucia ehoa.
John BasHauti 19:24  Erran ceçaten bada bere artean, Ezteçagula hura erdira, baina daguigun harçaz çorthe ceinen içanen den: eta haur, Scriptura compli ledinçát, dioela, Ene abillamenduac partitu vkan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren gainean çorthe egotzi vkan duté. Bada gendarmeséc gauça hauc eguin citzaten.
John BasHauti 19:25  Eta ceuden Iesusen crutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpá, Maria Cleopasena eta Maria Magdalena.
John BasHauti 19:26  Ikus citzanean bada Iesusec bere ama, eta maite çuen discipulua han cegoela, diotsa bere amari, Emazteá, horrá hire semea.
John BasHauti 19:27  Guero diotsa discipuluari, Horrá hire ama. Eta orduandanic recebi ceçan hura discipuluac beregana.
John BasHauti 19:28  Guero nola baitzaquian Iesusec ecen berce gauça guciac ia complitu ciradela, compli ledinçát Scripturá, erran ceçan, Egarri naiz.
John BasHauti 19:29  Eta vncibat cen han vinagrez betheric eçarria. Eta hec bethe ceçaten spongiabat vinagrez, eta hissopoaren inguruän eçarriric, presenta cieçoten ahora.
John BasHauti 19:30  Eta hartu çuenean Iesusec vinagrea, erran ceçan, Gucia complitu da: eta buruä beheraturic renda ceçan spiritua.
John BasHauti 19:31  Orduan Iuduéc ezlaudençat crutzean gorputzac Sabbathoan, ceren orduan baitzén preparationeco eguna: (ecen Sabbath hartaco egun handia cen) othoitz ceguioten Pilati hauts litecen hayén çangoac, eta ken litecen.
John BasHauti 19:32  Ethor citecen bada gendarmesac, eta hauts citzaten lehenaren çangoac, eta berce harequin crucificatu cenarenac.
John BasHauti 19:33  Baina Iesusgana ethor citecenean, ikussiric ia hura hil cela etzitzaten hauts haren çangoac.
John BasHauti 19:34  Baina gendarmesetaric batec dardoaz haren seihetsa iragan ceçan, eta bertan ilki cedin odol eta vr.
John BasHauti 19:35  Eta ikussi duenac testificatu vkan du, eta eguiazcoa da haren testimoniagea: harc badaqui ecen eguiác erraiten dituela, çuec-ere sinhets deçaçuençát.
John BasHauti 19:36  Ecen gauça hauc eguin içan dirade Scriptura compli ledinçát, Ezta hautsiren haren heçurric.
John BasHauti 19:37  Eta berriz berce Scriptura batec erraiten du, Ikussiren duté nor çulhatu dutén.
John BasHauti 19:38  Gauça hauen ondoan othoitz eguin cieçön Pilati Ioseph Arimatheacoac (cein baitzén Iesusen discipulu, baina ichilizco, Iuduén beldurrez) ken leçan Iesusen gorputza: eta permetti cieçón Pilatec. Ethor cedin bada eta ken ceçan Iesusen gorputza.
John BasHauti 19:39  Eta ethor cedin Nicodemo-ere (ethorri içan cena Iesusgana gauaz lehenic) ekarten çuela myrrhazco eta aloesezco quasi ehun liberataco mixtionebat.
John BasHauti 19:40  Har ceçaten orduan Iesusen gorputza, eta lot ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin, nola costuma baitute Iuduéc ohorzteco.
John BasHauti 19:41  Eta hura crucificatu içan cen leku hartan cen baratzebat, eta baratzean monument berribat, ceinetan oraino ezpaitzén nehor eçarri içan.
John BasHauti 19:42  Han bada, Iuduén preparationeco egunaren causaz, ceren hurbil baitzén monumenta, eçar ceçaten Iesus.
Chapter 20
John BasHauti 20:1  Eta Sabbathoén lehen egunean Maria Magdalena ethorten da goicean, oraino ilhun celaric monumentera: eta ikusten du harria monumentetic aldaratua.
John BasHauti 20:2  Orduan laster eguiten du eta ethorten da Simon Pierrisgana, eta berce discipulu Iesusec maite çuenagana, eta dioste, Kendu duté Iauna monumentetic, eta eztaquigu non eçarri dutén.
John BasHauti 20:3  Ilki cedin bada Pierris, eta berce discipulu hura, eta ethor citecen monumentera.
John BasHauti 20:4  Eta lasterca cioacen biac elkarrequin: baina berce discipulu hura aitzin cequión Pierrisi, eta lehen ethor cedin monumentera.
John BasHauti 20:5  Eta beheitituric ikus citzan oihalac aldaratuac: badaric-ere etzedin sar.
John BasHauti 20:6  Ethorten da orduan Simon Pierris hari darreicola, eta sar cedin monumentera, eta ikus citzan oihalac han eçarriac:
John BasHauti 20:7  Eta haren buru gainean içan cen crobitcheta, ez oihalequin eçarria, baina appart biribilgatua leku batetara.
John BasHauti 20:8  Orduan bada sar cedin berce discipulu monumentera lehenic ethorri içan cen hura-ere, eta ikus ceçan, eta sinhets ceçan.
John BasHauti 20:9  Ecen oraino etzaquiten Scripturá, ecen behar cela hura hiletaric resuscita ledin.
John BasHauti 20:11  Baina Maria cegoen monumentaren aldean campotic, nigarrez: bada nigarrez cegoela, beheiti cedin monumentera:
John BasHauti 20:12  Eta ikus citzan bi Aingueru churiz veztituac, iarriric ceudela, bata burura eta bercea oinetara, Iesusen gorputza etzan içan cen lekuan.
John BasHauti 20:13  Eta hec erran cieçoten, Emazteá, cergatic nigarrez ago? Dioste, Ceren kendu baitute ene Iauna, eta ezpaitaquit non eçarri dutén.
John BasHauti 20:14  Eta haur erran çuenean itzul cedin guibelerat, eta ikus ceçan Iesus han cegoela, eta etzaquian Iesus cela.
John BasHauti 20:15  Diotsa Iesusec, Emazteá, cergatic nigarrez ago? noren bilha abila? Harc vstez ecen baratzeçaina cela, diotsa, Iauna, baldin hic eraman baduc hura, erradac non eçarri duán: eta nic kenduren diat.
John BasHauti 20:16  Diotsa Iesusec, Mariá: Itzuliric harc diotsa, Rabboni, erran nahi baita, Magistrua.
John BasHauti 20:17  Diotsa Iesusec, Ezneçanala hunqui: ecen oraino eznaun igan neure Aitagana: baina habil ene anayetara, eta erran iecén, Igaiten naiz neure Aitagana, eta çuen Aitagana, eta neure Iaincoagana eta çuen Iaincoagana.
John BasHauti 20:18  Ethor cedin Maria Magdalena contatzen cerauela discipuluey ecen ikussi çuela Iauna, eta harc gauça hec erran cerautzala.
John BasHauti 20:19  Eta arrastu cenean Sabbathoén asteco lehen egun hartan, eta borthác ertsiac ceudela, non bilduac baitziraden discipuluac Iuduén beldurrez, ethor cedin Iesus eta gueldi cedin hayén artean, eta dioste, Baquea dela çuequin.
John BasHauti 20:20  Eta haur erran çuenean, eracuts cietzén escuac eta bere seihetsa: eta aleguera citecen discipuluac ikussiric Iauna.
John BasHauti 20:21  Eta erran ciecén berriz, Baquea dela çuequin: ni Aitac igorri nauen beçala, nic-ere igorten çaituztet çuec.
John BasHauti 20:22  Eta haur erran çuenean, hats eman ciecén eta erran, Recebi eçaçue Spiritu saindua.
John BasHauti 20:23  Noren-ere bekatuac barkaturen baitituçue, barkatzen çaizte hæy: eta norenac-ere eduquiren baitituçue, eduquiac dirade.
John BasHauti 20:24  Eta Thomas, hamabietaric bat, Didymus deitzen dena, etzén hequin Iesus ethorri cenean.
John BasHauti 20:25  Erran cieçoten bada hari berce discipuluéc, Ikussi diagu Iauna. Eta harc erran ciecén, Baldin ikus ezpadeçat haren escuetan itzén seignalea, eta eçar ezpadeçat neure erhia itzén lekuan, eta eçar ezpadeçat neure escua haren seyhetsean, eztut sinhetsiren.
John BasHauti 20:26  Eta çortzi egunen buruän berriz ciraden haren discipuluac barnean, eta Thomas hequin: ethor cedin Iesus borthác ertsiac ceudela, eta gueldi cedin hayén artean, eta erran ceçan, Baquea dela çuequin.
John BasHauti 20:27  Guero diotsa Thomasi, Eçarrac eure erhia hemen, eta ikus itzac ene escuac: eta heda eçac eure escua, eta eçarrac ene seihetsean: eta ezaicela sinheste-gabe, baina sinheste-dun.
John BasHauti 20:28  Eta ihardets ceçan Thomasec: eta erran cieçón, Ene Iauna eta ene Iaincoá.
John BasHauti 20:29  Diotsa Iesusec, Ceren ikussi bainauc, Thomas sinhesten duc: dohatsu dituc ikussi ez, eta sinhetsi dutenac.
John BasHauti 20:30  Bada anhitz berce signoric-ere eguin ceçan Iesusec bere discipuluén aitzinean, cein ezpaitirade scribatuac liburu hunetan.
John BasHauti 20:31  Baina gauça hauc scribatu içan dirade, sinhets deçaçuençát ecen Iesus dela Christ Iaincoaren Semea, eta sinhesten duçuela vicitzea duçuençát haren icenean.
Chapter 21
John BasHauti 21:1  Guero manifesta cequién berriz Iesus discipuluey Tiberiaco itsas aldean, manifesta cedin bada hunela:
John BasHauti 21:2  Ciraden elkarrequin Simon Pierris, eta Thomas Didymus deitzen dena, eta Nathanael, cein baitzén Cana Galileaco, eta Zebedeoren semeac, eta haren discipuluetaric berceric biga.
John BasHauti 21:3  Dioste Simon Pierrisec, Banoa arrainçara. Diotsate, Baguioaçac gu-ere hirequin. Parti citecen, eta igan citecen vncira bertan: eta gau hartan etzeçaten deus har.
John BasHauti 21:4  Baina goiça ethorri cenean, eriden cedin Iesus vr bazterrean: badaric-ere etzeçaten eçagut discipuluéc Iesus cela.
John BasHauti 21:5  Dioste bada Iesusec, Haourrác, iaquiric batre baduçue? Ihardets cieçoten, Ez.
John BasHauti 21:6  Eta harc dioste, Egotzaçue sarea vnciaren escuineco aldera, eta eridenen duçue. Egotz ceçaten bada, eta guehiagoric ecin hura tira ceçaqueten arrainén anhitzez.
John BasHauti 21:7  Diotsa bada Iesusec maite çuen discipulu harc Pierrisi, Iauna duc. Simon Pierris bada, ençun çuenean ecen Iauna cela, bere iuppáz ingura cedin (ceren billuzgorria baitzén) eta egotz ceçan bere buruä itsassora.
John BasHauti 21:8  Eta berce discipuluac vncian ethor citecen, (ecen etziraden lurretic vrrun, baina ber-ehun bessoren inguruä) tiratzun çutela sarea arrainez bethea.
John BasHauti 21:9  Eta lurrera iautsi ciradenean ikus citzaten ikatzac eçarriac, eta arraina gainean eçarria eta oguia.
John BasHauti 21:10  Dioste Iesusec, Ekarçue orain hartu dituçuen arrainetaric.
John BasHauti 21:11  Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea.
John BasHauti 21:12  Dioste Iesusec, Çatozte barazcal çaitezte. Eta discipuluetaric batre etzayón venturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? çaquitelaric ecen Iauna cela.
John BasHauti 21:13  Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten draue, eta arrainetic halaber.
John BasHauti 21:14  Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey manifestatu içan çayena hiletaric resuscitatuz gueroztic.
John BasHauti 21:15  Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac.
John BasHauti 21:16  Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac.
John BasHauti 21:17  Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.
John BasHauti 21:18  Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen incén, eta bahindoan norat nahi baihincén: baina çahar adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta eramanen au nahi eztuquean lekura.
John BasHauti 21:19  Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean, diotsa, Arreit niri.
John BasHauti 21:20  Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor da hi traditzen auena?
John BasHauti 21:21  Haur bada ikussi çuenean Pierrisec, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur cer?
John BasHauti 21:22  Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri.
John BasHauti 21:23  Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?
John BasHauti 21:24  Haur da discipulu hura ceinec testificatzen baitu gauça hauçaz, eta gauça hauc harc scribatu ditu: eta badaquigu ecen eguiazco dela haren testimoniagea.
John BasHauti 21:25  Baina bada anhitz berce gauçaric-ere Iesusec eguinic, cein baldin scribatuac balirade punctuz punctu, munduac-ere eztut vste eduqui litzaqueela scriba litezquen liburuäc.